Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (2)

Page 1

Hemezortzigarren gaia PARTAIDETZA ERAENTZA Laburpena: §47. Partaidetza eraentza: oinarrizko ideiak.— 161. Ezaugarriak.— 162. Kontzeptua.— §48. Jardunbidea.— 163. Banantze eraentzaren ordeztailetasuna.— 164. Likidazio eragiketak: A) Hasierako ondarea: ze haztapena; B) Amaierako ondarea: zehaztapena.— §49. Partaidetza era entza azkentzea.— 165. Azkentze kariak.— 166. Irabazia zehaztea eta eskubidea eguneratzea.

§47. PARTAIDETZA ERAENTZA: OINARRIZKO IDEIAK 161. Ezaugarriak KZren IV. liburuko III. tituluaren V. kapituluko 1411.etik 1434.era ar teko art.ek arautzen dute ezkontzaren partaidetza eraentza. Arauketa horre tatik, ezaugarri hauek atera daitezke: a) Partaidetza eraentza hitzarmenezko eraentza da betebetean. Beste hi tzez esanik, ezkontzaren ekonomiari partaidetza eraentza aplikatzen zaio, ez kontideek hala hitzartu dutenean, ezkontzako itunetan. Ondorenez, eraentza horrek ez du «legezkotasunik», hots, partaidetza eraentza ez da lege eraen tza ordeztailea; lege eraentza ordeztaileak dira, ordea, irabazpidezko sozieta tearen eraentza eta ondasunen banantze eraentza. b) Ezkontza bitartean, partaidetza eraentzak banantze eraentzaren ondo reak sortzen ditu. Horren harira, ezkontide bakoitzari dagozkio ezkontza unean berak zituen ondasunak, bai eta ondoren edozein tituluren bidez eskura ditzakeenak ere; areago oraindik, ezkontide


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.