Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (2)

Page 397

Hogeita zazpigarren gaia BABES ERAKUNDEAK (II). BABES ZEREGINAK. TUTORETZA Laburpena: §78. Tutoretza.— 269. Tutoretzapean egon behar diren subjektuak.— 270. Tutoretza eragin eta eratu behar duten subjektuak.— 271. Testamen tuan nahiz agiri publikoan gurasoek egiten dituzten xedapenak, seme alaben tutoretzari buruz.— 272. Adingabekoei edo ezgaituei dohaintzan emandako ondasunen administratzailea.— 273. Tutore izendatua izateko gaitasuna eta ezdoitasun kariak.— 274. Pertsona juridikoak tutore iza tea.— 275. Tutorearen hautespena eta izendapena.— 276. Zein kasutan izendatu behar diren bi pertsona aldi berean tutore.— §79. Tutoretzaren egikaritza.— 277. Tutoretza eginkizunen hasiera eta garapena: A) Kar guaz jabetzea; B) Tutorearen betebeharrak, kargua egikaritzen hasi baino lehen; C) Tutorearen eginkizunak; D) Tutorearen egintzen artean, epaile aren baimenarekin burutu behar direnak; E) Tutoreak ordainsaria jasotze ko duen eskubidea.— 278. Tutorea kargutik enkaitzea.— 279. Tutoretza azkentzea.— 280. Kargua amaitzean, kontuak ematea.

§78. TUTORETZA 269. Tutoretzapean egon behar diren subjektuak Tutoretzapean jarri behar dira ondoko subjektuak (ikus, era berean, Kata luniako 39/1991 Legearen 3. art.): a) Adingabeko emantzipatugabeak, horiek guraso ahalgopean ez daude nean (KZren 222.1. art.). Adingabekoak egoera horretan jartzen dira, batetik, gurasoak hil edo eu ren inguruan heriotza adierazpena ematen denean (KZren 169.1. art.); eta, bestetik, KZren 170. art.an ezarritako karietarik edozein delaeta euren gura soei guraso ahalgoa kentzen zaienean. FAMILI ZUZENBIDEA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.