txikiarengatik, ezin badira errentagarritasunez ustiatu edo beren izaerari dagozkion onurak ekoizteko gauza ez badira (EOLren 67. art.). 318. Jaraunskideen arteko atzeraeskuratzea KZren 1067. art.aren arabera, ÂŤbanaketa egin baino lehen, jaraunskide batek bere jarauntsiaren eskubidea saltzen badio jaraunskide ez den bati, gainerako jaraunskideak edo euretako edozein eroslearen lekuan subroga daitezke; horretarako, erosleari itzuli behar diote erosketaren prezioa, erosketa horren berri izan zutenetik hurrengo hilabeteanÂť. Ondorenez, jarauntsi-erkidegoetan, jaraunskide batek bere jarauntsiaren eskubidea kanpoko bati (eta ez beste jaraunskide bati) saldu edo ordainean ematen badio, gainerako jaraunskideek ahalmena dute, batera zein banaka, besterentzea atzeraeskuratzeko. Iraungitze-epea hilabetekoa da (erkideen arteko atzeraeskuratzean besterik gertatzen da) eta jaraunskideek salmentaren edo ordainean ematearen berri izan zutenetik hasten da horren zenbaketa. Horrek esan nahi du dies a quoa ezberdina izan daitekeela atzeraeskuratzaileentzat, besterentzea ez baitzaie guztiei batera jakinarazi behar; izan ere, jaraunskide bakoitzarentzat epearen zenbaketa hasten da berak besterentzearen berri izan duenetik. Jaraunskide batek baino gehiagok nahi badu atzeraeskuratzea egikaritu, KZren 1522. art.aren bigarren lerrokada aplikatu behar da analogiaz; hau da, kuotetan laintzen da egikaritza hori. 319. Bazkideen arteko atzeraeskuratzea KZren 1708. art.aren arabera, bazkideen arteko atzeraeskuratzeari ere gorago azaldutako guztia aplika dakioke. Orobat, jarauntsiaren banaketari buruzko erregelak aplikatzen zaizkio bazkideen arteko banaketari, bai formari dagokionez, bai banaketak eratorritako betebeharrei dagokienez. Beste alde batetik, erantzukizun mugatuko sozietateen bazkideek eroslehentasun-eskubidea dute, bazkide batek edo batzuek beraien partaidetzak inter vivos besterendu nahi dizkiotenean bazkide ez den bati. EMSLren 20. art.ak arautzen du eskubide hori. 320. Enfiteusizko atzeraeskuratzea eta eroslehentasuna KZren 1636. art.aren arabera, ÂŤeroslehentasun eta atzeraeskuratze eskubideak dagozkie, elkarrekiko, zuzeneko jabeari eta jabetza erabilgarria