aprobetxamendu-eskubideak eskualdatzea, multijabetza edo jabetza hitza daraman bestelako kontzepturen bat erabilita. 298. Ondasun higiezinen txandakako aprobetxamendu-eskubidea: kontzeptua ETOHTALren xedea da ondasun higiezinak txandaka aprobetxatzeko eskubidea arautzea, eraketari, egikaritzari, eskualdaketari eta azkentzeari dagokienez. Eskubide horren definizioari helduz, ETOHTALren 1. art.aren ariora, ondasun higiezinak txandaka aprobetxatzeko eskubideak titularrari ahalmena ematen dio, modu esklusiboan, urte bakoitzeko aldi zehatz batean, bide publikora edo eraikinaren osagai erkide batera irteera izateagatik, modu independentean erabil daitekeen bizitegia lupertzeko, baldin eta modu iraunkorrean ondore horretarako altzari egokiak baditu, bai eta zerbitzu osagarriak jasotzeko eskubidea ere. Alabaina, ezaugarririk garrantzitsuena da ondasun higiezinak txandaka erabiltzea eta lupertzea. Txanda da lokala erabiltzeko aurretiaz ezarri den denbora-unitate bakoitza (BADOSA) eta erakundearen oinarrizko ezaugarria. Araubide hori aplika dakioke eraikin bati zein ondasun higiezinen multzoari edo horien zati batzuei, baldin eta arkitektonikoki bereizita badaude. Horrela, ETOHTAL ezarriko zaio (LELk ezarritakoa gorabehera) oporraldietarako ondasun higiezinen errentamendu-kontratu orori, baldin eta kontratu horren iraupena bada hiru denboraldi baino luzeagoa eta berrogeita hamar urte baino laburragoa. Era berean, ETOHTAL ezarriko zaio ondasun higiezin bat edo batzuk erabiltzearen inguruko eskubide erreal zein pertsonala eratzeko edo eskualdatzeko kontratu orori, baldin eta erabilera aldi baterako izanda, hiru urtetik gorakoa bada (kontratu horiek zuzenbide osoko deuseztasuna izango dute Legeak ezarritakoaren kontra badoaz). 299. Ondasun higiezinen dakartzan ahalmenak
txandakako
aprobetxamendu-eskubideak
ETOHTALren 1. art.aren lehenengo paragrafoak jaso ditu ondasun higiezinak txandaka aprobetxatzeko eskubidearen titularrek dituzten ahalmenak. Bada, titularrak eskubidea du, modu esklusiboan, behar bezala hornitutako bizitegia lupertzeko, bai eta, luperketa hori egokia izan dadin, zerbitzu osagarriak jasotzeko ere.