Eskubide errealak2

Page 320

beste inoren izenean inmatrikulaturik ez egotea Erregistroan. Bestalde, HEren 298. art.an xedatutakoarekin bat etorriz aplikatu behar dira baldintza horiek guztiak, honetara, alegia: a) Finka inmatrikulatu nahi duenak bere izenean izatea finka hori eskuratzeko titulu publikoa (esaterako, salerosketa baten eskritura publikoa). Eskuratzearen inguruko titulu publikoak nahitaez jaso behar du inmatrikulatu nahi den finkaren katastro-erreferentzia. Titulu horrekin batera ekarri behar da, orobat, finka deskribatu eta horren grafikoa jaso duen katastro-ziurtagiria, tituluan egindako deskripzioarekin zeharo bat etorriz. Azken batean, ondorioztatu behar da finka eskualdatzailearen edo eskuratzailearen mesederako dagoela katastratuta (HEren 298.1 art.). b) Sinesgarriro egiaztatzea eskualdatzaileak edo eskuratzaileak aurretiaz eskuratu duela finka, edo, hori ezinezkoa bada, nabaritasun-akta [HLren 205 eta 199 b). art.ak]. HEren 298.1 artikulua agiri fede-emailearen bidezko egiaztatzeaz ari da. Bada, artilulu horren arabera, agiri fede-emaileak dira, HLren 3. art.ak aipatutakoez gain, KZren 1227. art.aren ariora, agiriaren data hirugarrenen aurka jartzea ahalbidetzen dutenak. Agiri fede-emaileak oinarrizko inguruabar gisa jaso behar ditu, beti, finka edo finkak zalantzarik gabe identifikatzeko moduko deskripzioa, egintzaren edo kontratuaren izaera, eskualdatzailearen eta eskuratzailearen izen-abizenak, funtzionario eskueslea, hala denean, eta agiriaren data. Agiri fede-emailerik izan ezean erabil daitekeen nabaritasun-aktari dagokionez, HEren 298.1 art.ak ezarri du hauxe dela horren xedea: notario eskueslearen ustez, inmatrikulatu nahi den finkaren eskualdatzailea finkaren jabe dela, eta finka NAren 209. art.arekin bat etorriz eskualdatuko dela egiaztatzea eta horren inguruko nabaritasuna adieraztea. Nabaritasun,akta eskuets daiteke, berorrek osatzen duen titulu publikoarekin batera edo geroago. c) Kasuan kasuko ediktuak argitaratzea. Erregistroan aurkeztutako agiriak aztertu eta erregistratzaileak ediktu horiek emango ditu. Finka kokaturik dagoen udaleko iragarki oholean egingo da ediktuen argitalpena.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.