Eskubide errealak2

Page 144

baitaitezke. c) Ondasun higiezinak direlaeta horien jabeari eman edo zor zaizkion kalte-ordainak. HLren 109. art.ak dioenez, ondasunak direlaeta horien jabeari zor edo eman zaizkion kalte-ordainetara ÂŤhedatzenÂť da hipoteka. 110.2 art.ak bi kalte-ordain mota bereizten ditu: ezbeharrak (ondasuna aseguraturik dagoenean) eratorritako kalte-ordainak eta nahitaez jabetza kentzeak eratorritakoak. Zernahi gisaz, nahiz eta manuak bi kasu horiek bereizi, ondasunak direlabide horien jabeari eman edo zor zaion edozein kalte-ordainetara hedatzen da hipoteka. Horrela, hipoteka hedatzen da, lehenago aipatutako kalte-ordainetara ez ezik, ondokoetara ere: batetik, emakida hipotekatuaren gaineko eskubidea suntsiaraztean, emakidadunak eskuratzen duen kalte-ordainera (HEren 175.3 art.); bestetik, asegururik gabeko finka hipotekatua hirugarrenaren erruz narriatzeagatik, jabeak eskuratzen duen kalte-ordainera. Dena den, kontuan izan behar dira beti arazo horien inguruko arau bereziak (besteak beste, zentsuen inguruan, HLren 148 eta KZren 1626. artikuluak). Autore batzuek uste dute subrogazio erreala gertatzen dela, hipoteka kalte-ordainera hedatzen denean. Beste batzuen ustez , ordea, legezko subrogazio aktiboa gertatzen da; hots, hipoteka-hartzekodunaren kredituan subrogazioa gauzatzen da. Zinez, bi jarrera horiek ez dira artezak. Bada, berme gisa emandako gauza galdu edo suntsitzen bada, ezin da subrogazio erreala gertatu, ezta esangura hertsian hipoteka hedatu ere. PEĂ‘Ak nabarmendu duenez, HLren 110.2 art.ak adierazitako kasuetan, hipoteka-eskubidearen izaera aldatu egiten da: jadanik ez dago egiazko hipotekarik, kreditua edo kalte-ordaina eskuratzeko eskubidea bermatzen duen beste eskubide bat baino. Bestetik, legezko subrogazio aktiboak edo kredituan izandakoak komiso ituna egiteko debekuaren aplikazioa eragozten du (KZren 1859. art. eta baterakoak); hala izango ez balitz, hipoteka-hartzekodunak zuzenean eskuratuko luke kalte-ordainaren zenbatekoa. Hori ez da gertatzen eta ezin da gertatu ere, debeku hori hautsi gabe. Azkenik, hipoteka-bermea ez da esangura hertsian hedatzen, hipoteka eratu eta gero ez zaiolako ezer eransten ondasun hipotekatuari eta ez delako ezer berririk geratzen hipoteka-kargari lotuta. Hipoteka osorik edo zati batez azkentzen da, hipotekaren objektua osorik edo zati batez galtzen denean (res extinta, pignus perit). Beste modu batera esanda, berme erreala ex lege aldatzen da, objektua aldatzeagatik, objektu berria (zor den zenbatekoa edo jadanik jaso dena) desegokia delako hipotekaren objektu izateko. Kalte-ordainari dagokionez, bahia da hipoteka ordezten duen berme erreala; bahi hori jabeari zor zaion zenbatekoaren gainekoa


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.