Eskubide errealak2

Page 108

eratzen dira, ope legis, titulurik eta inskripziorik gabe, hau da, inolako egintza eratzailerik gabe. Horren adibide dira KZren 1875. art.an, eta HLren 168 eta 196. art.etan jasotako bi kasuak. Dena dela, lege berezi batzuetan jasotako kasu batzuekin batera, horiek salbuespeneko kasuak dira, eta, ondorenez, esangura hertsian interpretatu behar dira. Gainera, Hipoteka Legeak ezarri sistema orokorraren aurka doaz, sistema hori hipoteka orokorren eta ezkutuko zein isilbidezko hipoteken aurkakoa baita, publizitate- eta espezialitate-printzipioetan oinarrituta. 348. Beste sailkapen batzuk: kapital-hipotekak eta errenta-hipotekak; solidarioak eta bereziak; arruntak eta lehenespenekoak Kapital-hipotekek bermatzen dituzte behingoz bete edo ordaindu behar diren betebeharrak; errenta-hipotekek, aldiz, aldizka bete behar diren betebeharrak, hala nola, aldizkako errentak edo pentsioak (azken horien inguruan, ikus HLren 157. art.). Hipoteka solidarioak finka batzuk kargatzen ditu, finka bakoitzari dagokion diruzko erantzukizuna zehaztu gabe. Kontrara, diruzko erantzukizuna zehaztuz gero, finka horien gaineko kargari hipoteka berezi deritzo. Orokorrean, Hipoteka Legeak hipoteka solidarioak (eta hipoteka subsidiarioak) eratzea debekatzen du, zordunaren lurraren gaineko kreditua ez urritzeko eta maileguemaileen bidegabeko eskaerak ez babesteko; alabaina, HLren 123. artikuluak salbuespen bat onartzen du (ikus ENZNk 1929ko martxoaren 16an emandako ebazpena). Hipotekak ohiko lerrunik badu, hipoteka hori arrunta da; hipotekak lerrun pribilegiaturik badu, ostera, hipotekari hori lehenespenekoa da. ยง89. HIPOTEKARI BURUZKO HARREMAN JURIDIKOEN SUBJEKTUAK ETA HIPOTEKATZEKO GAITASUNA 349. Hipoteka-hartzekoduna eta zorduna


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu