Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskara

Page 71

Gipuzkoa eta Arabak batera jokatzea, eta Espainiako estatuaren barruan euskararen defentsari sutsu izatea 115; beste maila batean ere, euskara aintzat hartu nahi izatea, orduko estatuaren legerian116. d) Egoera berriaren legeztaketa ad intram, Euskal Herriaren barruan, karlismoaren gogoei aurre egiteko. d) Bestelako arrazoiak ematekotan, euskal literaturaren eremua ere gogora ekarri behar. Horra, soka beretik ten egin eta XIX. mende hasieran Bizkaiak ezagutu zuen euskal literatura idatziaren ernalketa. Bizkaierazko literatura idatziaren sortze-giroa sakon aztertu da gure artean. Azpimarratzekoak dira, besteak beste, literatura horren idazleek zenbait testu klasiko euskaratzeko erabili zuten berbakera. Bizkaiko Batzar Nagusietako testuen lexikoa eta abarrekoak gertu daude horietatik117. Zalantzarik ez dago, beraz, aldi horretako pertsonaia zenbaitzuk (BIZENTA MOGEL eta FRAI JOSE ANTONIO URIARTE, kasurako), bizkaierazko literatura idatziaren sortzaile izan eta Batzar Nagusietatik hurbil ibili zirela. Horrek, bistan da, ahozkotik idatzizkora igarotzea erraztu zuen, estandar idatzi eta jakin baten jabe baitziren euskaratze-egitasmo horretan aritu zirenak.

moderado. “La España del siglo XIX fue un país de centralismo legal, pero de localismo real”». LÓPEZ BURNIOL, J. J.: «Lenguas y derechos históricos», Derechos históricos y constitucionalismo útil, Fundación BBV, Bilbo, 2000, 95.etik 129.erako orr. Bide beretik, argigarri oso honako hau, XIX. mendeko foru aurkako legegintza ulertzeko: PORRES AZKONA, J.: Política y Derecho. Los Derechos Históricos Vascos, IVAP-HAEE, Gasteiz, 1992, 61.etik 112.erako orr. 115 AGIRREAZKUENAGA, J. (arg.): La articulación político-institucional de Vasconia. Actas de las Conferencias firmadas por los representantes de Alava, Bizkaia, Gipuzkoa y eventualmente de Navarra (1775-1936), 2 liburuki, Foru agirien bilduma / Colección de textos forales-VI, Bizkaiko Foru Aldundia / Excma. Diputación Foral de Bizkaia, Bilbo, 1995, 63. or.: «Las actas de los años 1860 contemplan un creciente interés por la defensa del euskera cuando se debatía la organización de una nueva administración de servicios». Ari da, ari ere, hainbat jardunbide alorretan (medikuak, eskribauak, abadeak… aktetan bertan ikus daitekeenez) euskara jakitunak eskatzeko premiaz. Bistan da, bestalde ere, horrek bat egiten duela urte horietako Batzar Nagusietan nabarmen daitekeen euskarazko testugintzaren areagotzearekin. 116 URRUTIA, A: «Manuel Gorostidi eta Bonifazio Etxegarai: euskara, lege ta epaitegietan», Karmel, 1 (2000), 15.etik 32.erako orr. 117 Egoera berriaren adibide gisa, ikus MOGUEL Y URQUIZA, J. A.: Versiones bascongadas de varias arengas y oraciones selectas de los mejores autores latinos (1802. urteko argitaraldiaren faksimila; sarrera-azterlana: Adolfo Arejita), Olerti Etxea, Zarautz, 1999; lan horretan gai berriak jorratzen dira, politikagintzaren inguruko hitzaldiak batez ere. Bistan dago, bestalde, testu horietan ageri den hiztegiak eta Bizkaiko Batzar Nagusien euskal testuetako hiztegiak itxura handia dutela.

71


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.