Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskara

Page 22

goi mailako euskaldun elebidunak azpiko euskaldun elebakarren interpreteak eta bitartekariak izatea, mundu publiko eta ofizialaren eretzean13. Egoera horrek sekulako pitzadura izan zuen XVIII. mende hondarrean eta XIX. mendean zehar. Frantziako Batzarrak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako foruak indargabetu zituen 1789. urtean. Hegoaldeko Euskal Herrian, aldiz, eta gerotxoago bada ere, Espainiako estatuak foruei eraso bortitzak egin zizkien, espainiar batasun politiko, juridiko eta ekonomikoaren izenean. XIX. mendea da bilakaera horren lekuko, horrexek erakusten baititu, aldi berean, foruaren desegitea eta euskararen presentzia areagotzea, Espainiako estatu liberalaren baitan kolokan dagoen foru-antolakuntzaren barruan. Horrenbestez, euskararen argumentua gero eta sarriago erabiltzen da dema horretan. Bizkaian behintzat, apartetik dator horren sustraia. Bat etorri dira ikertzaileak eta idazleak Bizkaiko Batzar Nagusietako euskararen erabilera aipatzean. Hala ere, aipamenak sarri gertatu dira kontraesanekoak, eta zer idatzi franko ere izan da bazterretan, alde eta aurka. Bizkaiko euskaldunen artean —gaztelaniaren lurraldeetan izan ezik, jakina— euskara izan da nagusi historian zehar. Ahozko erabilerak eman dezake horren adibide. Idatzizkoa, ostera, erabat erdaldun etorri da. Egoera horrek azaltzen du, ziur asko, bi hizkuntzen arteko tirabira, lurraldeari baino gehiago, gizarte-mailari dagokiona. Hartara, bertako eskualde euskaldunetan gutxiengo batek14 egin izan du mende askotan zehar bitartekotza-lana, goi mailakoen (gaztelaniadunen/euskaldunen) eta behe mailakoen (euskaldunen) artean. Tirabira horretako erakusaldiak anitzak eta aspaldikoak dira Bizkai aldean. Aldera daitezen horietako batzuk. 13 MADARIAGA ORBEA, J. J.: «Municipio y vida municipal vasca de los siglos XVI al XVIII», Hispania, 1979, 555. or.: «En efecto, por una parte, los párrocos tienen por costumbre, salvo raras excepciones, el pronunciar sus sermones en castellano, incluso entre auditorios que no comprenden nada en absoluto de lo que allí se dice. Esta actitud se debe, desde luego, a la comodidad e ignorancia que es norma entre ellos, y que, así como en castellano poseen abundantes libros de predicación, al no existir tantos en vasco deben redoblar sus esfuerzos para lograr un resultado aceptable. Sin embargo, aunque los fieles salgan del templo tal como entraron, por lo que a materia religiosa se refiere, la asistencia a la misa dominical tiene otro significado y otras compensaciones, pues paradógicamente, el mismo cura será el encargado, durante siglos, de traducir al euskera todo el mundo de disposiciones oficiales a que hacíamos referencia». MADARIAGA ORBEA, J. J.: «Expresiones culturales y mentales en la Euskal Herria de los siglos XVI al XIX», RIEV, 46-1 (2001), 276.etik 277.erako orr.: «El mecanismo de intermediación socio-lingüística arriba mencionado, consistente en traducir desde el púlpito los acuerdos político-administrativos que afectaban a la comunidad frecuentemente monolingüe, entró en crisis a lo largo del siglo XVIII y se derrumbó a mediados del XIX. Cada vez se daban con más frecuencia incidentes entre los eclesiásticos y las autoridades civiles por este motivo; los primeros consideraban este trabajo impropio de su dignidad y de la del templo, sobre todo cuando se descendía a labores de pregonero, dando cuenta de bandos sobre caza y pesca, quema de rastrojos, etc., mientras que los segundos se acogían a la tradición para conseguir que se siguiese manteniendo el servicio. Hubo enfrentamientos a causa de las publicaciones en “lengua vulgar” en 1710 en Hondarribia, en 1767 en Santa Marina de Bergara, en 1806 en Segura, etc. En 1832 el Obispo de Pamplona prohibió el mantenimiento de esta costumbre y paulatinamente fueron cesando las lecturas». Bide beretik ere, elizak euskarazko kontuetan izandako eraginari buruz: MARTINEZ GORRIARAN, C.: Casa, Provincia, Rey. Para una historia de la cultura del poder en el País Vasco, Alberda0nia, Irun, 1993, 231.etik 236.erako orr. 14 SAGARNA, A.: «Euskara XVIII. mendean», Hizkuntza eta literatura, 3 (1984) 17.etik 114.erako orr.; LATXAGA: «Antoine d´Abbadie-Sarrera itzaldia», Euskerazaintza. Euskeraren erri akademia, XLI (1997), 20. or.: «6º- Legearen inguruko ori jauntxoen eskuetan zegoen eta, ez aztu, agintarien eta imperioaren izkuntzan ondo bildua. Legearen edo Arau nagusiaren izkuntza latiña edo erdara zen. Idazki ofizialak geienak erdaraz idatziak izaten ziren, bein ere euskaraz. Ez dago arau bat edo notaritzako idazti bat euskaraz, den denak gizaldi luzeetan erdaraz daude egiñik. Legearentzat ez zuen ba balio euskarak, ori euskal jauntxoek agindu zutela Jauntxoek erdarazko legepean bizitzen oitu ziren. Erri osoa, erdal legepean bizitzen oitu zuten. Euskara masterren izkuntza zen, erri soilarena [...] Joan den gizaldietan ezer gutxi lagundu diote legegizonak euskarari».

22


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.