lotuta egotea; lotura hori Kode Zibilaren 1911. art.an ezarritako ondare erantzukizunaren printzipioak erakartzen du. Esangura teknikoan, bermea kredituari erasten zaion eskubide edo ahalmena da; horren bidez, kreditua ordainduko dela ziurtatzen da. Hori dela eta, zehatzagoa da esatea, DĂ?EZPICAZOk adierazi duenez, berme eginkizuna duten eskubideak edo ahalmenak daudela. Eskubide edo ahalmen horiek kredituaren menpe daude, kreditua eskubide nagusia izanik. Berme eta kreditua ren artean erasgarritasun harremanak ezartzen dira. Ildo horretatik, esan ohi da bermea eskubide erantsia dela. Hala ere, ezin da orokorrean esan benetako eskubidea (hau da, Zuzenbide tipoaren barneko ahalmen egoera lokabea) edo ahalmena (hots, jarduketa aukera babestua) denik; aitzitik, hori kasuan kasuan aztertu behar da, kasuan kasuko harremanetan parte hartzen duten interesen arabera. Ildo horretatik, Kode Zibilak baten baino gehiagotan dio bermeak eskubide erantsiak direla; besteak beste, 1528, 1207 eta 1212. art.etan. 127. Berme motak Kredituaren segurtasuna sendotzeko, hartzekodunari ahalmen juridiko edo eskubide subjektibo batzuk eratxikitzen zaizkio. Ahalmen eta eskubide horien izaeraren arabera, bermeak bi taldetan sailka daitezke: errealak eta pertsonalak. Hala ere, bereizketa horrek ez du bat egiten eskubide errealen eta kreditu eskubideen arteko bereizketarekin. Bermeen esparruan, berme ÂŤerrealÂťei buruz hitz egin daiteke, baina horiek ez dute benetako eskubide errealik ematen; aitzitik, edukitza ahalmenak eratxiki edo edukitza egoerak bidezkotzen dituzte. Gauzak horrela, berme errealek ahalmen juridikoa ematen dute, zordunaren edo gainontzekoaren gauza zehatzaren gain. Hori onartuz gero, berme errealen artean bigarren bereizketa bat egin daiteke: batetik, izaera hori be rez duten bermeak, benetako eskubide errealaren bidez egikaritzen direlako; eta, bestetik, zeharkako berme errealak. Azken horiek, betebehar izaerako edo izaera pertsonaleko