Bertsolari aldizkaria - 17. zenbakia

Page 62

maten aurrerapena azpimarratuz. 2- Bapatekotasunaren arloari erreparatzen badiogu b¡ etapa nagusi bereziko ditugu hemen: a)- 14 urte arteko neska-mutiletan partehartzeari dagokionez ez da diferentzia hand i r i k ikusten eta neskak mutilak bezain ausartak dira. Etapa honetan, ¡ñongo konplexurik gabe murgiltzen dira neskak giro horretan eta ez dute muga berezirik sentizen. Gainera, gehienetan lagun taldeak aurkezten dira lehiaketetara eta lagun arteko babesean jolas giroa da nagusi, jendaurreko urduritasunak eta satisfazioak denon artean banatuz. b)- 1 5 urtetik gora nabaria da nesken desanimoa eta partehartze urriagoa. Ondurarte aritutako askok ezetza ematen dute. Hori bai, aurrera jarraitzen duten gutxi horiek konbentzimendu osoz eta bene-benetan hartuko dute lan hori. Portaera honen arrazoiak aurkitzerakoan gauza txiki askorekin topo egiten d u g u . Lehenik eta behin, denbora ezaren arrazoia kanporatzen dute; ¡kasketak geroz eta sakonagoak, etxeko lanak, betarik eza ...e.a. Hori guztia egia izanik ere, ordurarte ezagutu ez dituzten sentsazioak barneratzen zaizkiela gauza jakina da. Batetik, norgehiagokaren maila igotzen eta zailtzen dihoakie.

Neskek badakite mutilek baino posibilítate gutxiago dauzkatela borroka horretan. Hemen aipatuko nituzke ahotsaren ezberdintasunak, bertso giroko entzulegoaren sensibilitatea, bertso saioetako ohiturak...e.a. Bestetik, ¡nguruko lagun taldea eta koadrila desegiten hasiko da kasorik gehienetan eta babesik ezaren sentsazioa areagotu egingo zaie 16-17-18 urteko neskei. Adin honetan eta gaur gaurkoz mutilek bentaja gehiago dute. Hórrela, oso neska gutxik ikusten dute beren burua bertsolari bezala eta honen ondorioz dator hainbat neska bertsolarien ¡silgunea eta desagertzea. Hogei urtetik gorako emakume bertsolarien kasua ere aipatu beharko da nahizta oraindik datu gehiegi ez izan azterketa on bat egiteko. Nere ustez, kalitateak eta estereotipoak agintzen du sasoi horretan, eta zorionez, badaude eta ¡zango dira maila horretako emakume bertsolariak. Oso garrantzizkoa jotzen dut egungo zirkuitoan eta garain garaiko elitean beraien presentzia eta partehartzea merituzkoa eta kalitatezkoa izatea. Hórrela ¡zango bait dira ikasleen eredu, entzulegoaren sensibilitatearen akuilu eta saioetako zenbait ohituren eraberritzaile. Gure arteko bertsolari batek dion bezala, bertsolari ona izateko egoskorra ere izan behar ornen da, eta nik usté neska bertsolariei tokatzen zaiela, beste dohai batzuekin batera, egoskorrak izatea aurrera joateko.

Linda WHITE Renoko Euskal Mintegia. University of Nevada, Reno

EMAKUMEAK ETA BERTSOLARITZA

O

rain déla berrogei urte, bi hitz horiek ez ziren esaldi berean esaten, baina gaur, zorionez, egoera ezberdina da. Gizonek

60 BERTSOLARI

menperatzen duten mundu honetan badaude emakumeak, eta Hitzetik hortzera telebistako programan esker eta gisako irratiko pro-

1995-Martxoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.