302
RAMÓN PARADA
ssionali, Milan, 1959; ROSSI: Enti Publicci Associativi, Napoli, 1979; SÁNCHEZ BLAN CO: Asociaciones Sindicales, Sociedades Cooperativas y Cámaras Agrarias, Salaman ca, 1981; DEL SAZ: Los Colegios Profesionales, Madril, 1996.
1. EZAUGARRI OROKORRAK Lurraldeari lotu gabeko korporazioak edo, Italiako doktrinak deritzen be zala, elkarteerakunde publikoak norbanakoen derrigorrezko elkarte moduan defini ditzakegu. Erakunde horiek Estatuak sortu ditu eta, sortzeaz batera, nortasun juridiko publikoa eman die. Horrela, korporazio horiek euren kideen interes pribatuak defendatu eta kudeatzeaz gain, interes orokorreko eginkizu nak ere modu esklusiboan gauzatzen dituzte; eginkizun horien kontrola Ad nistrazioarekiko auzibide jurisdikzioan egiten da. Espainiako Administrazio korporatiboa, batik bat, elkargoek eta ganbara ofizialek (Merkataritza, Industria zein Nabigazio Ganbara eta abarrek) osa tzen dute. Alabaina, ikusiko dugun bezala, zenbait arrazoi aipatu dira kirol fe derazioak ere Administrazio korporatiboaren barne sartzeko. Administrazio korporatibo hori erakunde publiko eta erakunde pribatuen arteko muga da; edonola ere, muga hori ez da ondo zehaztu, batetik, korporazioek elkarte oi narri pribatua dutelako —derrigorrezko oinarria bada ere— eta, bestetik, inte res orokorreko helburu publikoak gauzatzen dituztelako. Ondorioz, korpora zioei eraentza juridiko mistoa aplikatzen zaie, hau da, eraentza publikoa eta pribatua, geroago azalduko dugunaren arabera. Horren ildotik, korporazioen helburu, osagai zein eraentza juridikoa pu blikoak eta pribatuak dira. Antolaketaren aremetasun edo hermafroditismo berezi hori azaltzeko, korporazioen oinarri soziologikora jo behar da. Azter tzen ari garen kasuan, oinarri hori ez dute osatzen lurralde jakin bateko biz tanleek (toki erakundeen kasuan bezala), ezta herri zerbitzu zehatz bati lo tutako langile nahiz ondasunek ere (erakunde instituzionaletan gertatzen de na). Aitzitik, interes berberak izateagatik edota jarduera berbera gauzatzea gatik bildutako giza taldea da korporazioen oinarri soziologikoa. Oinarri ho rren gain (hots, benetako nahiz ahalezko giza talde horren gain), Estatuaren eskuhartzea gauzatuko da. Hortaz, taldearen berezko joera izan liteke antola keta pribatu hutsa eratzea (elkartea edota sindikatua), elkarren artean lagun du edota euren interesak ordezkatu eta defendatzeko; baina Estatuaren esku hartzea dela bide, talde horri nortasun juridikoa eman eta herri interesekin ze rikusia duten zenbait helburu eratxikiko zaizkio. Horretara, Estatuak ez du zertan eratu zuzenean esku hartzeko erakunde publikorik. Hori berori gertatu da, hain zuzen, lanbide liberal batzuen arauketarekin (mediku, abokatu, arki tekto eta abarrekin). Lanbide horien diziplina beraien elkargoek ezarri dute,