Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 296

296

RAMÓN PARADA

baitago. Administrazioa ez da berez independentea; Justizia edota Unibertsi­ tatea bakarrik izan daitezke independente. Dena den, zentzuzkotasunaren in­ guruko arazoa ez da konstituziotasunari buruzkoa bezain larria. Esan ere, honakoa dio Konstituzioaren 20. artikuluak: “Gobernuak nazioko politika ze­ haztu eta zuzentzen du. Administrazioa eta indar armatuak erabiltzen ditu”. Azpimarratzekoa da Frantziako Konstituzioak ez duela esan “kontrolatu”, ez­ bada “erabili”, eta erabiltze horrek agintea dakarrela. Hitz hori oso gogorra da. Hori dela eta —dio autore horrek segidan—, Gobernuak erabili ezin duen Administrazio oro Konstituzioaren aurkakoa da». Gainera, Administrazio in­ dependenteek herri langileria eta dirua kontrolatzen dituztenean —KANBk egiten duen bezala—, jokaera hori konstituzio edukiaren aurkakoa ezezik, Errepublika garaiko tradizio baten kontrakoa ere bada: arean bere, Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideei buruzko Adierazpenean jasotako tradizioaren ara­ bera, prefektuak kontrolatu behar ditu herri diruak, hots, herriak berak auke­ raturiko norbaitek. Izanak izan, badirudi Frantziako Konstituzio Kontseiluarentzat arazoa ez dela organoak Gobernuaren gain independenteak izatearen ingurukoa, eginki­ zunei buruzkoa baizik, hau da, erakunde horiei eratxikitako ahalmenen inde­ pendentziari buruzkoa. Horretariko arazoak gertatu dira, esate baterako, Ikus­ ­entzuteko Kontseilu Gorena Sortzeari buruzko Legearekin, Konstituzioaren aurkakotzat hartu baita erakundeari ahalgo araudi­emailea eta zehatzailea eratxikitzea. 1989ko urtarrilaren 17ko 88­248 erabakian, Konstituzio Kon­ tseiluak aurkarapenaren zati bati oniritzia eman eta murriztu egin zuen (mo­ du nabarian murriztu ere) Kontseilu Gorenaren ahalmen araudi­emailea; aldiz, ahalmen zehatzailea, ez zuen baztertu, esparru murritza eman arren ahalmen horri. Horren arabera, Konstituzio Kontseiluak adierazi zuen lege horren kasuan esparru hori errespetatzen zela. Zuzenbide konparatuari buru emateko, Alemania Federaleko kasua azal­ duko dugu. Herri horretan, arazoa Bundesbanken egoera bereziaren inguru­ koa da. Egoera hori konstituzio xedapenetan oinarriturik bidezkotu nahi izan da eta, bereziki, 1978ko Konstituzioaren 88. artikuluan oinarriturik: «Federa­ zioak Moneta Banku Jaulkitzailea eratuko du, eta Banku hori federala izan­ go da». Egia esan, artikulu hori modu jakin batean ulertuz gero, batera dai­ tezke erakundearen eginkizunei buruzko independentzia eta independentzia organikoa, edota, behintzat, onar daiteke artikulu hori menpekotasunaren oi­ narri ezezik, autonomiarena ere izan daitekeela. Alabaina, tesi hori ez da aho batez onartu.

B) Espainiako Zuzenbidean


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu