Muskizko Jaiak 2019 / SAN JUAN
SAN JUAN
JAIRAKO ZUZIEN BANAKETA Muskizen erroldatuta dauden pertsonek zuziak dohainik eskuratu ahalko dituzte, Kultur Etxean, ekainaren 17tik (astelehena) 21era ordutegi honetan: 17tik (astelehena) 20ra (osteguna) 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 20:00etara 21ean (ostirala) 11:00etatik 13:00etara. Etxebizitza bakoitzetik bizilagun bat etorri ahalko da (adinez nagusia), eta NAN aurkeztuta bere etxebizitzan erroldatuta dauden eta 2010 baino lehenago jaio diren guztientzako zuziak hartu ahalko ditu. GOGORATU! Jaitsieran erabiliko dituzuen zuziak bakarrik hartu, ez dira souvenir edo oroigarriak. 2010etik aurrera jaiotako haurrak kanpoan geratuko dira, segurtasun arrazoiengatik. Baldin eta Muskizko bizilagunek zuziak hartzeko ezarri den epe horretan eskura dauden zuzi guztiak agortzen ez badira, ekainaren 23ra arte (igandea) luzatuko da epea, 20:00etatik 21:30era. Kasu horretan, erroldan daudenen eta erroldan ez daudenen artean banatuko dira geratzen diren zuziak, pertsonak iristen diren hurrenkeran, inolako lehentasunik gabe. Jai Batzordea
6