ERREPORTAJEA / REPORTAJE
UDALAK BEHIN BETIKO KOPONDUKO DU KIROLDEGIKO ESKUBALOI KANTXA Material berriak erabiltzeaz gain, gainaldearen azpian daudenak aterako dira eta hormigoia berdinduko da. Ekainaren 8an amaitu zen esleipena, Lamuza-Granja kiroldegiko eskubaloi, hockey eta areto futboleko kantxa berritzeko. Udalak ezarritako muga 155.575,27 eurokoa izan zen, BEZa barne. Obra horrekin tokiko erakundeak konpondu egin nahi du kirol pista horrek aspaldi duen arazoa. Izan ere, 2017an aldatu arren, ez du esperotako emaitza eman. Jarduketa horrek azalera osoa berrituko du, eta geruza anitzeko arrastel gaineko pago trinkoko tarima izango da aurrerantzean. Prozesuaren ondorioz, 2017an instalatutako materiala kendu egingo da, eta konponketa puntualak egingo dira oinarria kaltetu daitekeen lekuetan, haren planizitatea bermatzeko. Zoladura berriaren oinarriaren gainean hezetasunaren aurkako hesi bat, geruza anitzeko arrastel moteltze-sistema berria eta, azkenik, tarima berria jarriko dira. Instalatu beharreko lurzoru-sistemak Europako hainbat arau betetzen ditu (EN 14904: A4, DIN 180322), eta FIBAk homologatzen du. Buesa Arenako edo La Casillako azpiegituretan instalatutako zurezko lurzoruen antzeko ezaugarri mekanikoak eta akaberakoak ditu.