Larrabetzu Bizi nº19 - 2019

Page 14

14 BIZI LARRABETZU 2019ko udazkena MEMORIA / MEMORIA

HERRIKO MEMORIA BERRESKURATZEN Oroimen historikoaren arloan herrian egindakoaren emaitzak jaso, eta aurrera begirako norabidea marrazteko eskaera egin zion joan den ikasturtean Larrabetzuko Udalak STOA taldeari, eta datozen urteetarako lan eremuak aurkezteko bilera egin zuten ekainean. Hauexek dira, laburrean, bertan aipatutakoak.

Egitasmoaren helburua: Tokiko memoria historikoaren berreskurapena eta berari lotutako ondare material eta ez materiala zaindu, balioan jarri eta ezagutzera emateko erakunde eta herritarren arteko elkarlana sustatzea, datu historikoak oroimen kolektiboarekin osatuz, Larrabetzuren historia hurbila eraikitzeko, eta hala, oraina ulertarazteko eta konpromiso zibikoan, jarrera kritikoan eta partehartze komunitarioan oinarritutako etorkizuna proiektatzeko.

LAN EREMUAK: 5 Larrabetzuko ondare memoriala balioan jartzeko proiektuarentzako 5 lan-ildo proposatzen dira: 1. Jaso Lekuak: Memoria Historikoari lotutako elementu higiezinen lekuen identifikazioa,

katalogazioa, indusketa, planoen marraztea… Bizipenak: Larrabetzuko herritarren testigantzen grabazioa (ikus-entzunezkoa), artxibatzea eta transkripzioa. Agiriak: Idatzizko agiri eta argazkiak jaso, identifikatzeko, kopiak egiteko eta aztertzeko. Objektuak: Karraderan elkartearen bildumaren katalogazioa eta norbanakoek izan dezaketen objektuen bilketa.

2. Zaindu Lekuak: Landa gune eta basoetan dauden Burdin Hesiaren aztarna

fisikoen garbiketa, zaintza eta babesa. Objektuak: Karraderan elkarteko kideek eta norbanakoek aurkitu edo izan ditzaketen objektuen garbiketa. 3. Zabaldu Oroimenaren mapa: Larrabetzuko ondare memorialen mapa dinamikoa egitea, GoogleMaps edo antzeko plataforman.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.