Civivox jarduerak urtarrila otsaila martxoa 2014

Page 6

ANTZERKIA. 1 ETA 4 URTE ARTEKO HAURREI ZUZENDUA

Kubik Teatro Paraíso Otsailak 1, larunbata. 11:00 eta 12:30. Civivox Iturrama zentroa. Sarrera: 3 €

Jolas-esparruan, bi aktorek koloreak, formak eta bolumenak proiektatzen dituzte, jatorrizko zuriaren gainean unibertso sentsorial bat marrazteko. Eraikuntza-jolas hori zirrara-baso eraldatzen da, proiekzioek irudi-museo txiki bati ematen diote bizia, argiek paisaia sentikorrak marrazten dituzte, soinuak topaketa jolasgarrien goi-iturri dira... mundu batek beste mundu bati ematen dio bide. Teatro Paraíso antzerki-taldea Europako Small Size Big Citizens proiektuaren parte da. Europar Batasunak babestua, proiektu horren baitan 12 herrialdetako egitura-ekintzak txertaturik daude, Haur Txikiendako (0-6 urte) Arte Eszenikoak sortu, prestatu eta zabaltzeko. Konpainiak bere ibilbide luzean jasotako sari ugarien artean Haurrendako eta Gazteendako Eszena Arteen Sari Nazionala 2012 da nabarmentzekoa, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emana. Epaimahaiak saria Teatro Paraísori eman dio “hogeita hamar urtean erakutsitako sormenagatik eta askotariko eszena-hizkuntzengatik”. Ikuskizunari FETEN 2013 Saria eman diote, Haur Txikiendako ikuskizunik onenaren kategorian. Ikuskizun hau Teatro Paraíso eta Belgikako Théâtre de la Guimbarde-ren koproduzioa da, Small Size Big Citizens europar proiektuaren baitan egina.

6 CIVIVOX JARDUERAK

Zuzendaria: Charlotte Fallon Aktoreak: Rosa A. García Javier Fernández


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.