cadena de favores

Page 1

Marian Calvo cine en el Area de religión - Zinea erlijio arloan

TIKA DIDAK A TE UNITA

Cadena de favores (2000)

TEMAS - GAIAK ARGUMENTO

Eugene Simonet irakasleak bere ikasle berriei beren urteko lana aurkeztu zienean, ezin zuen imajinatu "gure mundua aldatzeko ideia bat aurkeztea eta hau gauzatzea" pentsatzeak bere bizitza bera goitik behera aldatuko zuenik. Pelikulan Trevor McKnneyren hamaika urteko mutikoaren istorioa eta bere ingurua hobetzeko duen proposamena kontatzen dira: mesedea egingo zien hiru laguni eta, sari bezala, beraiek beste hiru pertsonari mesederen bat eginez erantzutea eskatuko zien. Honela, erritmo azkarrean, laster milioika lirateke mesedea mesedearen truke egiten saiatuko liratekeen lagunak. Hala ere, hori lortzeko 'saiaketa dezente zailtzen duten egoismoz, aurreiritziz eta beldurrez' beteriko munduan bizi dela ikusiko du Trevorek. Dena dela, Trevorek ilusioari eusten dio eta hurbilen dituen haiei (bere ama, bere adiskidea, bere irakaslea) laguntzen die, bere ekintzek dakartzaten ondorioen zabalkuntzaz konturatu gabe.

Gratuidad, servicio a los demás Reino de Dios empatía bondad humana comunicación

Jaley Joel Osment (Trevor McKinney)

FICHA TÉCNICA FITXA TEKNIKOA

Dirección: Mimi Leder. País: USA. Año: 2000. Duración: 122 min. Interpretación: Kevin Spacey (Eugene Simonet), Helen Hunt (Arlene McKinney), Jaley Joel Osment (Trevor McKinney), Jay Mohr (Chris Chandler), James Caviezel (Jerry), Jon Bon Jovi (Ricky), Angie Dickinson (Grace), David Ramsey (Sidney), Gary Werntz (Thorsen). Guión: Leslie Dixon; basado en la novela de Catherine Ryan Hyde. Producción: Peter Abrams, Robert L. Levy y Steven Reuther. Música: Thomas Newman. Fotografía: Oliver Stapleton. Montaje: David Rosenbloom. Diseño de producción: Leslie Dilley. Dirección artística: Lawrence A. Hubbs. Vestuario: Renee Ehrlich Kalfus. Decorados: Peg Cummings. Dirección de producción: Scott

"POSIBILITATEEN MUNDUAREN ERREINUA GURE BARNEAN DAGO"

1


Marian Calvo cine en el Area de religi贸n - Zinea erlijio arloan

ARIKETAK 1. Kazetari bat delitu baten agertokira iristen da. Poliziak delinkuentea inguratzen du. Bahitzaileak autoz ihes egin eta kazetariaren autoaren kontra jotzen du eta birrindu egiten du. Ezezagun bat hurbiltzen da eta auto berria oparitzen dio. Zein jarrera du kazetariak? Eta ezezagunak? Bi jarrera horietatik, zein da, zure ustez, "arrunta" gure gizartean? Zertan datza eskuzabaltasuna? 2. Eskolako lehenengo eguna. Ikasleen zalaparta. Irakaslea beraiei bizkarra emanez dago. Bueltatzerakoan, ikasle guztiak batbatean isiltzen dira harrituta. Zerk harritzen ditu ikasleak? Zergatik? Zerk isilarazten ditu?

3. Irakasleak ondorengo lana jartzen die: "Pentsatu gure mundua aldatuko duen ideia bat eta gauzatu". Ze jarrera dute ikasleek Simonet irakasleak proposatutako lanaren aurrean? Zergatik? 4. Trevoren ama etxera iristen da. Trevor lo dagoen ikusi eta garajera abiatzen da. Edari alkoholdun botila hartzen du edateko. Jerryk, kamionetan ezkutatuta, gertakaria ikusi egiten du, baina ez du esku hartzen. Zer gertatzen zaio Arleeneri? Zergatik edaten ote du? Arazoak konpontzeko balio dio horrek? Zergatik? Zergatik ez du esku hartzen Jerryk? Zer gertatuko zitzatekean esku hartu izan balu? 5. Trevorek bere egitasmoa azaltzen du. Zer deritzote bere ikaskideek eta irakasleak?

6. Trevor Jerryren bila doa. Drogatuta dago eta ez du mutikoak horrela ikusterik nahi. Trevor etxera

EUGENE SIMONET irakaslea

itzultzen da. Egitasmotik kentzen du Jerry. Simonet jartzen du haren lekuan. Zergatik ezabatzen du Jerryren izena bere egitasmotik? Porrot egin du? Zergatik aukeratzen du Simonet irakaslea? 7. Bera "Katera" eraman zuen mesedea kontatzen dio Syndneyk kazetariari. Zein mesede jaso zuen? Norengandik? Legez kanpoko zerbait egiten dihardu bere laguntza jasotzen ari den pertsona horrek? Asmo onak justifikatzen du ekintza? Zergatik? 8. Jerry beste hiri batera iristen da. Bere burua zubitik botaz, suizidatzeko asmoa duen neska bat aurkitzen du eta laguntzea erabakitzen du.Zergatik nahi ote du bere buruaz beste egitea? Berarekin kafea hartzera joateko diotso Jerryk, bizia salba diezaiola. Zergatik egiten du? Zer esan nahi du honekin? Zer ger-

ARLENE MCKINNEY Trevoren ama

TREVOR MCKINNEY

CHRIS CHANDLER kazetaria.

JERRY drogazalea

2


Marian Calvo cine en el Area de religiĂłn - zinea erlijio arloan

tatu da Jerry aldatzeko?

RICKY, Arlenen senarra

GRACE Arlenen ama

SIDNEY kartxelan dagoena

THORSEN

9. Rickyk (Trevoren aita) eta Arleenek borrokan egiten dute. Arleene Trevoren gelan sartzen da eta barkamena eskatzen dio, "huts egin duelako". "Denok ditugu hanka-sartzeak" erantzuten dio Trevorek. Zergatik egiten dute borrokan? Nola konpontzen da? Zer aldatu da emakumearengan egoera hauei aurre egiterakoan? Zergatik gertatu da aldaketa? Zer deritzozue Trevoren jarrerari? Lotu "denok ditugu hanka-sartzeak" esaldia eta Trevorek Jerry bere egitasmotik kentzen dueneko pasartea. Ze antzekotasun dute? 10. Gracek, Arleeneren amak, nola izan zuen "Katearen" beri eta zein mesede egin zion alabak kontatzen dio kazetariari.Zein da mesede hori? Asko kostatzen da mesede hori egitea? 11. Kazetariak Trevor elkarrizketatzen du. Honek ez duela funtzionatu uste du: "nire iritziz batzuek beldur dira edo antzeko zerbait. Baina gauzak desberdinak izan daitezke. Benetan, mundua ez da kaka hutsa, nahiz eta, pentsatzen dut, gogorra izan gauzak diren bezalakoak izatera ohituta daudenentzat, nahiz eta txarrak izan eta aldatu nahi ez izan. Amore ematen dute eta orduan galduta sentitzen dira�.Egia ote da Trevorek dioena? Zergatik? 12. Kide batzuek, berak babestu nahi zuen lagunari astindua ematen diotela ikusten du Trevorek. Aurka egiten die eta sastada jasotzen du.Zergatik astintzen dute Alan?

Nola esku hartzen du Trevorek? Bazuen besterik egiterik? Hori zen aukerarik onena? Norbaitek zuzentzen ditu gainerakoak. Bera da zirikatzen eta sastatzen duena? Horrela gertatzen da errealitatean? Begiratu sastatzen duenaren aurpegiari. Zer pentsatzen ote du egin duenaz jabetzean? Bazuen beste aukerarik? Trevoren heriotza bere egitasmoaren azkena da? Aldatuko zenuke?

1


Marian Calvo cine en el Area de religi贸n - zinea erlijio arloan

Orokorrean: 1. Zeintzuk dira agertzen diren gaiak?

NOLAKOA DA MESEDEEN KATEA? Egin irudia hemen

2. Zer da gehien eta gutxien gustatu zaizun filmeari buruz?. Argudiatu. 3. Nolakoak dira pertsonaiak?. Zer ematen dio beldurra pertsonai bakoitzari?, Nortzuk jasotzen dute laguntza? Nortzun ematen dute laguntza?. Egin eskematxoa kontatuz. - EUGENE SIMONET, irakaslea - ARLENE MCKINNEY, Trevoren ama. - TREVOR MCKINNEY, pertsonai nagusia - CHRIS CHANDLER, kazetaria. - JERRY, drogazalea. - RICKY, Arlenen senarra - GRACE, Arlenen ama - SIDNEY, kartxelan dagoena. - THORSEN. 4."Pentsatu gure mundua aldatuko duen ideia bat eta gauzatu". Kurtso osorako lana hau izango balitz, zer egingo zenuke?. (ez egin pentsatu barik, gauza oso konkretu bat izan behar da, erreala eta posiblea.) 5. Zergatik aukeratu duzu ideia hori? 6. Zer esan nahi du "Posibilitateen munduaren erreinua gure barnean dago ? 7. Gaur egun, mundua hobearen alde zerbait egiten duten pertsonen izenen zerrenda egin. Lehenengo eta behin, zuon herri edo hirian daudenak jarri eta, ondoren, Espainian, Europan eta mundu osoan zehar daudenak.

1


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.