Newsletter urtarrila 2017

Page 1

-3- Zk. 2017ko urtarrila

OLGETAN, UMEEKIN JOLASTEN Olgetan, Lehen Hezkuntzako irakasleek sortutako proiektua da eta duela 2 urte (2014. urtean) jarri zen martxan. Olgetan bizkaieraz, jatorrizko hitza da eta euskara batuan, “jolasten” esan nahi du. Umeak jolas-orduan, askotan futbolean aritzen zirenez edo beste kasu batzuetan, ez zutenez ezer egiten, irakasleek erronka horri aurre egiteko zerbait egitea erabaki zuten. Proiektua, jolas-orduan txokoreren bat egitean datza. Denetariko txokoak daude, bai teknologia berriekin zerikusia dutenak, bai euskal kirol tradizionalekin zerikusia dutenak. 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartzen dute txoko hauetan. Proiektu hau abiarazteko idea Mirenek eta Zuriñek, beste irakasle batzuen laguntzaz, proposatu zuten.

Irakasleak (Miren eta Zuriñe).

Proiektuetan parte hartzen duten umeak.

Proiektua hilabeteko azken bi asteetan egiten da. Asteko egun bakoitzean tailer bat egiten da, eta umeak nahi duten txokora apunta daitezke. Txoko batera nahiz guztietara apuntatu ahal dira. Proiektuak egiten ez diren asteetan zehar, neska mutilek haien mailetako pasilloetan dauzkaten zerrendetan apuntatzen dira. Bost txoko desberdin daude, dantzatzeko (Just Dance), mahaijokoak, eskupilota , joku tradizionalak eta eskulanak.

Txoko bakoitza leku zehatz batean antolatzen da. Eta Olgetan proiektuan erabiltzen diren geletan haren marrazkia agertzen da. Umeak haien gurasoekin momentu dibertigarriak pasatzeko, Olgetan proiektuko antolatzaileak adostu zuten egun batean gurasoak etor zitezketela. Eta idea, benetan funtzionatu zuen. Gurasoak haien umeetaz harro sentitu ziren eta umeek primeran pasatu zuten haien gurasoekin.

Umeak haien gurasoekin jolasten.

EN RESUMEN:_ Olgetan El proyecto Olgetan se creó para que el alumnado hiciera amigos en la hora de recreo y pasara buenos momentos. Realizan diferentes txokos: bailes, juegos de mesa, manualidades, juegos tradicionales y pelota-mano. Los padres y madres también pueden participar en estos talleres en fechas concretas. KEYWORDS: UMEAK - TAILERRAK – OLGETAN – GURASOAK – JOKOAK

EGILEAK: Leire, Ane eta Osane


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.