NEWSLETTER MARTXOA_ROBOTIKA EUSK

Page 1

-52- Zk.

2020ko

ROBOTIKA TAILERRAK Proiektu hau urte gutxi batzuk daramatza indarrean gure eskolan. Lehen hezkuntzako ikasleak, 5. eta 6. mailakoak hain zuzen ere, aurten “Scratch” programarekin lanean hasi dira robotika eta programazioaren arloan. Scratch programazio aplikazio bat da, eta bere ezaugarri nagusia zera da: kodeen inguruko ezagutza sakonik izan gabe, programazioa ikasteko gaitasuna ahalbidetzen du. Artikulu honetarako elkarrizketa egitean, ikasleak haien bizitzari buruzko collage antzeko bat programatzen ari ziren: argazkiak, formak eta objektuak erabili behar zituzten, hauekin mugimendu bat adierazteko.

Ikasleak aplikazioarekin haritzen.

“Gaur egungo robotikaren erabilera aztertzen duen proiektua da.”

Irakaslea eta umeak elkarlanean, robotika ardatz dutela.

Programazio hontan, erronka desberdinen bitartez, ikasleek jokoaren protagonistari aginduak ematen dizkiote eta honek pausu desberdinak gainditzea lortzen du. Honen bidez ikasleak pentsamendu komputazionala lantzen hasten dira robotikaren eremuan. Gure munduan gero eta presentzia handiagoa duen robotika, txikitatik lantzen hasiz gero, ohikoagoa bihurtuko zaie ikasleei eta erraztasuna irabaziko dute nagusiagoak direnerako. Honelako programak martxan jarriz, era dibertigarri batean,

zailtasunik gabe arituz eta ia konturatu gabe, erronka desberdinak gainditzeko beharrezkoak diren abilezia, logika eta gaitasunak pixkanakapixkanaka garatzen joaten dira, eta konpetentzia teknologikoa irabazten da, jolasten eta ikasten duten bitartean.

Aplikazio eredua.

En resumen: Este proyecto llevado a cabo por las profesoras de 5º y 6º de educación primaria, tiene como objetivo hacer llegar a las niñas y niños unas capacidades tecnológicas para un futuro, puesto que en nuestro porvenir vamos a estar rodeados aún de más tipos tecnologías que las actuales. Han pensado que los niños vayan desarrollando esas capacidades, empezando con una aplicación conocida por su facilidad de utilización sin conocimientos previos, Scratch. KEYWORDS:

ROBOTIKA - TEKNOLOGIA - ELKARLANA - ANIMAZIOA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.