Newsletter otsaila 2017

Page 1

-4- Zk. 2017ko otsaila

BIZIKIDETZA ETA BERDINTASUNA Guztion arteko harremanak hobetzeko lan egiten dute. Iaz, taldea sortu zen, gure ikastetxea osatzen dugunon harremanak hobetzeko asmoz. “Bizikidetza eta Berdintasuna” izendatu dugu. Talde hau osatzen duten irakasleak astero elkartzen dira ; aurten astearteetan biltzen dira. Ekimen honetan parte hartzen duten irakasleak hurrengoak dira: Belen Lopez , Amalia Camino, Belen Iglesias, Ainara Madariaga, Angel Muro eta Ana Valiño (Orientatzailea). Guztien arteko harremanak ahalik eta egokienak izan daitezen talde honek zenbait ekintza antolatzen ditu: tutoretzak, lehiaketak, hitzaldiak, eta abar. Berrio-Otxoa ikastetxearen weborrialdean talde honen site-a eskura duzu; ikusgarri dago, ez dago galtzerik. Bertan talde honi buruzko informazioa aurki dezakezu, baita interesgarria gerta dakizun artikuluak, bideoak eta abar. Gainera, nahi edo behar izanez gero, beraiekin harremanetan jartzeko aukera ere baduzu.

“Bizikidetza eta Berdintasun”eko site-a.

Taldea osatzen duten irakasleak

Horrez gain, orain dela bost urte Bizikidetzaren Behatokia sortu zen eta ikastetxeko ordezkaria, irakasleak , ikasleak, gurasoak eta PAS biltzen ditu. Bertan, bizikidetzako arazoez hitz egiten da eta arazo hauei konponbide bat bilatzen saiatzen dira. Halaber, zenbait arau eta neurri zuzentzaileak ere proposatzen ditu, iritzi eta iradokizun guztiak kontuan hartuz. Hiruhileko batzarra batean elkartzen dira elkarbizitza hobetzeko beharrak aztertzeko eta sor daitezkeen arazoei irtenbide egokiak proposatzeko. Adibidez, orain dela pare bat urte Bizikidetzaren Behatokiak Haur Hezkuntzan emaitza bikainak ematen zituen “Adostoki” proiektua gelatik jolastokira eraman zen.

Txikien jolastokiko bazter batean bi irudi daude, batek aho bat irudikatzen du eta besteak belarri bat; ikasleen arteko iskanbilak edo arazoak sortzekotan bertara joaten dira konpontzera. Txandaka egiten dute, hau da, hitz egin behar duena ahoaren txokoan jartzen da eta honek hitz egin bitartean besteak entzun behar dio. Ondoren, lekuz aldatzen dira eta entzun duenaren txanda izango da. Berak azaldu behar dio besteari zergatik haserretu den, eta besteak bitartean entzun beharko du, baina, ezer esan gabe. Arazoak edota gaizkiulertuak konpontzeko teknika honek oso emaitza onak izan ditu; hotz, bai irakasleak, bai ikasleak, oso pozik agertu dira ekimen honekin.

EN RESUMEN: El año pasado se creó un grupo de profesores con el fin de mejorar las relaciones. Formaron una serie de normas, para mejorar la comunicación. También crearon un site donde podemos encontrar un apartado sobre la igualdad. Para entrar en este site sólo tienes que meterte en la pagina del colegio.

KEY WORDS: BIZIKIDETZA-BERDINTASUNA-SITE

EGILEAK: Leire Gómez, Maria Vallejo


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.