Newsletter azaroa 2016

Page 1

-1- Zk. 2016ko azaroa

3D INPRIMAGAILUAREN PROIEKTUA Azken urte hauetan teknologia berrikuntzei esker ikastetxean hainbat aldaketa egon dira: pantaila taktilak, txikientzako Ipad eta, deigarriena, 3Dko inprimagailua. Pasa den urtean DBHko 4.mailako ikasleoi zurrumurru bat ailegatu zitzaigun: ikastetxeak 3Dko inprimagailu bat eskuratu zuen, baina inork ez zekien zertarako erabiliko zuten. Horregatik, erabaki dugu Borja eta Galderri (teknologia eta robotika irakasleak) galdetzea inprimagailua zertarako erabiltzen den. 3Dko inprimagailua berria denez ez dute kurtso guztietan erabiliko. Izan ere, 201617.urtean DBHko 3.maila eta 4 mailakoek bakarrik erabiliko dute.

Borja eta Galder irakasleak 3Dko inprimagailuarekin.

Alde batetik, 3. mailakoak proiektua egiten hasi dira lehenengo ebaluazioan zehar. Baina ez dakigu beste ebaluazioetan erabiliko duten ala ez. Lehen esan dugunez ikastetxean hainbat berrikuntza egon dira, beste bat, arbelen diseinua eta tamaina izan da. Honen ondorioz, klarionak eta ezabagailuak uzteko tokia asko murriztu dute eta ez dago nahiko lekurik dena uzteko. Arazo horren ondorioz, 3DBHko ikasleek FreeCad ordenagailu programaren bidez klarionak uzteko leku berria diseinatu dute. Inprimagailuari esker proiektua martxan jarri ahal dute, irakasleen lana hobetzeko.

3D emprimagailuarekin egindako pieza

Beste aldetik, hezkuntzan lege berriak ezarri dituzte, horregatik, DBHko 4.mailako ikasleek ikasgai berri bat dute: errobotika eta programazioa. Izenak adierazten duen moduan, errobotikan errobotak egiten irakasten da. Proiektuan horren errobota sortzeko ere inprimagailua erabiltzen dute. Inprimagailuaren erabilera egokia izatekotan, ikasleen lana hobetu eta erraztu daiteke.

Errobot baten pieza, 3D inprimagailuak egina.

Borja eta Galder proiektuaz arduratzen diren irakasleak dira.

En Resumen: Debido a los avances tecnológicos y a las nuevas asignaturas se han producido algunos cambios. Entre ellos, se ha creado una nueva asignatura: Robótica y programación. Para llevar esto a cabo, decidieron comprar la impresora 3D. Actualmente solo es utilizada por los cursos 3 y 4 de la ESO, en la asignatura dicha anteriormente, pero también en tecnológica. Los alumnos de 3ESO deberán crear unas barras para dejar las tizas y borradores, ya que en verano fueron cambiados y no hay espacio suficiente para apoyar el material. En cambio, los alumnos de 4ESO, que utilizaran la máquina en la nueva asignatura, deberán crear un robot. Para llevar a cabo los dos trabajos deben utilizar el programa FreeCad. Gracias a este avance, si se da buen uso y se aprovecha, se podrá mejorar el aprendizaje del alumnado. HITZ KLABEAK: 3D INPRIMAGAILUA - 3DBH – 4DBH – HOBEKUNTZAK – FREECAD– PROIEKTUA

EGILEAK: Laura A., Mirari V. eta Pablo O


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.