Newsletter martxoa 2017

Page 1

-5- Zk. 2017ko martxoa

MARRATOIA PROEIKTUA Pasadan urtean Lehen Hezkuntzan proiektu berria sortu zuten, “Marratoia¨ izenekoa. Aurten ere berriz egingo da baina oraingoan hainbat ekintza bitxi gehituta! Proiektu honetan 2.mailako ikasleek parte hartuko dute. Gela bakoitzeko talde bakoitza enpresa bat da eta enpresan moduan lan egiten dute. Enpresa horiek material desberdinak sortzen dituzte ikasgai desberdinetan lasterketa bat prestatzeko: Matematiketan, Heziketa Fisikoan, Euskaran, Gaztelanian, Ingelesean eta Plastikan. Heziketa Fisikoan lasterketa luzeak nola bukatu prestatzen dute. Matematika arloan sarreren salmentaz arduratzen dira ondoren lehenengo mailako ikasleek erosteko. Sarreraren balioa faltsua da eta “euro” bat balio du. Euskara ikasgaian gutun bat idatzi behar dute gurasoei ekimenaren berri emateko eta bertan parte hartzeko gonbidapena helarazteko.

“Ikasleak marratoian korrika egiten”

Taldea osatzen duten irakasleak

Plastikan dortsalak prestatuko dituzte eta Gaztelanian jarduerari buruzko informazio orokorra eskaintzen duen horma-irudi ofiziala prestatzen dute ikastetxeko pasabideetan jartzeko. Ingelesa ikasgaian lurralde desberdinetako banderak prestatzeaz arduratzen dira eta, bide batez, ikasteaz. Proiektu hau egin ahal izateko, ikasgaiez arduratzen diren irakasleek badituzte zenbait jarduera prest emaitza ahalik eta onena izan dadin. Lanean hasi aurretik, zalantza guztiak argitzen lagunduko dieten bideo bat ikusten dute ikasleek. Ondoren, lanean hasteko pista batzuk jarraitu beharko dituzte. Lasterketa egunean gurasoak etor daitezke; izan ere, iaz hirurogei guraso inguru hurbildu ziren.

Hasiera batean bigarren mailako ikasleek parte har zezaketen baina lehen mailako ikasleek ere interes handia erakutsi zuten eta azkenean hauek ere lasterketaren azken zatian parte hartzeko aukera izan zuten. Aurten podium bat jartzea pentsatu dute baina oraindik ez dago erabakita. Iazkoan argazki asko atera zituztenez, aurtengo emanaldian aterako diren argazkiak gurasoei bidaliko dizkiete. Berrikuntzen artean badago gurasoek ilusioz hartuko duten beste bat: lasterketan parte hartzea. Haiek ere ikasleekin batera 700 metro inguru korrika egiteko aukera izango dute. Irakasle guztiek parte hartzen dute lasterketan ere.

EN RESUMEN: El año pasado se creó este proyecto que consiste en organizar una maratón trabajando por grupos en todas las asignaturas en 2º de primaria. Podrán participar en la carrera los profesores y los padres de dichos alumnos. KEY WORDS: MARRATOIA, IRAKASLEEK eta GURASOEK PARTE HARTZEA.

EGILEAK: Eleder M., Iker G. eta Eder V.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.