Newsletter maiatza 2017

Page 1

-7- Zk. 2017ko maiatza

Peñaskal eta Agenda 21: Baratze ekologikoa sortzen Argi dago hezkuntzaren lana etorkizuna eraikitzea dela. Eta pentsamolde honekin aritu dira “Fundación Peñascal”-eko hezitzaileak eta irakasleak 30 urtez, dirua irabazteko intentzio barik, hurrengo belaunaldiko profesionalak lan merkaturako prestatzen. Normalean enpresetan lan egitera bideratutako klaseak ematen dituzte, edo espezializatzeko tailerrak antolatu, baina erronka honetarako beste ekintza bat prestatu dute. Gure ikastetxearekin batera proiektu bat burutu dute, Agenda 21 programaren parte dena, eta zurezko baratzeak eraikitzean datza. Agenda 21 ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko sortutako ekintza plana da..

Ikasleak baratzarekin

Joseba Dañonabeitia eta Jon Cano irakasleak

Oraingoan, Peñascaletik BerrioOtxoa ikastetxera gerturatu diren ikasle eta irakasleak ez dira bakarrik egon; Jon Cano eta Joseba Dañobeitia irakasleen laguntza eta esperientziarekin kolaboratu dute baratze ekologiko eta iraunkor horiek sortzeko Teknologiako ikasgaian. Esperientzia interesgarriagoa egiteko, Peñascaleko lagunak rolak aldatzea erabaki zuten: Ikasleak irakasle bihurtu ziren lau orduz, DBH1-eko klase bakoitzarekin ordu bat egonez. Peñaskaleko ikasle bakoitza Berrio-Otxoako ikasle multzo batekin egon da lanean, talde bakoitzeko baratze bat sortuz. Hauen lana ezinbestekoa izan da lan tresnekin eta zura lantzeko teknikekin duten trebetasuna dela eta, Arotzeria eta Altzarigintza ErdiMailako Heziketa-Zikloko ikasleak baitira.

Behin amaituta, ariketaren helburua bakoitzak bere ortua izatea da, karbono oinatza murrizteko eta ikastetxea eremu berdeago batean bihurtzeko. Baina proiektua egiteaz aparte, mutil eta neskek beste hainbat gauza garrantzitsu ikasteko aukera izan dute. Ulertu dute ingurumena babestea ezinbestekoa dela guztiok ondo bizitzeko, baita haien seme eta ilobak Lur osasuntsu batez disfrutatzeko. Horregatik hain inportantea da kontzientziazio ariketa hauek egitea.

Ikasleak proiektuan parte hartzen

EN RESUMEN Dentro del programa Agenda 21, el alumnado de 1º de la ESO del Colegio ha realizado huertos ecológicos de madera junto con alumnos y alumnas provenientes de Fundación Peñascal en la asignatura de tecnología.

HITZ-KLABEAK: Peñaskal, Agenda 21, ingurumena, ikasleak

EGILEAK: Mikel Angulo eta Asier Leon


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.