Newsletter ekaina 2017

Page 1

-8- Zk. 2017ko ekaina

HIRU TXERRIKUMEEN PROIEKTUA Hiru txerrikumeak ipuinari buruzko proiektua da. Pasaden urtean hasi ziren ikastetxeko txikiekin proiektu honekin lanean eta ikasleei izugarri gustatu zitzaien. Irakasleak nagusiei bideratutako proiektu bati buruzko hitzaldi batera joan zirenean ideia asko gustatu zitzaien eta umeentzat zerbait egokitzea pentsatu zuten. Ataza desberdinen bidez hainbat kontzeptu lantzen dituzte; adibidez oinarrizko kontzeptuak guztiz esperimentalak, haien gorputza ezagutzen, eskuekin ere lan egin behar dute askotan. Proiektua bi astetan zehar egunero lantzen dute, egun bakoitzeko ariketa.

Umeei proiektua izugarri gustatu zaie!

Umeak zurezko etxea eraikitzen.

Lehen hezkuntzako irakasleak, proiektuaren arduradunak

Mari Jose irakaslearekin, beste ariketa bat egiten dute gaztelaniaz, “Compara y contrasta” izenekoa. Ariketa honetan alderatzen dituzte etxea eta camping baten arteko abantailak, adibidez argia, telefonoa... Ariketa honen bidez, umeak, txikiak izan arren, haien burua irudikatzeko eta pentsatzeko gai direla ikusten da. Proiektu gehiago dauzkate, hiru hilabete bakoitzeko bat lantzen dute eta metodologia honetaz baliatzen dira umeekin lan egiteko. Landutako proiektuei esker argi geratzen da ume txikiak izanagatik ikastea dutela, umeek hausnartzen dutela, pentsatzeko gai direlako.

Proiektu bakoitzean gai bat aukeratzen dute eta gai horri buruz, ikasleekin lantzeko hainbat jarduera prestatzen dituzte. Duela hainbat urte egiten zuten lana ez zegoen proiektuekin oso erlazionaturik. Gaur egun, berriz, proiektua metodologiaren oinarri bihurtu da.

Umeak lastozko etxea eraikitzen .

En Resumen: Las profesoras de la guardería han hecho un proyecto sobre el cuento de los tres cerditos, donde los niños y niñas aprenden diferentes destrezas, actitudes y conceptos sobre materiales de construcción mediante actividades relacionadas con el cuento.

KEYWORDS: lastoa, zura , adreilua, eraikuntza, Hiru txerrikumeak EGILEAK: Izaskun Ferrero eta Aitziber Ugarte


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.