Newsletter apirila 2017

Page 1

-5- Zk. 2017ko apirila

Berrio-Otxoako Herri-Kirol lehiaketa Berrio-Otxoa ikastetxean proiektu asko burutzen dira. Hauetako bat, Herri-kirol lehiaketa baten antolakuntza egitea da. Proiektu hau Herri Kirolei buruzkoa da eta 5.mailako irakasle eta ikasleek parte hartzen dute honen antolakuntzan. Behin dena antolatuta dagoela, 4.mailako ikasleak parte hartzera gonbidatzen dituzte.

Euskaran, herri-kirol desberdinei buruzko informazioa bilatu behar dute eta informazio horrekin Power Pointak prestatu eta aurkeztu. Horrela herri-kirol desberdinak ezagutzen dituzte lehiaketa prestatu baino lehen.

Herri-kirolak ikastetxeko frontoian egiten dira eta hauen artean harri jasotzea, txingak, lasto jaurtiketa, ingudea… herri-kirolak daude. Proiektu hau ikasgai desberdinetan lantzen da. Proiektuaren atal desberdinak lantzen dira Euskara, Craft eta Heziketa Fisikoko ikasgaietan.

Ikasleak Heziketa Fisikoan

Bestalde, Craft ikasgaian, lehiaketan parte hartzeko gonbidapenak diseinatzen eta egiten dituzte, 4.mailako ikasleei banatzeko. Aldi berean, Heziketa Fisikoa ikasgaian herri-kirol desberdinen arauak ezagutzen dituzte eta nola jolasten diren ikasten dute.

Proiektuan parte hartzen duten irakasleak

Azkenik, Heziketa Fisikoan lehiaketa antolatu egiten da eta gonbidapenak banatu egiten dira 4.mailako ikasleen artean. Zehaztutako egunean 4. eta 5.mailako ikasleak frontoira doaz lehiaketan parte hartzera eta jardueraz disfrutatzera. Onenak irabaz dezala!

Ikasleak Power Point bat aurkezten.

EN RESUMEN: El alumnado y el profesorado de 5º de Primaria organizan una competición anual de Herri-kirolak en la que toma parte el alumnado de 4º de Primaria. La organización la llevan a cabo en las asignaturas de Euskera, Craft y Educación Física realizando diferentes tareas en cada una de ellas. HITZ-KLABEAK: Herri-Kirolak - 4.mailako ikasleak - Frontoia

EGILEAK: Mikel Lopez, Jon Aparicio eta Mario Ramos


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.