Newsletter Abendua 2016

Page 1

-2- Zk. 2016ko abendua

ETWINNING PROIEKTUA Erasmus programa barruan aurki dezakegun plataforma da, Europako eskolekin lan egiteko aukera eskaintzen duena. Berrio- Otxoako ikasle batek honi buruzko ikastaro bat egin zuen eta zenbait ideia bururatu zitzaizkion; horien artean gure ikastetxean; Berrio- Otxoan antzeko zerbait egitea. Eskatu beharreko baimenak eskatutakoan, gure ikasleek ere proiektuan parte hartuko zutela jakinarazi zien ekainean plataformako arduradunei.

Ekintza hauek talde kooperatiboen bidez lantzen dituzte gure ikaskideek.

Etwinning proiektua martxan jartzeko Haur Hezkuntza ingelesa aukeratzea zuen etapa honetan era oso artifizialan irakasten zelako eta inportanteak ez ziren gauzak ikasten zituztelako. Proiektu honen helburua ingelesa modu desberdin batean ikastea da. Proiektu hauen bitartez Europako beste herrialde batzuetako umeak ezagutzeko bideokonferentziak grabatu dituzte.

Umeak oso pozik daude proiektu honekin, beste herrialde edo kultur batzuetako umeekin hitz egiteko aukera eskaintzen dietelako. Urte osoan zehar ekintza desberdinak antolatu dituzte ingeleseko klaseetan. Haietariko batean irakasleek superheroiak sortu dituzte. Pertsonai hauek arduratuko dira ikasleei mezuak bidaltzeaz. Lehenengo mezuan ikasleek superheroien gonbidapena jaso zuten. Bertan azaltzen zizikieten parte hartzeko baldintzak:elikadura osasuntsua izatea,kirola egitea,sasoian egotea… Lehenengo hiruhileko honetan “cookbook” bat sortu zuten,hau da,errezeta osasuntsuak plataformara igo zituzten. Proiektu honetan parte hartu duten herrialdeek errezetak ere igoko dituzte eta herrialde guztiek errezetak dituztenean irakasleak errezeta guztiak bilduko dituen “Super Healthyeroes” deitutako liburua sortuko du.

Datorren hiruhilekoan Euskal Herriko jokoak landuko dituzte,hauek grabatu eta beste herrialdeekin partekatuko dituzte hemen praktikatzen ditugun jokoak ikus ditzaten.

Azaldu dugun bezala, BerrioOtxoako ikasleek inoiz beste lurralde batzuetako ikasleekin bideokonferentziak egiten dituzte. Azaroan Poloniako umeekin bat izan zuten eta saio horretan bertako umeekin hitz egiteko aukera izan zuten ;baita fruituen inguruko jolas batera jolastu ere. Oso jarduera polita bezain interegarria izan zen.

En Resumen: Etwinning es una plataforma Erasmus donde los niños pueden comunicarse con niños de otros paises. Cada trimestre hacen proyectos diferente, por ejemplo en el primer trimestre hicieron un libro de recetas. Esta plataforma ayuda a mejorar el inglés de los niños. HITZ KLABEAK: Etwinning, cookbook, proiektua, Europa

EGILEAK: Ane H., Lucía P. Oihane M.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.