Newsletter mayo 19

Page 1

-38- Zk.

2019ko maiatza

AMALUR PROIEKTUA Euskera ikasi patatak landatzen? Bitxia iruditu arrren, Amalur, eskolaren proiektu berrienetarikoena da. Urte bat daramate eskolako egutegiaren barruan baratze inguruko ekintzak aurrera eramaten, eta aldi berean euskara sustatzen. Hastapenean daudenez, hirugarren mailako ikasleek bakarrik aukera daukate jarduera berri honetaz gozatzeko. Oso pozik daude eta egundoko emaitzak lortzen ari gara proiektu honi esker.

Argazkilarien taldeak informatikoarekin batera irudietan jartzen du egindako lan osoa eta QR kodeen bitartez igotzen dute Drive-era. Idazleak lana ziurtatzen du eta laguntzaileak kooperatzen du. Azalpenak ematen eskolako baratzean

fokuratutako haurren interesa handitzea eragiten du.

“Urte bat daramate eskolako egutegiaren barruan baratze inguruko ekintzak aurrera eramaten, eta aldi berean euskara sustatzen.” “Mota askotako barazkiak”

Zuriñe, proiektuaren arduraduna, baratze lanak egiten

Ekimen honek helburu bikoitza dauka; alde batetik, ikasleek ikastea landareak lantzen, eta bestetik, kontuan izan urteko sasoia, noiz jaso behar, landareak izan ahal dituen premiak e.a. Honek naturan

Haur txikiak direnez gero, irakasleek esfortzu handi bat egin behar dute ekintzak ondo antolatzeko eta azaltzeko. Ikasleak guztiz autonomoak dira eta lanean hasi aurretik irakasleek lau pertsonako taldeetan antolatzen dituzte. Horietako bat egin beharreko lana koordinatzeaz arduratzen da, horretarako irakaslearekin etengabeko kontaktuan dago.

Lan honek haurren talde lana sustatzea eragin du, autonomia eta ardurarekin batera. Ikasle guztiek esker ona erakutsi diete irakasleei ohiko ikasgelatik atera direlako eta teoria eman beharrean, praktikan gehiago aritu direlako. Ortuaz gain, ikastetxeko txikiek oiloen arrautzen bilketaz ere goza dezakete, baita untxiaren haurdunaldiaz ere; gure untxia kumea egiteko dago. Haxe bada ikasleek animaliak zaintzeko eta errespetatzeko duten beste aukera bat.

Animaliak ere zaintzeko aukera dago

En resumen: AMALUR es un proyecto innovador, que da la oportunidad a niños y niñas de tener una experiencia más propia de un entorno rural. Estamos, sin duda, ante una actividad duradera y con un exitoso futuro en el colegio. KEYWORDS:

BARAZKIAK – ANIMALIAK – ELKARLANA - EUSKARA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.