Newsletter 12, ABENDUA 2017

Page 1

-12- Zk. 2017ko abendua

BELDUR BARIK LEHIAKETA Emakundek Beldur Barik lehiaketaren 8. edizioa antolatu du. Lehiaketa honen helburua gazteen artean beldur barik jarrera zabaltzea da; hau da, genero indarkeria saihesteko jarrera zabaltzea. Aurtengo lanak aurkezteko epea irailaren 11n hasi zen eta azaroaren 13an bukatu. Parte hartzeko bi kategoriatan sailkatzen da; lehenengoan 12 urtetik 17 urtetara arteko partehartzaileak dira, bigarrenean 18 urtetik 26 urte bitartekoak. Taldeka edo bakarkako lanak aurkez daitezke.

“Guk, neskok, mutilen jarrera bera eduki dezakegu.”

Amalia eta Ainara, proiektuaren arduradunak

Urtero antolatzen den lehiaketa honetan parte hartzeko audiobisual bat aurkeztu behar da, Youtubera edo antzeko plataforma batera igotzeko. 5 minutu inguruko iraupena duen bideo bat, abesti bat… izan daiteke; beti ere, jatorrizko bertsioak eta helburua ahaztu gabe; hots, beldur barik jarrera nabarmenduz. Hainbat sari daude, bi mailatan sailkatuta: onenei 500€-ko saria eman zaie, eta beste lau sari egon ziren lau bideorentzat. Sari banaketa Eibarren izan zen abenduaren 2an.

Parte-hartzaile baten proposamena

Gure ikastetxean mugimendu honetan parte hartu nahi izan dugu, eta Amalia eta Ainara

izan dira arduradunak. Ikasleek parte hartzen animatzeko, DBHko 2. mailan sormen tailerrean, eta DBHko 4. mailan informatikan, proiektua landu eta bideoak aurkeztu zituzten.

Ainara eta Amalia berdintasuraren proiektuaren emaitza batekin

“Genero indarkeriari buruzko hausnarketa egitea lortzen da”

En resumen: Emakunde ha organizado el concurso Beldur Barik! (sin miedo) el pasado septiembre. Con esta actitud quieren prevenir la violencia de género entre los jóvenes de entre 12 y 26 años. Para ello, los jóvenes deben presentar un audiovisual que muestre una situación Beldur Barik. En el colegio Berrio-Otxoa hemos querido participar, añadiendo esta propuesta a algunas asignaturas de la ESO. KEYWORDS: EMAKUMEAK - BERDINTASUNA – LEHIAKETA - JARRERA – MATXISMOA – ESKOLAN


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.