Bipuntuzero XIV

Page 1

ila

5eko ira

XIV 201


XIV 2015eko iraila

Koordinazioa eta Diseinua Testugintza

Argazkiak

Iker Moreno Ilunber Ayestaran Itsaso Bakedano Edurne Errea Maider Iriarte Koldo Los Arcos Iker Moreno Irene Narbarte Klaudia Oyartzun Maite Urdaniz Ismael Yag端e Karrikaluze Elkartea

Zuzentzailea

Miren Munarriz

Inprimategia

Ultzama

LG NA 742-2012

Eusko Jaurlaritza eta Atarrabiako Udalaren diru laguntzaz argitaratua.


Iraila bero dator:

euskaldunONastea, irailaren 8tik 12ra! [+] ANTZERKI TAILERRA · Azarotik maiatzera · Astean bi orduz · Atarrabiako kultur etxean · Kuota: 30€ (bazkideak 25€) · IZEN EMATEA: irailaren 14tik aurrera

[+] ASTEBURUETAN JOLAS, TXANGO ETA SOLAS · Azarotik maiatzera · Larunbatetan 16:30etik 18:30era · LH3 - DBH4 · Kuota: 60€ (bazkideak 48€) · IZEN EMATEA: irailaren 1etik 11ra

[+] ARRASTOAK ANTZEZLANA · Azaroaren 22an · 20:00etan · Atarrabiako kultur etxean · 4€ interneten eta 6€ leihatilan

Berriro ere ongietorria egin behar diogu euskaldunON kultur asteari. Beti bezala, aurtengoa ere ekitaldiz beterik dator, Atarrabiako plaza eta karrikak euskal kulturaz bustitzeko asmoz. Urteak aurrera doaz, baina Atarrabiako euskaldunak aktibatu beharra dago oraindik ere: milaka gara Atarrabian euskaraz aritzeko gaitasuna dugunok, euskaraz bizi nahi dugunok; baina hala ere, eguneroko harremanetan toki txikia eskaintzen diogu euskarari. Horixe bera da aste kultural honen helburua: euskal kultura karrikaratzea, euskal hiztunak batzea eta euskal kulturarekin gozatzea. Ekimen honek euskaraz aritzeko daukagun gaitasuna aktibatzeko aukera ematen digu, euskaraz bizitzeko aukera; izan ere plazan, gure herrikideen aurrean komunitate eran agertzen gara, eta euskaldunon komunikazio tresna honi esanahi osoa ematen diogu. Aurten, euskalgintzaren alorrean, aldaketa handia nabaritzen hasiak gara. Giro baikorragoa sentitzen dugu: babestuago, seguruago gaude, baliabide gehiagoren jabe gara, diskurtso eraikitzailea sortzeko gaitasun handiagoa dugu… Eta ez da gutxi, izan ere tunel luzea pasatu dugu (ez bakarrik alderdi ekonomikoari dagokionez), eta orain dinamika berriak martxan jartzeko aukera egongo dela uste dugu: gizarteari geure gaitasun, indar eta dinamismoa eskaini nahi diogu gure herriaren bizi kalitatea hobetzeko eta kultur giroa sendotzeko. Gure komunitatea indartzeko dinamika horietako bat dugu hain zuzen euskaldunONastea. Aurtengo edizioak aurrekoen egitura bertsua dauka: mota askotako saioak izango dira aste tartez Udaletxe plazan eta egun mundiala larunbatean. Jarduera ugari eta parte hartzaileak prestatu ditugu; musikari lotuak gehienak, baina antzerkia eta solasa ahaztu gabe. Batukadari tarte berezia eskainiko diogu tailer parte hartzaile batekin eta “Beste modu batez bizitzeko aukerak” solasaldia izango dugu. Horiez gain Pantxika Lamur zirikatzailearen antzerkia, pintxo-lehiaketa, bazkaria, bertso-triki poteoa eta kontzertuak ere egongo dira, eta horiekin guztiekin gozatzeko parada edukiko dugu. Betiere mingainari eta belarriei lan pixka bat emateko pentsatutako jarduerak direla ahaztu gabe. Beraz, irailaren lehen astean Udaletxe plaza euskaraz blaitzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan ikusiko dugu elkar!


Aisian heztea eta euskararen erabilpenean motibatzea da Karrikaluzeko helburuetako bat. Gaur egun ehun bat haur eta gaztek osatutako aisialdiko lau talde daude, guztiak Jolas, Txango eta Solas izeneko proiektuaren barruan bilduta, eta horixe da Karrikaluzen dagoen egitasmorik arrakastatsuena. [IB]

1. LARUNBLAI

8-10 urte bitarteko haurrek parte hartzen dute; LHko 3. eta 4. mailan dauden haurrek osatutako taldea da, eta txikien taldea denez, autonomia, motibazioa eta euskara beraiena sentitzea eta maitatzea da gehienbat lantzen dena. Urtean bi kanpaldi egiten dituzte, bata ikasturtearen hasieran eta bestea amaieran, Jauzi taldearekin batera.

2. JAUZI

10-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, LHko 5. eta 6. mailan dauden ikasleentzat, hain zuzen ere. Larunblaiko jarraipena da, Isekara pasatzeko zubia; eta formatuaren aldetik Larunblai taldearen antzekoa izaten da: tailerrak, eskulanak, rol dinamikak, ginkanak eta abar egiten dituzte.

3. ISEKA

DBHko maila guztietako gazteei zuzenduta dago. Larunblai eta Jauzi bezala, larunbatero elkartzen dira, 16:30etik 18:30era. Atarrabiako, Burlatako eta Uharteko gaztelekuetan elkartzen dira talde honetako kideak, beste bi herri hauetako gazteek ere izena ematen dutelako. Larunbateroko saioez gain, hiru kanpaldi egiten dituzte ikasturtean zehar.

4. GAZTE FORMAZIOA

16-18 urte bitarteko eta hezkuntza ez formalean interesa duen edozein gazterentzat zuzenduta dago. Saioak urtarriletik maiatzera egiten dira, eta bertan gazteek etorkizunean begirale izateko prestakuntza jasotzen dute bi urtez. Lehenengo urtean gai teorikoak lantzen dira, eta bigarren urtean, aldiz, Karrikaluzeko aisialdi proiektuetan praktikak egiteko aukera dute, haurrekin zuzenean egoteko eta ikasitako guztia praktikan jarri ahal izateko. Aldi berean, euskaraz bizitzeko sare horretan mantentzen dira, eta gazteentzako eskaintza ere ematen da horrela.


GURASOEKIN SOLASEAN Zergatik ekartzen dituzu seme-alabak larunbatero saioetara? KOLDO LOS ARCOS: Euskaldun hezi nahi ditudalako bereziki. Badakit eskola ez dela nahikoa horretarako eta etxea ere ez. Aisialdia ere oso zati inportantea da. JORGE CERVANTES: Euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Etxean euskaraz egiten badugu ere (nik euskaraz egiten diet eta emazteak gazteleraz) eta eskola euskaraz aritzen badira ere, badakigu inguruak ez duela laguntzen. Horrexegatik, zentzu horretan gehitzen den edozein urrats txiki lagungarria da. Beraz, oso arrazoi zabala, ohikoa eta garrantzitsua da kasu honetan, eta bat dator Karrikaluzek dituen helburuekin. TXIPI KORMENZANA: Nire seme-alabek aisialdian euskara erabiltzea oso interesgarria iruditzen zaidalako. Era berean, lagun berriak egiten dituzte eta horrela Atarrabiako bi ikastetxeetako haurrek elkar ezagutzen dute. Zerekin asmatzen dugula uste duzu? K: Esanguratsuena da haurrak giro euskaldun batean sartzen direla, oharkabean, eta etengabe “euskaraz egin, euskaraz egin� entzun gabe, eta ongi pasatzen dutela. Gainera, taldea polita sortzen da, jende gaztearekin harremana dutelako eta gero kalean agur esaten diote elkarri, eta horrekin asko gozatzen dute. Horrek haien mundua aberastu egiten du. J: Haur bakoitza bestelakoa da, eta ezinezkoa da guztien nahiak asebetetzea. Beraz, nik uste dut edozein gauzarekin asmatzen dela. Guk hiru haur ditugu, hirurak ekarri ditugu aisialdi talde hauetara, eta bakoitzaren erantzuna desberdina izan da. Nik uste dut taldeak edo haurraren adinak berak zeresan handia duela horretan. T: Gure seme-alaben bizitzan beste esparru euskaldun bat sortzen da, eta, hortaz, euskarari denbora gehiago eskaintzeko aukera dute. Eskolarekin bakarrik aski ez delako, eta ekimen honi esker, parkean edo kalean daudenean eta hezitzaileren batekin topatzen direnean ere euskaraz mintzatzen dira. Eta hobetzeko gauzak baditugula uste duzu? K: Atarrabiako jaiek Larunblai, Jauzi eta Isekaren hasiera baldintzatzen dute, eta hobe litzateke lehenago hastea. Baina egia da jaien inguruan hemen, herrian, dinamika handia dagoela eta ezin dela hori apurtu. Batzuetan egutegia ez dator bat gure bestelako gauzekin, eta zaila da. Hala ere, egunik onena larunbat arratsaldea da; neguan batik bat oso ongi datorkie. Bestalde, esango nuke gurasoak ez direla sobera enteratzen izen emate kanpainaren epeez, eta berriro ere jaiengatik dena lausotu egiten da. J: Nik ez daukat iritzi sendo bat honen inguruan. Badakit zein zaila den gauzak antolatzea; beraz, egiten denarekin konformatzen naiz. T: Niri dena ongi iruditzen zait. Hala ere, zerbait aipatzeagatik, euskara gehiago erabiltzeko aste tartez ere saioren bat egitea ongi legokeela uste dut; ikastaroak eta eskolaz kanpoko ekintzak, adibidez. Gurasoentzat zerbait egitea ere gustatuko litzaidake (barrezka).

Zer esango zenieke guraso berri batzuei? K: Proiektu hau oso aukera polita dela haurrek ongi pasatzeko. Izan ere, oso aisialdi berezia da, desberdina, eta oso ongi bideratua dago: adin bakoitzaren arabera gai desberdinak lantzen dituztelako (haur eta gazteen interesetan oinarrituta). Halaber, herria “egiteko� oso ongi dator hori, bai giroa sortzen delako, baita herrian inplikatzeko balio duelako ere. Azken finean inauterietan edo bestelako jaietan parte hartzen dute, eta horri esker herri kontzientzia gehiago hartzen dute. Errazagoa da gero, plazan, parkean eta kaleetan elkartzea. J: Mezu bikoitza helaraziko nieke: aisialdia betetzea ongi dago, baina ez soilik euskara landuz, baizik eta beste edozein gauza ere eginez: kirola, eskulanak, dantza, edo dena delakoa. Haur eta gazte asko eskolaz kanpoko jardueratan aritzen dira, eta hau ere eskolaz kanpoko jarduera horietako bat da. Beraz, oso ongi datorkie aisialdia dibertsifikatze aldera eta oso aukera ona da euskarari garrantzia eman nahi badiogu; eta, gainera, herrian errotua dago. Alde guztietatik oso ongi dagoela uste dut. T: Nik esango nieke seme-alabak Karrikaluzera ekartzeko, oso ekimen polita eta interesgarria baita. Gainera, gurasoentzako haurrik gabeko uneak sortzen dira, eta gure seme-alabek ongi pasatzen duten bitartean guk guretzako tartetxo bat dugu, atsedena hartzeko edo bestelako gauzak egiteko.

Jorge Cervantes

Txipi Ko

rmenza

na

Koldo Los Arcos

Zergatik aukeratu zenuen Karrikaluzeko aisia eta ez beste aisialdi mota bat? K: Beste aisialdi motak ez ditut ezagutzen. Nire lehentasunen artean euskara dago, beraz, ezinbestekoa da niretzat. Gainera, ohartzen naiz oso irekia dela, gauza asko lantzen direla: hezkidetza, sexualitatea, aisialdi ez kontsumista; hau da, ez dela bakarrik euskararen inguruko zerbait, baizik eta kalitatea asko zaintzen dela. J: Egia da herrian gauza asko daudela, baina bakoitzak bere gustuen arabera bata ala bestea aukeratu behar du. Baloratu behar da zer dagoen, eta nik kasu honetan euskara eta herria aukeratu nituen. Batez ere antolatzaileak, hezitzaileak, haurrak bertakoak direlako eta euskaraz gizarteratzeko modu bat delako. T: Bi arrazoirengatik: lehenengoa, euskaraz delako, eta bigarrena, aisialdi ez kontsumista delako. Beste aisialdi mota batek ez dit ezer esaten, eta niri euskaraz dela interesatzen zait. Gainera, ezagutu ditudan hezitzaileek lana era arduratsu batean hartzen dute, eta haur eta gazteak oso gustura egoten dira oro har. Nik asko eskertzen dut haien lana, oso konprometiturik ikusten ditudalako.


ATARRABIAKO MERKATARITZAN EUSKARAZ Urtero bezala, aurten ere Topaguneak euskararen ginkana antolatu du, eta Karrikaluzeko partaide batzuk apuntatu gara 3.000 euro irabazteko asmoz. Hainbat proba egin behar izan ditugu, eta horien arteko bat oso interesgarria iruditu zaigunez, zuekin konpartitu nahi dugu. Proba horretan www.mintzatu.com web orrian Atarrabian euskaraz aritzen diren 30 gune jarri behar izan ditugu beraien helbide eta argazkiekin batera. Atarrabian badira denda euskaldunak, uste baino gehiago! Euskararen ginkanarako euskaraz aritzen diren denden zerrenda osatu eta gero, Bipuntuzero-ren ale honetan gure Atarrabiako mapa propioa egitea bururatu zaigu. Mapa honetan soilik merkataritza izan dugu kontuan, Atarrabian gune euskaldun gehiago egon arren; hala nola kultur etxea, udala, ikastetxeak. Ziurrenik mapa honetan identifikatu gabe ditugun enpresa euskaldun gehiago egongo dira, eta ziur zuk baten bat ezagutuko duzula. Hala bada, jar zaitez gurekin harremanetan, eta, horrela, enpresa euskaldunen mapa handitzen joango gara eta euskaraz aritzeko aukera handiagoa izango dugu Atarrabian erosketetan gabiltzanean. Eta baliteke, mapa honi esker euskaldunak zirela uste ez zenuen komertzioren baten berri izatea; beraz, aprobetxatu aukera horiek! Bide batez esango dizuegu, tamalez, ez genuela ginkana irabazi. [MI]

Asesoría Biek Aholkularitza S.I. Bidaburua kalea, 8, behea

Autoescuela Zunzarren Ezkaba kalea, 9, behea

Carnicería Karrobide Karrobide kalea, 5

Dietética Herboristería Salud y Belleza Ana Ezkaba kalea, 9

Laboral Kutxa

Errosarioko Ama Birjinaren kalea, 8

Vehículo Talleres reparación Autolamberto Fermin Tirapu kalea, 5

Estanco – Expendeduria número 1 Ricardo Bel kalea, 2

Lijados y barnizados Miguel Arrasate Oihanpea kalea, 9, behea

Arrasate okindegia Las Eras kalea, 7

Eroski City supermerkatua Ricardo Bel kalea, 14-16

Correos

Oihanpea kalea, 3

Aterpeko txokoa

Pedro de Atarrabia kalea, 17

Basajaun taberna

Errosarioko Ama Birjinaren kalea, 15

Mendi txuri taberna

Antso VI. Jakintsua plaza, 1

Zure oreka

Antso VI. Jakintsua plaza, 8, behea

Bikintza taberna

Karrobide kalea, 11

Olaverri arrandegia Ricardo Bel kalea, 6

Landare

Errondoa kalea, 4, behea

Taberna

Ricardo Bel, 16

Doike ileapaindegia

Antso VI. Jakintsua plaza, 4

Panadería Jorge

Kale nagusia, 15 bis

Vehículo Talleres reparación Manauto Errondoa kalea, 2


Kanpaldi ibiltaria Debatik Zumaiara

Urtero bezala ekainaren erdialdean ISKri amaiera ematen diogu kanpaldi “ibiltariarekin�. Aurten ere Gipuzkoako kostaldera jo dugu, ibiltzeaz gain hondartzaz gozatu eta eguzkia hartzea baitzen gure helburua. Deban hasi eta Zumaiarainoko ibilbidea egitea izan zen gure erronka, eta eguraldiaren iragarpenak laguntzen ez zuen arren, gogotsu abiatu ginen Donostiarantz ekainaren 19an. Debara iritsi orduko arratsaldeko 8ak ziren; motxila bizkarrean eta esterilak eta lo-zakuak kotxean utzita ibiltzeko prest geunden. Tamalez, ibilbidearen abiapuntura iritsi orduko lur jauziak zirela-eta pasatzea debekatzen zuen seinale batekin egin genuen topo. Ezustean harrapatu gintuen seinale horrek, egun batzuk lehenago bidea ezin hobeto baitzegoen; baina beste biderik ezagutzen ez genuenez eta jada iluntzen hasia zenez, kotxez joan behar izan ginen kanpinera (kotxea eramaten zuen begiraleari hamaika joan-etorri eginaraziz). Lehenengo txantxak hasi ziren orduan, eta kanpaldi ibiltariaren ordez “itxoinlaria� deitu beharko zela esaten hasi ziren batzuk. Hurrengo goizean, ibilaldia hasi baino lehen, giharrak lasaitzeko, kanpineko igerilekuan egon ginen, uretan eta eguzkia hartzen. Goiz horretan behintzat eguraldiko gizonak ez zuen iragarpenarekin asmatu, eta egun ikaragarri polita izan genuen. Eguraldia lagun genuenez eta bide osoan zehar ikusten genituen paisaia ederrei esker egun horretako etapa gustura egin genuen (bidearen erdian itsasoari begira hartutako hamaiketakoak ere horretan lagundu zuelakoan nago). Eguerdi aldera heldu ginen Zumaiara, eta hondartzan bazkaldu eta gero bertan eman genuen arratsalde osoa. Zumaiako kanpinean igerilekurik ez zegoenez, igande goizean Zarautzera abiatu ginen trenez, eta bertako hondartzan pasa genuen goiza. Udako oporrak hasiak ziren guretzako, eta asteburua borobiltzeko izozki bat jan genuen. [KO]

Argazki gehiago ikusteko, jo 8.orrialdera


IA KANPALDI IBILTAR umaia -Z ba De / 1 ,2 20 2015路VI路19,

UDABLAI / Atarrabia 2015路VII路27,28,29,30,31


UDAKO G A 2015路VIII路3 ZTE KANPALDIA ,4,5,6,7,8 / Garaio


KONTSUMO ETIKOA: kontsumo arduratsua egiteko alternatibak

Energia, janaria, ura, arropa, eta abar... Eguneroko bizitzan behar ditugun produktu askoren atzean zer dagoen ikustean, berehala ohartzen gara korporazio handiak, kontaminazioa edota espekulazioa dagoela. Horien helburu nagusia (bakarra ez esateagatik) ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzea da, bezero, ingurugiro, eta gizartearen ongizatea kontuan hartu gabe. Horren aurrean zer egin? Zorionez, gero eta gehiago dira balore sozialetan oinarritutako hornitzaileak, ia edozein alorretan lanean daudenak: ekoizpen, kudeaketa eta harreman jasangarriak, justuak, banatzaileak (ez metatzaileak) eta parte-hartzaileak sustatzen dituzten enpresak. Jarraian aurkeztuko ditugunak adibide batzuk dira. Batzuk erabat finkatuta daude; beste batzuk, aldiz, sortu berriak dira. Hiru alor desberdinetan banatu ditugu: finantza, energia eta konektibitatea.

FINANTZAK

FIARE Banku etikoa Banku kooperatibo bat da, bazkideez osatuta dago. Edozein bankuk dituen zerbitzuak eskaintzen ditu, nahiz eta oraindik erabat operatiboa ez izan (kreditu txartelak martxan jartzen ari dira oraintxe). Momentuz estatu osoan bulego bakarra dute (Bilbon), eta lurralde askotan ekimen taldeak antolatuta dituzte, baita Nafarroan ere. (Info: www.fiarebancaetica.coop) TRIODOS BANK Banku pribatua, oinarri sozialik gabekoa, estruktura tradizional bat mantentzen du, baina printzipio etiko eta gardenetan oinarritzen du bere jarduera. Edozein bankuk dituen zerbitzuak eskaintzen ditu. Hala ere, sekta antroposofiko batek sortu eta kudeatzen du. (Info: www.triodos.es) COOP57 eta OIKO CREDIT Bi kooperatiba hauek dirua inbertitzeko aukera ematen dute. Diru horren truke interes batzuk (ez asko) jasotzen dira. Diru hori ekonomia sozialean oinarritutako proiektuak finantzatzeko erabiliko da. (Info: www.coop57.coop eta www.oikocredit.org) Atal honen barruan printzipio etiko berdinetan oinarritutako aseguru etxeak ere sar daitezke (Atlantis edo CAES). Baita proiektu kolektiboak finantzatzen dituen Goteo plataforma edota Bitcoin izeneko txanpon birtuala, gobernu edo beste erakundeetatik independentea dena.


ENERGIA Energiaren alorrean sufritzen dugun oligopolioaren ondorioz, espainiar estatuan Europako elektrizitate tarifa altuenetarikoak jasan behar ditugu. Energi enpresa handienek energia ekoiztu, banatu eta saldu egiten dute, salerosketaren prezioak erabat kontrolatuz. Energiaren ekoizpena ere ez da batere garbia, ezta segurua ere. Nuklearra eta erregai fosilak dira oraindik pisu gehien duten energia motak, nazioarteko gatazka askoren eta kontaminazioaren sortzaile. Hala ere, arazo horien aurrean ere alternatiba bat dugu: energia kooperatibak. Hemen horietako bi aipatuko ditugu: Som Energia eta Goiener.

na martxan jarri dute, bazkideei energia berriztagarrien proiektuetan inbertitzeko aukera emanez. Prezioak, normalean, aukera merkeenen artean kokatzen dira, eta aldaketa egitea ez da batere zaila. Tokiko taldeen laguntza dute, baita Nafarroan ere. (Info: www.somenergia.coop)

SOM ENERGIA Katalunian kokatutako kooperatiba bat da. Saltzaileak izateaz gain Som Energia ere ekoizlea da, eta energia berriztagarriak ekoizteko proiektuetan parte hartzen du, saltzen duen energia kopuru bera modu honetan ekoiztuz. Duela aste batzuk Generation kWh izeneko ekime-

Espainiar estatuan horrelako beste kooperatiba asko dago. Eskaintzen dituzten tarifak beste enpresekin konparatuta, merkeenen artean kokatu ohi dira (http://comparadorofertasenergia.cnmc.es). Aldaketa egitea oso sinplea da, Internet bidez egin daiteke, eta zerbitzuan etenik gabe burutzen da.

GOIENER Som Energiaren antzeko antolaketa duen kooperatiba da (Gipuzkoan dago). Elektrizitate berdea ekoiztu eta saltzen dute bazkideen artean. (Info: www.goiener.com)

KONEKTIBITATEA Energiarekin gertatzen den moduan, espainiar estatuan komunikazioaren alorrean oligopolio batek merkatuaren %90a kontrolatzen du. Horren ondorioz telefono eta Internet tarifak ere Europako altuenen artean kokatzen dira. Internet eta informatikan arazo hau mundu mailan ematen da, Microsoft, Apple edo Google bezalako multinazionalen esku geratuz. Honen aurrean zer egin? ETICOM Jaio berri den kooperatiba da (Katalunian kokatuta). Telefono mugikorrentzako zerbitzuak eskaintzen hasi dira, eta laster Internet eta telefono finkoentzako zerbitzuekin ere hasiko dira. Orange telefono sarea erabiltzen hasi dira. Tarifa desberdin asko eskaintzen dituzte, minutu eta datuen kontsumoaren arabera egokitu ahal direnak. Beste edozein konpainiak eskaintzen dituen zerbitzuak ditu: SMS, MMS, roaming, ahots-posta, Internet mugikorra... (Info: www.eticom.coop) FAIRPHONE Bidezko merkataritzaren printzipioak dituen telefono mugikor inteligenteen (smartphone) ekoizlea da. Holandan kokatutako enpresa bat da. Gatazkarik gabeko zonaldeetan ekoiztutako materialak erabiltzen dituzte (Coltanaren arazoa Kongon adibide esanguratsu bat da). Diseinatzerakoan telefonoaren bizitzaren iraupena da helburu nagusia. Atal guztiak ordezkatzeko pieza solteak ere

saltzen dituzte, norberak bere etxean konpontzeko erraztasunak emanez. Fabrikazioan ere langileen lan baldintza duinak babesten dituzte. Telefonoaren bizitza amaitzean telefonoak birziklatzeko konpromisoa hartuta dute. Fairphone II modeloa atera berri dute, 525 â‚Ź inguru kostatzen du, eta bere web orrian saltzen dute. (Info: www.fairphone.com) SOFTWARE LIBREA Gure ordenagailuen %98ak Microsoften Windows edo Appleren OS X erabiltzen dute. Bi hauek sistema operatibo pribatuak dira, eta gure ordenagailuan artxiboak eta programak antolatu eta exekutatzeko erabiltzen dira. Horien alternatiba izateko software libre eta irekia sortu zen, eta horien arteko sistema operatiborik ezagunena Linux du izena. Software libre eta irekiaren hiru ezaugarri: Linuxen oinarritutako programa gehienak doakoak dira, Windows edo OS X egiten duten ia edozein gauza egin daiteke, eta hauetako asko euskaratuta daude. (Info: www.ubuntu.com) Atal honetan ere aipagarriak dira Mozilla Firefox nabigatzailea edota Wordpress edo Joomla bezalako web orri sortzaileak (software libre eta doakoaren bi eredu ezagun), edota Guifi.net, erabiltzaileen artean sortutako Internet sarea. Bilatzaileen artean DuckDuckGo aipatu daiteke, Google bilatzailearen lana egiten duena guri buruzko informazioa gorde gabe.

Zerbitzu, kooperatiba edota ekoizle hauei eta beste askori buruzko informazio eguneratua izateko www.mecambio.net web orria bisitatzea gomendatzen dizuegu. [IY]


AINHOA JUANIZ

“Guztiz lotsatia naiz eta izu eszenikoa daukat� Kaixo, Ainhoa! Aktore izatea zure lanbidea da edo zaletasuna? Lanbidea da eta bakarra. Klaseak ere ematen ditut Txantrean, baina hori egiteagatik ez dut kobratzen. Noiz piztu zitzaizun agertokietara igotzeko grina? Nik uste beti izan dudala, baina zirkuarekin hasi nintzenean gehiagora joan zen. Euskal herriko giroan bizi izan naiz, eta zaila egiten zitzaidan antzerkian indarrak finkatzea. Denboraldi batez Italian, Holandan eta Madrilen bizi izan nintzen eta hor antzerkirako denbora gehiago izan nuen. Madrilen zirku eskola batean izena eman nuen, han lagun bat ezagutu eta bere antzerki taldean sartu nahi nuen galdetu zidan. Baietz esan nion eta lanean hasi nintzen, oso erraza izan zen niretzat lan munduan sartzea. Handik denbora gutxira lankide batekin elkartu eta zerbait sortzea erabaki genuen. Egin genuen lehenengo clown ikuskizuna Txantrean izan zen. Nafarroan lanean hasi ginen eta Madril atzean uztea erabaki genuen hemen hasteko. Gaur egun modu naturalean sortutako konpainia bat gara. Oso pozik gaude eta lan egiteko gogoekin! Antzerkiaren barruan hainbat teknika daude, zein da zuri gehien gustatzen zaizuna? Clown-a da gehien gustatzen zaidana, dudarik gabe. Antzerkiko pailazoaren teknika lantzen dugu modalitate honetan, baina zirku dinamikak ere erabiltzen ditugu (malabareak,orekak...). Lotsatia zarela esango zenuke? Bai, inolako zalantzarik gabe; izu eszenikoa daukat. Atera baino lehen oso urduri jartzen naiz, nahiz eta jakin inprobisazioa nire punturik hoberena dela. Inprobisazioa aterako ez zaidan beldur naiz, eta horrek urduritzen nau. Behin ikuskizuna hasita, dena oso ondo doa. Ikusleek zure pertsonaiarekin zerbait ikas dezaketela uste duzu? Agian berak aske izateko duen modu hori, gauzak esateko modua... Pantxikaren adineko emakumeei pertsonaia hau asko gustatzen zaie, gehien bat pentsatzen duen guztia esateko moduarengatik. Nolakoa da euskaldunON astean eskainiko duzun ikuskizuna? Umorezko ikuskizun bat izango da: Pantxika oporretatik helduko da maleta eta guzti, eta hastear dagoen ikuskizun batekin topatuko da. Antzezlana hasten ez dela ikusita konponbide baten bila hasiko da.

PANTXIKA LAMUR

“Nire izaera eta fisikoarekin, norbait maiteminduko dut ziur�

Kaixo! Nor zara zu? Kaixo, ni Pantxika Lamur naiz, baina ez pentsa Lamur abizena frantsesetik datorrenik! Nire abizena berez Muguzabal da baina txikitan ez nuen ongi ahoskatzen eta La Mugu deitzen zidaten; beraz, Pantxika Lamur izenez ezagutzen naute denek. Eta zertara etorri zara Atarrabiara? Ikuskizun bat dagoela esan didatelako, euskaldun berria naiz eta ikasi nahi dut. Euskara beste modu batez ikasteko aukera izugarria iruditzen zaidalako. Atarrabian jende jatorra ezagutuko duzulakoan zaude? Atarrabian jende jator asko dago, eta hauen artean jende jatorra egongo dela ziur nago. Zein da zure hobbya? Oporretara joatea. Jubilatzekotan nago, eta posible dudan guztietan bidaiatzen dut. Nire jubilazioa pasatzeko leku apropos baten bila nabil. Zein da zure lekurik gustukoena? Oraingoz Benidorm, entzun dudanarengatik lekurik aproposena izango da nire jubilazioa pasatzeko. Norekin bidaiatzea gustatzen zaizu? Dudarik gabe bakarrik, inolako azalpenik ez emateko eta libreago bizitzeko. Gauez hoteletako dantzaldietara joaten naiz, eta gustuko dut bakarrik joatea. Atarrabiara ligatzeko asmoarekin etorri zara edo bisitan? Ez naiz inoiz ligatzeko asmoarekin etortzen, baina seguru ligatzen amaituko dudala; nire izaera eta fisikoarekin norbait maiteminduko dut ziur. Gainera oso erraza egiten zait ligatzea, bitxisuala naizelako.

[IN]


LA JODEDERA EuskaldunONasteko ostiralean, pintxo lehiaketa gauzatzen den bitartean, La Jodedera taldea izanen dugu gure artean. Taldeko Jomesekin egon gara, eta hauek dira taldeari buruz kontatu dizkigunak: Noiz eta nola sortu zen La Jodedera taldea? Duela lauzpabost urte izango dira Jon eta Mandy (abeslariak) nire estudiora etorri zirela abesti pare bat grabatu eta Interneten jartzeko asmoz. Grabatzen ari ginela baxu bat sartu nien grabaketan; handik aurrera, emanaldietan jotzeko ere deitzen hasi ziren, eta berehala taldekoa bilakatu nintzen. Gero, Oscar hasi zen gurekin jotzen, tartean beraiekin tres musika tresna jotzen zuen musikari bat. Nondik dator taldearen izena? Kuban jodedera hitza denerako erabiltzen dute. Giro polita edo festa giroa sortzen denean “se formo la jodedera” esaten dute. Zer motatako musika egiten duzue? Eta zeintzuk dira jotzen dituzuen musika tresnak? Musika euskokubatarra. Nahas-mahas bat da: hango kantuak euskaraz abesten ditugu eta hemengo kantuak hango erritmoekin nahasten ditugu; mestizaje antzeko bat da. Lau gara: Jon, gitarra eta armonika jotzeaz aparte abeslari printzipala da; haren ondoan Mandy dago, perkusioa eta ahotsa jartzen ditu berak; Oscar tresero abila dugu; eta nik kontrabaxu elektrikoa jotzen dut eta koroak egiten ditut. Gutaz aparte, aipatu beharra dago perkusionista nahiz musikari ugari etorri direla gurekin jotzera, adibidez: Mirari Irurzun biolinista, Norge Paz izeneko beste perkusionista bat edo eta Javier Perez tronpetista handia. Gaur egun emanaldi guztietara datorren Rafa Villafrana, Sonora Candelako sortzailea ere aipatu beharrekoa da. Bertsioak bakarrik egiten dituzue ala abesti propioak ere bai? Bertsioak edo abestiak alderatzea zaila da. Nik uste dut kantuak eginak direla beti, bestela hasi melodia berri bat sortu nahian eta berehala ohartuko zara zuk asmatu duzun hori nonbait aditu duzula edo beste kantu baten kutsua duela. Eskalak zazpi nota dauzka, ez gara asko konplikatzen. Zer sentsazio sorrarazten dio euskal publikoari zuen musika entzuteak? Euskaldunak animatzen al dira gerria astintzen? Eta zer moduz moldatzen dira? “Ustedes tienen la cadera soldada” esaten digute kubatarrek gu dantzan ikusterakoan. Hala ere, guri gustatzen zaiguna jendea dantzan ikustea da, guri kasu putarik egin gabe gozatzen ari badira, hobeto. Nik uste dut jotzen dugun aldiro giroa berotuz joaten dela, baina jendeari galdetu behar... [MU]


Euskal musikaz ari garenean bada denon burura etortzen den soinu zerrenda bat. Nork ez du Hertzainak taldearen abestiren batekin dantzatu zerbeza eskutan zuela? Edo Mikel Laboaren doinuekin lagunartean kantatu edo Berri Txarrak-ekin burua astindu? Bada, horixe izan zen gure hausnarketa talde hau sortzerakoan. Badira modaz inoiz pasako ez diren kantak, baina garaiak aldatzen doaz, eta gure proposamena kantu horiek moldez aldatzean datza. Bada Euskal Herria tropikaldu behar dugula dioen teoriarik, eta horrek inspiratuta, gure betiko musika estilo desberdin batean eskaintzen dugu batukadako molde eta musika tresnen bidez. 2013. urtean ekin genion erronka honi, Oskar Estangaren gidaritzapean, hasieran ideia huts bat zena gauzatzeko asmoz. Esperientzia desberdinetatik gentozen taldekideok; hasieran xumeki prestatzen hasi ginen ekarritako proposamenak, eta pixkanaka proiektua forma hartuz joan zen. Erritmo brasildarrak, afrikarrak, denon burutan zeuden melodia eta hitzak, eta gitarra soloak saxoarengatik trukatuz esperimentuak forma hartu zuen eta urtebetean prest ginen kalera ateratzeko. Atarrabiako gaztetxea zenak babesa eman zigun lehen saio horietan, nahiz eta antzoki tentagarri hartan estreinatu gabe gelditu azkenean... 2014ko maiatzean izan zen gure estreinaldia, eta jendearen jarrerak eta dantzatzeko gogoak zeozertan asma-

tu genuela helarazi zigun. Udan zehar hainbat herri mugiarazi genituen arropa urdin eta txuriak jantzi eta taula gainera igota. Oso polita izan da jendearen jarrera leku guztietan: ikusmina, dantza eta irribarreak plazaz plaza sentitu ditugu. Bertsioez gain, sorkuntzako kantu pare bat ere baditugu. Bata “Badator batukada� da, Oskar Estangaren konposizioa, eta neurri batean taldearen funtsa azaltzen duena. Izan ere, euskal eszena edo euskal parranda moldeari astindua eman zion bere garaian batukadaren iritsierak. Barra tinko eustetik gorputzak mugitu eta elkar hurbiltzera eraman gintuen batukadak, eta horixe da Zwekereren erronka gure plazetan. Bigarrena, Sortzen eskola publikoaren jairako prestatu genuen haien enkarguz. Oso esperientzia polita izan da, eta eskertzekoa da talde berria izanik enkargu honekin gugan izan duten konfiantza. Polita izan da hausnarketa egitea, eskolak duen indarra hartzea eta musikaren bidez transmititzea. Ikasle, irakasle eta gurasoek izandako inplikazioa, eta gure erritmoekin dantzatzeko grina erakutsi duten guztiena. Aurtengo udan ere hori izanen da asmoa, euskal musika berrituz gerriak mugiaraztea. Irailaren 12an Atarrabian egonen gara euskaldunONastean. Bertan elkar ikustea espero dugu! [EE]


eabrua Atera zure deabrua ure d tera z A dantza eta egin dantza eta egin berarekin berarekin Udako azken izpiak izaten dira irailean Europako leku askotan. Euskal Herrian, ordea, uda beti despistaturik ibiltzen da, eta irailean, maiz, sekulako beroa eta saltsa izaten da. Iraila jai giroz betetzen da, eta positive bomba bat bihurtzen da urteari aurre egiteko. Iñigo Muguruzak, Negu Gorriak utzi bezain laster positive bomb estiloaz hasi zuen bere ibilbidearen udazkena, Joxe Ripiau talde mitikoaren bigarren diskoaren barnean raggamuffin eta kolonbiar kunbia estiloen nahasketaz eraturiko estiloa jorratuz eta ska estiloa ere gehituz. Negua urrun dagoela edo negua ere berotzen ahal dela erakutsi zuen. Nork ez du Joxe Ripiauren kantaren bat dantzatu? Pedro Mayo, Margarita… Gaur egun, gutako askorentzat Joxe Ripiauren musika txistua bezain “tradizionala” da. Bada, Muguruzaren harrikada batek sortu zuen Joxe Ripiau taldea, cro-magnon batek hezur muinak xurgatzen hasteko harrikada baten ondorioz txistua sortu zuen bezalaxe. 1996. urtean Puerto Ricora egindako bidaiak Perico Ripiau taldea ezagu-

tzeko aukera eman zion, eta Sergio Ordoñez eta Jabier Muguruzarekin batera talde eszentriko hau sortu zuten (Asier Ituarte batu zen gero). Eta kultura sorkuntza denez, Joxe Ripiauren baitatik ere talde berriak sortu dira. Donibane Lohitzune aldean, esaterako, bada estilo honetako talde bat: Joxe Replay. Eta talde horixe izango dugu laster Atarrabian, euskaldunONasteari eta datorkigun urte gorabeheratsu eta mugitu berriari hasiera alai bat emateko. Ez dira Ripiauren nostalgikoak; inspirazio iturburu gisa besterik ez dute Ripau. Muguruzarren positive bomb-a ardatz harturik, kunbia Kolonbiarrari leku handiagoa uzten diote, ska eta ragga ere nahasiz. Ripiau gogora ekartzearekin batera, kantak kolonbiar estiloan jotzen dituzte, beren sorkuntza berriekin nahastuz. Beren webgunean dioten bezala: “Atera zure deabrua eta egin dantza berarekin!” Eta kolonbiar ama birjina batek mirakulua egitea nahi baduzu, egin ezazu dantza besteen deabruekin ere. [IA]



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.