Bipuntuzero XIII

Page 1

aina

5eko ek

XIII 201


XIII 2015eko ekaina

Koordinazioa eta Diseinua Testugintza

Argazkiak

Iker Moreno Guratz Azpiroz Itsaso Bakedano Goreti Etxepare Maider Iriarte Irune Iturbide Koldo Los Arcos Iker Moreno Irene Narbarte Amaia Sanchez Ismael Yag端e Karrikaluze Elkartea

Zuzentzailea

Miren Munarriz

Inprimategia

Ultzama

LG NA 742-2012

Eusko Jaurlaritza eta Atarrabiako Udalaren diru laguntzaz argitaratua.


[+] ANTZERKI EMANALDIA · Antzerki tailerreko kideen lana · Ekainaren 11n · 20:00etan · Atarrabiako kultur etxean

[+] BATERA HIRI TAILERRAK · Ekainaren 22tik 30era · 9:00etatik 14:00etara · Atarrabiako kultur etxean · HH2 - LH6 · 70€ · IZEN EMATEA: maiatzaren 18tik 22ra

[+] UDABLAI HIRI TAILERRAK · Hiru hamabostaldi: · Uztailaren 27tik 31ra · Abuztuaren 3tik 14ra · Abuztuaren 17tik 28ra · 9:00etatik 14:00etara · Atarrabiako kultur etxean · HH2 - LH6 · IZEN EMATEA: udaletxean, 012 telefono zenbakian, maiatzaren 19tik ekainaren 5 arte

Iruñerriko agerkari digitala:

euskalerriairratia.eus Bada hilabete pare bat martxan jarri zela Euskalerriairratia.eus izeneko agerkari digitala, Euskalerria Irratiaren ekimenez, Tokikom eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Iruñerrian sortua bada ere, Nafarroa osoko euskaldunei hurbileko informazioa ematea du helburu; horretarako, kazetari, iritzi-emaile eta informatzaile sare zabal bat batu du (tartean Karrikaluze), anitza eta gaitasun handikoa. Agerkarian sartzen bagara, harritu eginen gara: Iruñerriari buruz gainerako egunkari eta aldizkarietan aurkitu nahiko genituzkeen informazio eta iritziak topatuko ditugulako. Politika, gizarte eta kulturaren alorrean sortzen diren ekimen eta berrietatik hasita, iritzia, umorea eta kiroletaraino; baita agenda bat ere. Webguneak aukera ematen digu Euskalerria Irratia zuzenean nahiz nahieran entzuteko. Bideoak ez dira falta, eta gunearen irudi argia argazkiaz ongi hornitua dago. Hitz gutxitan: lorpen handi bat Nafarroako euskalgintzan. Euskalerriairratia.eus agerkari digitala da, paperezko bikirik ez duena (noizko Arabako Alea aldizkariaren pareko zerbait?); baina komunitate txiki batek zaila du urrats hori ematea, gastuak izugarriak dira eta. Gainera, publiko gazte eta heldua erakartzea helburu duenez, gaur egungo kontsumo moldeetara ederki egokitzen da (nahiz ezin den ahaztu paperezko bertsio baten balio sinbolikoa). Eta behin puntu honetara helduta, badago egin beharreko galdera bat: nondik heldu ote da hain egitasmo zabala egituratzeko indarra? Urte luzeetan Nafarroako euskalgintzak aurre egin behar izan die boteretik heldu zaizkion eraso, ezinikusi eta mespretxuei; zailtasun ekonomiko itzelak izan ditu jarduerari eusteko, eta ia ezinean dabil beste berri batzuei ekiteko. Gainera, euskalgintzaren barruan komunikazioa eta elkarlana ez dira inoiz errazak izan; partekatzeko aukeretan, maiz, huts egin dugu. Baina oraingo honetan, bai, agerpen indartsua lortu da. Zorretan ere bada zerbait: ohiko agerkarietan ia itogarria izateraino heltzen den publizitatearen tokia hemen txikia da, egitasmoaren etorkizuna bermatzeko gutiz beharrezkoa den arren. Eta azken aipamen bat: non dago Nafarroako Gobernuaren logoa? Ez dugu, bada, topatu. Aunitz urtez, Euskalerriairratia.eus!


ANTZERKI TAILERREKO SORTZE PROZESUA

“Inprobisazioa funtsezkoa da antzerkigintzan� Itsaso Bakedano Ekainean amaituko da Karrikaluzek laugarrenez antolatu duen antzerki tailerra. Bertako kideek, iaz bezala, antzerki emanalditxoa eskainiko digute ekainaren 11n Atarrabiako gune eszenikoan, eta gu haien irakasle Itsaso Bakedanorekin bildu gara emanaldi horren prestaketari buruz hitz egiteko. Kaixo, Itsaso. Zu Karrikaluzeko antzerki tailerreko irakaslea zara. Kontaiguzu pixka bat tailer hau nola sortu zen eta zer-nolako garapena izan duen. Antzerki tailerrak gutxi gorabehera hiru urte daramatza martxan. 2012ko martxoa aldera hasi ginen lehendabizikoz, eta lau hilabete eskaseko ikastaroa egin genuen.Tailer hura laborategi antzeko zerbait izan zen; oraindik ez ginen partaide asko bildu eta esperientzia oso polita bizi izan bagenuen ere, ez genuen emanaldi berezirik egin. Hala ere, antzerkigintzan oinarrizkoak diren arau eta teknikak landu genituen: ikusleei bizkarrik ez ematea, ikusleen arreta foku bakar batean zentratzea, ahotsa lantzea... Aurreko bi ikasturteetan, ordea, urritik ekainera ibili ginen lanean. 2013ko ekainean herrian ireki berri zuten betaurreko denda xelebre baten inguruko emanaldi xume bezain laburra taularatu genuen Gazteneako agertokian. Iaz, aldiz, denbora eta gogo gehiago genituen eta aireportu batean isolaturik gelditzen diren ezezagun batzuen istorioa eskaini genuen kultur etxeko gune eszenikoan. Aurten, iazko esperientzian oinarriturik, beste koxka bat estutzen saiatzen ari gara. Esan genezake, hasierako hilabete haiek antzerkira hurbiltzeko hastapen saioak izan zirela eta beste hiru ikasturte hauetan antzerkigintzan sakontzen joan garela. Hala ere, azken hiru ikasturteetan egitura berdina mantendu dugu. Nolakoa da egitura hori? Lehenengo hilabeteetan jolas dramatikoak egiten ditugu, gorputza askatu eta antzezpenean murgiltzen joateko. Ondoren inprobisazioak egiten ditugu, izan ere, nire ustez, inprobisazioa funtsezkoa da antzerkigintzan. Eta bukatzeko, ekainaren 11n taularatuko dugun antzezlana prestatzen hasi gara. Zer kontatzen ahal diguzu inprobisazioari buruz? Ba lehen esan dudan bezala, antzerkigintzan oinarrizkoa dela uste dut. Eta zergatik esaten dut hau? Normalean agertoki batera ateratzen garenean antzezleok ez dugu asko inprobisatu behar izaten. Baina demagun bat-batean gutako baten burua txuri gelditzen dela, edota foku bat apurtzen dela eta ez dela nahi dugunean pizten. Egoera horietatik onik ateratzeko beharrezkoa izaten da inprobisazioa. Guk, ordea, sortze prozesuaren abiapuntu gisa hartzen dugu. Azalduko al diguzu hori pixka bat gehiago? Inprobisazioari esker momentukoak diren gauzak ateratzen dira, gauza espontaneoak. Guk normalean aldez aurretik baldintza edo faktore batzuk zehaztu egiten ditugu, hala nola espazio konkretu bat, pertsonaia zehatz batzuk edo erabili behar ditugun objektu batzuk. Horiek dira gure inprobisazioetako abiapuntuak. Beste batzuetan, denon artean adosten dugu zer kontatu nahi dugun. Modu oso orokorrean. Eta segituan antzezten hasten gara, ikusteko antzezle bakoitzak zer dakarren antzeztokira.


Tailerreko partaideek esan digute inprobisazioetan ez diezula beste batek dakarren hori alboratzen uzten. Beti onartu behar dituztela beste kideek bat-batean proposatzen dituzten egoerak. Inprobisazioak nahi dugun moduan egin genitzake. Baina bai. Inprobisazioetatik mamitsua den zerbait atera nahi badugu, ezin ditugu besteen proposamenak baztertu. Egoeran sartzen diren faktore berri guztiak onartu eta integratu behar ditugu. Kide batek ilargian gaudela esaten badu, ilargian egongo gara, eta kitto. Ezetz esateko, justifikazio sendo bat beharko dugu. Bestela, partaide bakoitzak egoera bere eremura eraman nahi izaten du, kaosa sortzen da eta ikusleak ez du ulertzen zer gertatzen ari den —orain ilargian daude, eta orain ez—. Beraz, desoreka horiek ekiditeko modurik eraginkorrena proposamen guztiekin aurrera egitea da. Gainera, absurdu horretatik egoera harrigarri eta irrigarriak sortzen dira maiz. Nolakoa izan da aurtengo sortze prozesua? Aurten hasieratik nahiko argi izan dugu zer kontatu nahi izan dugun. Gaia hasieratik zehaztuta izan dugu. Gero, inprobisazio saioak egin ditugu gai hori abiapuntu gisa hartuz. Baina inprobisazioetatik adar berri asko luzatu zaizkigu eta konturatu garenerako denak korapilatuta genituen.Tailerreko partaideak itotzen hasiak ziren, eta dena ordenatzeko denbora hartzeko proposatu zidaten. Antzezle bezala, istorioaren egitura zein zen jakitea behar zutela esan zidaten. Eta krisi txiki horretatik asko ikasi dudala esan dezaket. Nik beti nahiago izan dut sortze prozesua ahalik eta irekien uztea, istorioak berak gidatzen gaituelako. Baina badakit antzezle bezala oinarri bat behar dela, ziurtasun puntu bat. Eta saio gutxi gelditzen zaizkigunez, presioak ere eragina dauka. Ez dakit. Zuzendari gisa, antzezleen beharretara egokitu behar izan dut neure burua. Eta egoera horretatik asko ikasi dudala onartu behar dut. Zer izan da sortze prozesurako oztopo handiagoa, egitura edo gai konkretu bat erabili nahi izatea ala inprobisazioetatik atera diren egoerak? Nik uste bien nahasketa bat izan dela. Batetik, inprobisazioetatik egoera korapilatsuak sortu dira, eta bestetik, aukeratu genuen gaia orokorregia zen —sakelako telefonoak, aplikazioak...—. Nik, gaiari dagokionez, garaikidea zen zerbait egitea nuen buruan, eta gure pertsonaiak sakelako telefonoak izatea proposatu nien. Baina hainbat saio egin ostean, ikusi dugu zailtasunak besterik ez dizkigula ekarri. Iaz oso pozik gelditu zineten ikasturte osoko emaitzarekin. Nola doa aurtengo lana? Hankaz gora esango nuke nik (kar, kar, kar!). Hala ere, bagoaz. Poliki-poliki, baina bagoaz. Iaz martxa honetan itxiago genuen dena, baina aurten zertxobait badugu. Ziur naiz zerbait egingo dugula. Iazko esperientzia politaren ondoren, aurten exijentzia maila igo dugu. Hobea den zerbait egin nahi dugu. Eta horrek gure abiadura mantsotu du. Baina zerbait aterako da. Ekainaren 11ko emanaldia ikustera joateko arrazoi bat emango diguzu? Bai noski! Ikusgarria den zerbait eskaini nahi dugu euskaraz, eta horretan ari gara. Gainera, berritzailea den zerbait aurkeztu nahi genuke. Egia da gurea ez dela talde profesional bat, baina tailer bat izateko maila ona dugula uste dut. [IM]

Aktore ala zuzendari? Ezingo nuke erabaki. Niretzat biak dira zailak, ardura desberdinak dira. Oraingo honetan eszenatik kanpo kokatzea egokitu zait, eta erantzukizun handia da hori! Azken finean obraren arduraduna zara. Antzezle oso finak daude aurten antzerki tailerrean, baina hori guztia jaso, bildu eta muntatu behar duzu. Eta lan handia da. Erabaki asko zehaztasun handiz hartu behar dira: orain dantza hau, orain posizio hau... Niri, behintzat, zaila egiten zait. Eta antzezle gisa aritzeak beste zailtasun batzuk ditu: publikoaren aurrean zaudela, besteak beste. Horregatik ezin izango nuke erabaki.


Azkeneko boladan inurriz bete zaizkigu sakelako telefonoak. Ez dira gutxi izan Whatsappera ailegatu zaizkigun bideo eta argazkiak gazte anitzez osatutako inurritegia sortzeko proposamenarekin. Inurri horietako birekin elkartu gara egitasmo honen berri eman diezaguten.

Ekintzak nola erabakitzen dira? TX: Oraingoz guztion artean erabakit nolakoa izango den hurrengo ekintza. zen dugu Lehenengo bilera hartan afariaren proposamena ater lehen aipatu dugun bezala, zazpi tald a zen, eta eetan banatu ginen. Talde bakoitzak arduradun bat hau eta beste talde bat sortu zen zazpi tald tatu zuen eetako arduradunekin, afaria koordinatzeko. Tald e bak arduradunak bere taldeari helarazten zion oitzeko bere lana zein zen, eta horrela bermatzen zen afarian par te hartzea eta guztion artetalde guztiek an elkarlana egitea.

Zer da inurritegi hau? u den espaTxanba: Inurritegi hau Atarrabian sort an gazteak Bert bat. leku topa teen rru berri bat da, gaz ten digu. ema era biltzen gara, eta elkar ezagutzeko aukeremuetatik desun dug izan Azkeneko urteetara arte berdina da eremu hau. guztia konpaKarmele: Inurriekin erlazionatu dugu eka lan egiten tald riek inur : lako raketa gustatu zitzaigu zuzen ere, inudute, eta horretan oinarritu gara, hain . ean rriek erakusten duten elkarlan Zein helbururekin sortu da? K: Helburu nagusia gazte guztiak elka TX: Bai, eta horretaz aparte gazteok rtzea izan da. tzeko, aktibatzeko eta saretzeko espa elkar ezagubeharra zegoela ikusi zelako; eta era rru berri baten tako gazteei, lagun taldeei edo kuadrill berean, bajererik ez duten gazteei Atarrabian gauzakarik edo bajeraegiteko aukera emateko. Esparru berri hau sortu zen ikusten gen rriak ekintzak prestatzen zituenean herr uelako hehartzaile baino ez zirela. Gazte kolektib iko gazteak oekiko existitzen zen urruntasun horrekin apurtu nah i da, hartzaile vs. emaile errutinarekin ama genuen; hau itu eta esparru berri bat sortu nahi izan dugu gaz te kole ktiboetatik kanpo.

? Nola sortu zen esparru hau zu bat jaso nuen me Nik K: Egia esan ez dakit. n, eta horrela hasi bilerari buruzko informazioareki har tzen. nintzen inurritegi honetan par te ekin hasi zen, bairar bile eko TX: Berez kultur etx gazte elkartu ginen. na aurretik Atarrabiako zor tzibaina guztiok ikusten Bakoitzak bere ideiak zituen, biako gazteen arteko genuen behar argi bat: Atarraetzeko eta orokorrean harremanak sustatzeko, sarbat sor tu behar zela. aktibatzeko esparru berri zor tzi gazteon artean Nahiz eta elkartzen ginen batzuetan egon, modu batzuk beste gazte kolektibo ar hori, eta esparru per tsonalean ikusi genuen behsi genuen. berri bat beharrezkoa zela iku hasi ginen, gazteak Hasieran ideiak botatzen zein ote zen asmatu elkartzeko modurik hoberena leh enengo kontaktua nahian, eta argi ikusi genuenizan behar zela. Horrez bilera handi baten bitarte bidez zabaldu genuen, tarako, ideia hau Whatsapp er, lehenengo bileran baita ahoz aho ere. Horri esk, eta arrakasta ikusita 60 gazte biltzea lortu genuenik. Eta gero afaria‌ oso pozik atera ginen bilerat un inguru bildu ginen. K: Bai, eta afarian 110 lag sak ere egin genituen, Afarian ber tan ezagutza jolariar en ostean proposaeta oso ongi atera ziren. Afa ak beste gazte batzuk oitz menak egin genituen: bak na zein zen idatzi zuen, ezagutzeko modurik hobere tiak. Afariaren ondoeta paretan jarri genituen guzekintza zein izango ren egingo genuen hurrengoeburu-pasa bat antolazen bozkatu genuen, eta ast artean. tzea erabaki genuen guztion

Helburuak b ete dira? TX: Tira, mom ditugu. Alde ba entuz bi elkargune garr beste aldetik tetik, bilera formatuan eg antzitsu izan gure helburua,kafari bat. Nik uste dut bain genuena, eta zen jendeak p bete ditugula, orain ar te geietz, oraingoz ar te hartu du hasi da. eta jende berrrturatzen ez ia mugitzen K: Bai, hori da . A di n tarte desberdi elkartu gara ne tean ezagutzebi dinamika hauetan, eta hotako gazteak n rrek gu la gu ndu gaitu. Lehe baino ez gine n gazte asko bire arn ez ag ut ze staz n; orain, ordea, harremanari es ke so r, rt ka u du le an gun hi tz TX: Azken fine an, harremanegiteko aukera dugu. sustatzen ari ga horiek sendotze ra. n eta

Nola antolatzen zarete? hainbat dinaTX: Kultur etxean izan genuen bilerantu ahal izateko buru ek hori eta n, itue mika prestatu gen bilera amaitu eta zazpi lantalde sortu genituen. Bada, u genituen protend man ek gero ere zazpi lantalde hori eraman ahal era aurr tza ekin o eng hurr posatu genuen erdinetako desb e tart izateko. Talde bakoitzean adin o zerbait irak afar ak oitz bak e tald gazteak geunden eta rtean bita n itue gen egin behar zuen. Lan horiek egitenizan . uen gen era gure harremanak lantzeko auk

[IN]

Eta hemendik aurrera zer? K: Esan dugun bezala, boto gehien lortu zuen proposamena asteburu-pasarena izan zen eta horretarako hainbat boluntario atera ziren ekintza, hori prestatzeko. Boluntario horiek orain beste lantalde bat Pozik atera ginen afaritik, jende berr etor sortu dute. ri zelako eta inurritegian geroz eta inurri gehiago iagare lako.


#ap25aNAHItasuna

Apirilaren 25a larunbat berezia izan zen Karrikaluzerentzat eta euskaraz bizi nahi duen edozeinentzat. Goizeko 08:00etan puntu-puntuan aNAHItasunan geunden. Egun polita hastear zegoen, eta hantxe agertu ginen Karrikaluzeko hamar hezitzaile beste euskara elkarte batzuetako kideekin batera euskaraz bizitzeko eskubideen aldeko ekitaldirako azken momentuko gauzak prestatzera. Han ibili ginen lan eta lan, aulkiak gora, kartelak behera, eguerdiko ordu batak arte. Ekitaldia 18:30ean zen, eta Atarrabiako haurrak, gazteak, hezitzaileak, gurasoak, bazkideak, herritarrak elkarrekin billabesaz joateko 17:30ean gelditu ginen Karrikaluzeko atean. Kamiseta berdea soinean, “euskaraz bizi nahi dut” zioen bandera esku artean, gogoak gure gorputzean, euskara gure ahoetan; eta dena prest genuenean, Iruñera abiatu ginen. Bazkaltzeko orduan porra egiteko aukera izan genuen, eta egia esan inork ez zuen asmatu! Espero baino jende gehiago agertu zen, aNAHItasuna jendez lepo zegoen. Ekitaldian Euskalerria Irratiko kazetariak izan genituen aurkezle: Juan Kruz Lakasta eta Maialen Huarte. Horiez gain, Anabel Arraiza eta Oier Zuñiga aktoreen laguntzarekin, publikoak Errigora ekime-

na ezagutu zuen eta “euskaraz bizi nahi dut” olatu erraldoia egin zuen. Gainera, Demode Quartet taldeari esker dantzatu eta abestu ahal izan genuen. Festa giroa izan zen nagusi, baina ez genuen ahaztu errealitate gordina. Ez genituen ahaztu Nafarroa hegoaldeko haurrek milaka kilometro egiten dituztela euskaraz ikasi ahal izateko, eta une hunkigarria izan zen Adrian Marturetek eskolara joatean bizia galdu zuela gogoratu genuenean. Azkenik, Kontseilua osatzen duten elkarte eta taldeak oholtzara igo eta egindako lanarengatik eskerrak eman zitzaizkien. Paul Bilbao Kontseiluko zuzendariak etengabe bota eta eraikitzen egon ziren lau zutabeak azaldu zizkigun; hizkuntza bat garatzeko ezinbestekoak diren lau zutabe horiek: lege babesa, baliabide egokiak, planifikazioa eta herri gogoa. Guzti hori dela eta, argi gelditu zen Nafarroan hizkuntza politika aldatzea beharrezkoa dela eta maiatzean izango ditugun udal eta foru hauteskundeei begira Kontseiluko zuzendariak eskaera garbia egin zuen: Nafarroan aldaketa politikoa ematen bada, euskarak zentralitatea izan beharko du egora alda dadin, bestela ez baita aldaketarik egongo. [IB] [MI]


BATERA · INAUTERIAK 2015·II·16,17,18,19,20 / Atarrabia

SANTUA B ATERA · ASTE / Atarrabia 0 2015·IV·7,8,9,1


A BURRUNB KORRIKA / Atarrabia 2015·III·14

ISEKA KANPALDIA 2015·V·8,9,10 / Irañeta


ak, adibidez. LSD-a, zizak eta porro drogen gaia in ek Gure haur eta gazte ko erabilira iald ais , an ne lantzen dugu ez ditugu rik tzen diren drogak besteia baitago besnd ha a lantzen, eztabaid drogak ote te substantzia batzuk ere makoak, far iko diren zehazterakoan (psin zuzen ere, ha Eta ). besteak beste dago guk horregatik argitu beharra ditugula. n tze lan aisialdikoak bakarrik erabakitzen Droga bat kontsumitzeabe har ditugu n iza e tab zu badugu hiru urua eta ng kontuan: pertsona, testuiik eta behin, Karrikaluzeko hezitzaileek drogen en Leh substantzia bera. garrantzitsua inguruko formazio saio eta ikastaro gure burua ezagutzea pe z, uste gure rtsona guzdesberdinak jaso ditugu, o da, drogek ez digutelak . Alde batetik, en garrantzitsua baita gai honen inguruan git era ren n eta droga tiei modu berea ratsuak baldin badira kit jakintza minimo bat izatea haur eta dute, gure alderdi fisikoak garrantzia dauka: ba n ze ba era eta ea taro itz Ikas . um eko ibidez. bat konts gazteak hezi ahal izat uratsua iza- gure pisuak eta altuerak, adak ard ere ezoa asko um an nts arte ko gure ien eta ha logiko ere; saio horietan lako. Horrekin guz- Baina baita alderdi psikoud gu itudu bad e uk ust batz la nik ideia de n an, ne oste u idat taba tean triste baga e, ziurre dugu: beren en gin tiarekin zera esan nahi edo gazteek egun ba era n rdi gu gaia nondik heltzen jakiteko. be u dig droga berak ez ten haur du ite ma n tze rua ara bu np ko Drogekin, beste gai askorekin ger- eta beren ekintzek ondorioak dituz- alai gauden egun batekin tatzen den moduan, garrantzitsutzatu tela dakiten horiek, arduratsuagoak badugu. ntsumitzea ere oso gajotzen dugu gaia ahalik eta mod izango dira, eta, beraz, ko Bigarrenik, testuingurua be gaia ere, uratsu izan , ard zea lant du mo rdina teste, du objektiboenean ita ba ba n ze ez erabakit ntzitsua da, rra atz iazeh nd ra ha tsae pen ea tat edo bili o ez; hau sun ba ed moralta batean egiteko pro tuinguru egoki bat izatean ostean edo batekin transmitituz gero, pentsaera goa izanen da. iza t da, familian liskar ba horrekin bat ez datorren haur edo - lagunartean liskar bat izan ostean de tz ha ze eta , rira ha tsien sine Baina gatoz testuinguruagazteak ez du gure hitzetan ntzeptua: zertaz ari kontsumitzean edo gurebatean kontsuko. Hau da: beldurra sartu nahian-edo, zagun drogen ko n o egu Gure nerbi rekin ongi gauden nak gara drogez ari garenean? drogak txarrak direla esaten badugu en dituzten mitzean efektuak guztiz desberdi git era k taieta par ak ko ald rak be sisteman ak tzi tan adibidez, eta gure taldeeta dira. Azkenik, sus Hainbat mosubstantziak dira drogak.u gorputzean, izanen gina dauka gugan izanen duen deren batek kontsumitzen baditu, onditug ere era dorio negatiboak pairatu gabe, orduan dutan sar tu ahalhoriek nerbio siste- efektuan; bere konposizioa, kopurua uko ia gald ntz na sta eta sub tabe horiek gure hitzek fidagarritasu eraginaren arabera eta abar. Hortaz, hiru zuda kontsumia dute eta berdin gertatuko da kontrakon marengan duten itsu a. ntz dir n rra lkatze tzea ga hiru multzo nagusitan sai ga kitzikat- azterera argudioa erabiliz gero. Drogak ego bakiz gero. dro a n tze oa ltz eta r mu hau go gure u en Lehen badaude, eta ezin dug u, ug dit k ilea tza dira Karriula im aLaburbilduz, ideia horiekruan ditugugazte guztiek ez kontsumitzea bermda zaileak edo est a aztoratzen duten bu tem go k sis izan o ilee gure nerbi eko hezitza tu. Hor taz, gure helburua gen kaina, anfetaminak kaluz re haur eta gazteekin dro gu k na informazioa ematea, gazteren batek drogak alegia: ko en arr Big n . esa ste , be ina ak Ba ste n. gero be kontsumitzeko erabakia hartuz re- eta tabakoa, depresore izenekoak gaia lantzerako orduaditugu bakarrik n Hor ez tea k an. ba rie ditz ia ho multzo arrisku gutxiago izan a lasaitzen bezala, ideruz hitz egiterakoan lantzen;daude; gure nerbio sistem bu gei dro gatik, gu hurrengo ideietan oinarritzen n rie ho eta a, dir iak inntz ruko a arduratsuak eta be duten substa gara: alde batetik, drogen ingu ina eta aitzitik, pertson am ket , ola oh alk eta u, u dug ug leialak eta maitekoten dit iko n ema artea ren buruarek formazio objektiboa ko psi n oa ltz mu en ra etengabe, bestetik, haur eta gazte arduratsuak- heroina. Hirugarrak daude; gure nerbio rrak hezten saiatzen ga z gero ere itu ko ardu um ne ela, nts ize delikoak garen bat ko dro hezten saiatzen gara; horr z rio do on n are gin zain dezaten. sisteman duten era ten beren burua maita eta az sar iku n rdi sbe de errealitatea [GE] an daude digute. Multzo honen barru

anndduu a lla Noolla N A A O O M M U S U T S T N N O O K K A A G G O R O DR D in ggaazztteeeekkin


BosthilabeteTxilen

Abuztuaren hasieratik abenduaren bukaera arte Txilera joan nintzen, magisteritza ikasketak jarraitzera, Palafox izeneko bekarekin. Joan aurretik kezkak eta beldurrak banituen ere, ez nuke bizitako esperientzia hau ezergatik aldatuko. Txile oso lurralde luzea eta estua da. Ni Santiago hiriburutik 750 kilometro hegoaldera dagoen herri batean bizi izan nintzen, Villarrikan. 45.000 biztanle dituen hiri lasai bat da Villarrika, eta izen bereko laku eta sumendi bat ditu ondoan (sumendia duela hilabete inguru lehertu zen). Oso gustura egon nintzen hasiera-hasieratik. Batetik, hiri txikitxoa izanik berehala ohitu nintzen hango bizimodura, eta bertako jendea oso adeitsua, maitekorra eta jatorra denez lehen egunetik oso hurbilak izan ziren. Hori laguntza handia izan zen niretzako, hasieran batez ere. Bestetik, gure antzera joandako atzerritarrik ez egoteak hango jendearekin harreman estuagoa egiteko aukera eman zigun, eta gainera, hango unibertsitateak bertako ikasleekin bizitzeko aukera eskaini zigun, eta horri esker ere Txileko kultura eta bizimodura gehiago hurbildu ginen. Hizkuntzarekin ez nuen arazo askorik izan, nahiz eta modismo asko erabiltzen dituzten eta hasieran gauzak harrapatzea kostatu. Gure egunerokoa honelakoa zen: astelehenetan izan ezik gainontzeko astegunetan klaseak izaten genituen unibertsitatean; irakasgaietako bat Mapudungun zen, bertako maputxeen hizkuntza (indigenena). Horrez gain, astean bitan maputxeen landa eskola batera joaten nintzen, 18 haur besterik ez zituen eskola batera haurrekin irakasle praktikak egitera. Asteburuetan, berriz, herritik kanpo joaten ginen, eta Txile eta inguruak (Argentina) bisitatzeko aprobetxatzen genuen couch surfing delakoa eginez. Agian zuetako askorentzako ezezaguna da couch surfing-a. Bada, bidaiarien sare bat dela

esan liteke: jendeak bere etxeko ohe bat, sofa, lurra eskaintzen dizu musu truk. Sare honetan sartzeko, lehenbizi profil bat sortu behar duzu Couchsurfing izeneko web orrian, zure datuekin, argazkiekin, interesekin, gustuekin... Nahi duzun informazio guztia eman dezakezu bertan. Horrela, zuk perfil horiek ikusita, interesatzen zaizunari mezu elektroniko bat idazten diozu hainbat datu adierazita: nor zaren, zure interesak, zein egunetan joateko asmoa duzun, zer-nolako plana duzun‌ Beste pertsona pixka bat ezagutzeko modu bat da hori. Ezin dut ukatu hasieran arriskutsua dirudiela, edozeinek sor baitezake profil faltsu bat; baina couch hauen etxera joandako jendeak komentarioak uzten ditu, zer moduzkoa den esanez. Guk web orri honi esker, gainera, jende berria ezagutu dugu eta tokiak sakonago ezagutu ditugu, ahal zuten guztietan couch-ek beraiek erakusten zigutelako herria; horrela, toki turistikoez gain beste gauza eder asko ere ezagutu ditugu. Abenduan urrutiagora bidaiatzeko aprobetxatu genuen, behin unibertsitatea bukatuta. Hegazkin bat hartu eta Txileko iparraldera joan ginen; eta lehen astean Perura joan ginen autobusez, Cusco eta Machu Picchu bisitatzera. Bertatik Boliviara pasa ginen autobusez; La Paz hiria eta Uyuniko gatzaga ikusi genituen, eta ondoren Txileko iparralderantz bueltatu ginen, San Pedro de Atacamaraino. Hirugarren astean beste hegazkin bat hartu eta Patagoniarantz joan ginen,Torres del Painera, trekking egitera. Benetan ikusgarriak dira Hego Amerikan dauden tokiak, jendea eta aurki dezakezun paisaia aniztasuna. Bidaia honek asko aberastu nau, eta inoiz baino argiago dut esperientzia berriak izateko aukerak aprobetxatu behar direla. Eta zuei ere gauza bera gomendatuko nizueke: inoiz esperientzia berri bat bizitzeko aukera suertatuz gero heldu beldurrik gabe; ez utzi aukera hori pasatzen! [GA]


LAU ESKAPADATXO NAFARROAN ZEHAR Udaberria iritsi da, udako giroan sartzen hasiak gara, eta jendea oporretara nora joango den pentsatzen hasi da jada. Batzuk Afrikara joango dira, beste batzuk Europan geratuko dira, eta beste batzuek, ordea, gure inguruko lurraldeak bisitatuko dituzte. Gure Nafarroa oso zabala da, eta txoko miresgarri ugari gordetzen ditu. Gaurkoan, bada, horietako 4 emango ditugu ezagutzera. [AS]

ARPEA

Ardien babeslekua da Arpea leizea. Nafarroako eta Nafarroa Behereko mugarrien artean ibiliko gara ia ibilbide guztian zehar. Errozate, Orhi eta Mendizar tontorrak ikusteko aukera izango dugu. BIDEA: Orbaitzetako arma fabrikatik gora abiatu eta laster iritsiko gara 212. mugarriraino. Bertan kotxea utzi eta oso gertu Organbideko cromlech-a ikusteko aukera izango dugu. Aparkalekuaren eskuinaldean dagoen asfaltozko errepidetik abiatuko gara oinez; bideak artzain borda batzuetara eramango gaitu, eta ondoren eskuinaldetik eginen dugu aurrera azken bordara iritsi arte. Borda eskuinaldean utzita, hesi bat igaroko dugu, eta azkenik, aurrera eginez erreka txiki bat gurutzatuko dugu.

Zailtasuna: ertaina Iraupena: 3 ordu (joan-etorria) Ibilbidea: 13,53 km Desnibela: 310 m

IOAR MENDIA Arabarekin muga egiten duen Nafarroako Kodesko mendilerroan dagoen tontorrik handiena da: 1.414 metrorekin. BIDEA: Nafarroako hego-mendebaldera joango gara, Torralba del Rio izeneko herria gurutzatu eta kilometro batzuk gora eginez, Kodesko santutegiarekin topo egingo dugu. Kotxea bertan utzi eta eskuinaldean bidexka bat ikusiko dugu egurrezko kartel baten ondoan. GR1 ibilbidearen hasierako puntua da, beraz, marka txuri eta gorriak jarraituz gero ez dago galtzerik.

Zailtasuna: ertaina Iraupena: 4 ordu eta 30 min Ibilbidea: 12,9 km Desnibela: 627 m


UGARRONGO ARROILA Erromantzatu ibarreko Berroia herritik abiatu eta Imirizaldura gerturatuko gara (Urralgoiti) Nafarroako ekialdean Areta ibaiak sortu duen arroila txiki eta ezezagun hau ezagutzera. BIDEA: Irunberritik Dome単urako bidean, ezkerretara joko dugu Arbonies-Murillo jartzen duen errepidetik. Bi herri hauek zeharkatu eta errepidean aurrera jarraituko dugu Berroia izeneko herrira arte. Kotxea bertan utziko dugu, iturriaren ondoan, eta hilerri txikirantz doan pista hartuko dugu oinez. Hilerrian bertan dagoen pistaren bestaldeko bidean gora eginen dugu; horretarako hesi txiki bat igaro beharko dugu. Bidean aurrera egingo dugu, hainbat zereal sorotatik pasaz. Lehenengo igoera gogorra gainditu beharko dugu berehala, bideak ekialderantz biratzen duen arte. Bertatik hurbil dago arroilaren hegoaldeko irteera: Pozo Grande; baina guk bidean aurrera jarraituko dugu. Aldapa jaitsi eta biratuko dugu, troka bat gainditu arte. Bertan arroilaren estugune nagusiraino garamatzan bidexka hartuko dugu; kontuz ibiliko gara altuera berdinean mantendu eta bidexka ez galtzeko. Txaparral basoa eta mendixka igaro eta arroilan bertan dagoen punturik

Zailtasuna: txikia Iraupena: 2 ordu (joan-etorria) Ibilbidea: 9,3 km Desnibela: 250 m altuenetik pasako gara. Aurrez aurre Cubillarko harriak ikusiko ditugu. Saiak ikusteko aukera ere izango dugu. Hemendik aurrera Areta ibaia ikusi eta entzuten hasiko gara. Ipar isurialdetik jaitsiko gara, eta altuera galduko dugu ibaira heldu arte. Soro baten ertzetik jarraituko dugu, eta ibaiaren beste ertzera arretaz begiratuz gero AikoaII trikuharria non dagoen asmatzen saiatuko gara. Inguru horretan ere aurki daitezke Aikoal trikuharria eta Aikoa eremua. 1.000 m-ko luzerako sorotik eguneko hirugarren trokara iritsiko gara. Hau zeharkatuta helduko gara gure helmugara, Zabaltza errekaren gaineko zubira eta Imirizaldura eramango gaituen errepidera. Puntu honetan buelta eman eta etorri garen bide beretik itzuliko gara.

XORROXIN

Baztanen egingo dugun ibilbide honen bukaeran ur-jauzi eder batekin eginen dugu topo. Bidean zehar naturak sortutako txoko politak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste Bidasoa ibaiaren iturburuetako bat: I単arbegi erreka, hain zuzen. BIDEA: Kotxea Erratzun utzi eta Gorostapalo auzora doan bidea hartuko dugu baseliza txiki batekin topo egin arte. Baselizan behera doan bidexka hartu eta gaztainondoz beteriko ibilbidean barneratuko gara. Erreka zeharkatu ondoren ur-jauziaren soinuak berak gerturatzen ari garela ohartaraziko gaitu. Zailtasuna: txikia Iraupena: ordubete (joan-etorria) Ibilbidea: 5,6 km Desnibela: 130 m


Interpretazioak gatazka sortzaile

Ziur gatazkaren bat izan duzuela inoiz zuen bizitzan komunikatzeko moduagatik; ziur beste batzuetan parean dugun pertsonaren keinu zehatz batek buruhauste izugarriak ekarri dizkizuela, ezta? “Zer adierazi nahi zidan keinu horrekin? Haserre egongo al da?�

Ohikoa den adibide bat jarriko dizuet hobeto ulertzeko: pentsa ezazue neke-neke eginda sentitzen zaren egun horietako bat duzuela; ez duzue indarrik ezta gogorik ere hitz egiteko eta lagunen batek edota senide batek zuen neke aurpegi hori beraren aurkako haserre gisa interpretatu du. Bikote harremanetan ere horrelako gatazkak izaten dira sarritan; askotan batak eta besteak ez dute berdin interpretatzen hitzik gabeko hizkuntza. Komunikatu nahi dugun horren eta besteek interpretatzen dutenaren arteko zubiak batzuetan huts egiten duela adierazteko adibideak baino ez dira aipatu berri ditugun horiek. Batzuetan, horrelako gaizki-ulertuek gatazka larriak ekar ditzakete familia, bikote edota lagunartean. Hitzik gabeko komunikazioa oso zabala eta aberatsa da, eta gizakion komunikazioaren axioma batek dioen moduan, ezin dugu ez komunikatu; edozein jarrera, keinu edota portaerak zerbait komunikatzen du; isilune handienarekin ere komunikatzen dugu. Bestalde, munduan ez daude bi gizaki berdin, eta hain zuzen ere aniztasun horrek eramaten gaitu modu anitzetan komunikatzera. Komunikatzeko eta komunikazioa interpretatzeko hamaika modu daude, pertsonak bezainbeste, eta nahiz eta kode komun batzuk baditugun, komunikazioaren interpretazioan eragiten duten hainbat faktore biologiko, kultural eta sozial daude. Interpretazio modu horien adibide gisa hitzezkoa ez den komunikazio tresna unibertsal bat jarriko dizuegu: Whatsapp aplikazio famatua. Hain zuzen ere, aplikazio horren emotikonoak interpretatzeko moduak aztertuko ditugu. Izenak berak dioen bezala, bide digitalaren bidez hitzekin askotan komunikatu ezin dena adierazteko erabiltzen ditugu emotikonoak; alegia emozioak adierazteko. Elkar ulertzeko errepertorio zabal bat dugu, baina kasu honetan ere komunikazioa ez da beti arrakastatsua izaten. Kuriosoa da


nola bakoitzak modu batean interpretatzen dituen iruditxo horiek, eta nola bakoitzak, gainera, bere interpretazioa zuzentzat hartzen duen. Zenbat aldiz uste izan dugu errealitatearen gainean dugun interpretazioa egia borobil bat zela? Errealitatearen gainean egiten dugun irakurketa subjektiboa da, eta askotan beste pertsona oker dagoela pentsatzen dugu eta ez berak egindako interpretazioa. Eskerrak emotikono hauek ez duten gatazka seriorik sortzen, egoera lasai eta informaletan erabiltzen baititugu. Hala ere, kontuz ibili behar gara beste egoera batzuetan; adibidez Whatsapp bidezko mezuekin arazo eta gatazka ugari sortzen dira, testua intonazio egokiarekin ez interpretatzeagatik, esate baterako. Baina, nola saihestu ditzakegu horrelako gaizki-ulertuak? Bada, ez dago erantzun zehatzik, sor daitezkeen gaizki-ulertuak asko eta askotarikoak direlako. Baina komunikazioa hobetzeko moduak existitzen dira: besteei nola komunikatzen garen adieraztea lagungarri izaten da. Denbora tarte handiak eskaintzen dizkiogu beste gauza batzuez hitz egiteari, bada, zergatik ez eskaini tartetxo bat lagunartean, bikotearekin eta abar metakomunikazioaz hitz egiteari? Ezin dugu ahaztu tresna hauek komunikazioa estandarizatzen dutela, izan ere aplikazio hauek oso mugatuak dira, eta, beraz, norbaitekin eztabaidatu behar badugu bide horietakoren bat erabilita muga horiek gogoan izan behar ditugu. Gomendagarria litzateke horrelako eztabaida batean sartu baino lehen ziurtatzea guk interpretatu duguna benetan besteak adierazi nahi zuenarekin bat datorrela. Era berean, garrantzitsua da gogoratzea errealitatea subjektiboa dela, pertsonaren araberakoa. Errealitateaz ikusten duguna ez da errealitatea, baizik eta guk egiten dugun interpretazio bat. Beraz, harremanetan eta bertan ematen den komunikazioan ez dago egia borobilik. Subjektibitate horretaz ohartzen bagara, ondokoaren jarrera errazago ulertuko dugu. Hainbat laguni eskatu diegu emotikono jakin batzuen inguruko interpretazioa ematea, eta jarraian duzue bakoitzak emotikono horien inguruan egindako irakurketa. Zergatik ez duzue zuek ere esperimentu txiki hau egiten? Galdetu zuen lagun, senide eta bikoteei emotikono hauen esanahiaz, ziur ez dituzuela topatzen irudi txiki hauek modu berean interpretatzen dituzten bi pertsona. Zorte on!

[II]


Zer gara? 1998. urtean Karrikaluze jaio zenetik gure elkartearentzako hamaika definizio entzun izan ditugu: aisialdi enpresa, aldizkari editoreak, lagun kuadrilla, itzulpen zerbitzua, lan-poltsa zerbitzua... Honako lerro hauekin Karrikaluze zer den azaltzen saiatuko gara. Modu motz batez, esaldi sinple batekin definitu daiteke: Karrikaluze euskaldunon topagune bat da. Baina esaldi horren atzean dauden gauzak ez dira horren sinpleak. Euskara bezalako hizkuntza gutxitu bat bizirik jarraitzeko bi zeregin nagusi daude: batetik, euskara ez dakienari ikasteko aukerak eta motibazioak ematea; eta bestetik, dakienak erabil dezan eremuak sortzea. Karrikaluzek batik bat bigarren atal horretan burutzen du bere lana; hau da, euskaraz dakitenek euskaraz hitz egin ahal izateko eremuak eta baldintzak sortzen eta zaintzen ahalegintzen da gure elkartea, galtzear dagoen animalia espezie bat berreskuratzeko bere ekosistema babestu eta bizirauteko baldintzak zaindu behar diren modu berean. Bada, “ekosistema” horiek sortzen ibili da Karrikaluze hasiera-hasieratik: haur eta gazteen aisialdian, kultur jardueretan eta herrigintzan. Hiru eremu horietara heltzeko komunikazio sistema desberdinak garatu behar ziren. “Ekosistemak” zeintzuk ziren jakin ondoren, ideietatik ekintzetarako saltoa eman genuen. Haur eta gazteen aisialdia: Karrikaluzeko atalik kuttunena, zalantzarik gabe. Larunblai Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako neska eta mutikoei zuzenduta dago, eta saioak larunbat arratsaldeetan egiten dira. Jauzi Lehen Hezkuntzako 6. mailan ari direnei eskaintzen zaie, hainbat jarduera eginez lagunartean goza dezaten: tailerrak, kirolak, eskulanak… Iseka 12-18 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta dago. Eta zikloa ixteko 18 urtetik gorako gazteentzako Formakuntza tailerra sortu zen, etorkizuneko hezitzaileak formatzeko.

EuskaldunON astea da. Irailean ospatzen da, asteartetik ostirala bitarte, egunero Atarrabiako plazan kultur saio bat eskainiz: kontzertuak, antzezlanak, mahai inguruak, hitzaldiak, tailerrak eta pintxo lehiaketa. Larunbatean egun handia da: herri bazkaria, bertso-poteoa eta gauean kontzertu handia. EuskaldunON astetik kanpo beste hainbat jarduera ere antolatzen ditu elkarteak. Aurten Sasi-aste kulturala antolatu dugu martxoan, antzezlana, film laburren emanaldia eta sukaldaritza tailer bat eskaini genuen. Horrekin batera, urtean zehar beste hainbat kultur emanaldi ere antolatzen ditugu. Herrigintzak ere badu garrantzia Karrikaluzen. Herriko ospakizunetan euskarak bere lekua izatea oso garrantzitsua da, eta hori dela eta, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: zerbitzua euskaraz ematen duten komertzioak ezagutaraztea, langile euskaldunak behar dituzten enpresa edo partikularrentzako lan-poltsa zerbitzua eta itzulpen zerbitzua. Hori guztia lubrifikatzen duen komunikazio atal bat sortu dugu. Horrela, gure jardueren berri emateaz gain, kalitatezko komunikabideak ere sortu ditugu. Horren eredu garbiena Bipuntuzero aldizkaria dugu. Hiru hilabetean behin argitaratzen da, hainbat gairi buruzko artikuluz betea. Horrekin batera www.karrikaluze.org web orria, eta Facebook zein Twitter kontuak ere baditugu. Gure jarduera jarraitu nahi duenak, badu horretarako aukerarik.

Aisialdi talde horiekin batera urtean zehar beste tailer mota batzuk ere eskaintzen ditugu: Udablai, haurrentzako udako hiri kanpaldiak; Batera tailerrak, oporraldietan lana eta familiaren arteko kontziliazioa sustatzeko (Gabonetan, inauteri astean, Aste Santuan eta ekainean hain zuzen ere); Udako Gazte Kanpaldia, gaztetxoei zuzenduta; eta azken urteetan Atargiko eskolaz kanpoko tailerrak.

Karrikaluzeren atzean lan ikaragarria dago. Elkarteak lortu duen tamainak kudeaketa profesional eta zuhur bat izatera derrigortzen gaitu. Beraz, gure koordinatzaileek egiten dutena ez da lan makala. Itsaso Bakedano (aisialdi koordinatzailea), Maider Iriarte (kudeaketa koordinatzailea) eta Iker Moreno (komunikazioan) dira gure tren honen gidariak. Horiekin batera hezitzaile, boluntario eta kolaboratzaileak ere badaude, bultzaka. Eta ezin ahatz ditzakegu, noski, gure trenaren gasolina diren bazkideak; euren diru laguntzei esker lortu dugulako gure asmoak errealitate bihurtzea.

Kultur alorrean haur, gazte eta helduentzako kultur jarduerak antolatzen ditu Karrikaluzek. Jarduera gehien biltzen dituen zikloa

[IY]


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.