Zer gertatzen da Sopelan?

Page 10

10

Legealdiko bi urte hauen azken balorazioa? GURUZNE: Sopelarentzat estrategikoak diren gaiak tokiko agendan sartzea lortu dugu. Gai horiek beste legealdi batzuetako gure zinegotziek bultzatu zituzten eta EAJk blokeatu egin zituen aurreko legegintzaldian. Nabarmendu beharreko egitate bat hezkuntza-komunitateak Loroñoko ikastetxe berriaren proiektuari emandako gehiengoaren babesa da, Zipiriñeko espazio-arazoei gaur egun ematen zaien behin betiko irtenbide bakarra. Kezka berezia sortu du udal politikak azken hilabeteetan izan duen noraezak, kiroldegiaren polemikarekin, transfugismo salaketekin eta Sopelarentzat estrategikoak diren proiektuen egoerarekin. Azkenik, aipatu behar da Sopela bizirik dagoen herria dela, eta horren erakusgarri dira legealdi honetan egindako mobilizazio garrantzitsuak (Gure Esku, Euskaraldia, Demokrazia – Bateragune kasua –, Martxoak 8, Aberri Eguna, udaltzainek gazteei egindako jazarpenaren salaketa, United Caps, Maiatzak 1, Munarrikolanda presoengatik, Ibilaldia, apustu-etxeen aurkako ekimenak, Bareñoko hipermerkatuaren aurkakoak...).

LEGEALDIAREN LEHEN BI URTEEN BALORAZIOA “Sopelarentzat estrategikoak diren gaiak tokiko agendan sartzea lortu dugu, beste legealdi batzuetako gue zinegotziek bultzatu zituzten eta EAJk blokeatu egin zituen aurreko legegintzaldian. Hala ere, oso kezkatuta gaude azken hilabeteetan udal politikak izan duen noraezarekin, kiroldegiaren polemikarekin, transfugismo salaketekin eta Sopelarentzat estrategikoak diren proiektuen egoera txarrarekin.”

Eta amaitzeko, zer helburu ditu EH Bilduk 21/22 ikasturte honetarako? GURUZNE: Abian dauden proiektu guztiak (eskola, kultur ekipamenduak, oinezkoentzako guneak) eta oraindik hasi berriak direnak (HAPO, Abaro, etxebizitza) behar bezala garatzen saiatu beharko gara. Horretarako, beharrezkoa ikusten dugu EH Bilduren egitura indartzea, gure oinarri soziala zabaldu eta aktibatu nahi dugu eta gure herriko auzoekin eta eragile sozialekin harreman estuagoa izan nahi dugu. Mugarri garrantzitsua izango da urrian egingo dugun urteko batzarra. Bertan parte hartzera animatzen ditugu EH Bilduren proiektuari eta Sopelari ekarpena egin nahi dieten sopeloztar guztiak.

IKASTURTE POLITIKO BERRI HONETARAKO HELBURUAK “Auzoekin eta gure herriko eragile sozialekin harreman estuagoa izan nahi dugu.”


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.