Zer gertatzen da Sopelan?

Page 1

1

Sopela 3. zenbakia 2021eko urria

BAINA ZER GERTATZEN DA SOPELAN? UNE KRITIKO BATERAKO ERANTZUNAK SOPELAKO UDALEAN SopelaEHbildu @EHBilduSopela

sopela.ehbildu.eus

679 29 66 72

@ehbildu_sopela

bildusopela@gmail.com

LEGEALDIKO BI URTE Beti planteatzen ditugu alternatibak, proiekturen batekin ados ez bagaude.

KIROLDEGIAREN 20 URTERAKO LIZITAZIOARI BURUZ 20 urterako erabaki bat ezin da adostasunik gabe hartu, hori inposaketa da.

SOPELAKO ETXEBIZITZAREN ARAZOARI BURUZ Sopelako hirigintza diseinua antisoziala da, hori aldatu egin behar da.

ZIPIRIÑEREN MASIFIKAZIO ARAZO LARRIAZ Zipiriñeren inguruko aldarrikapenak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailera ez ezik, Eusko Legebiltzarrera ere eraman behar direla uste dugu.


2

Une kritiko baterako erantzunak Sopelako udalean. Legealdiko lehen bi urteetako balantzea. Guruzne Carrasson Sopelako bozeramailea Unai del Burgo Sopelako zinegotzia

EH Bilduk 2.360 boto lortu zituen 2019ko udal hauteskundeetan, EAJk 2.731. DBTUk, 391 botorekin, Alkatetza eman zien berriro jeltzaleei, 2015ean egin zuen bezala. Hori dela eta, EH Bilduk legealdiaren lehen bi urteetan “oposizio arduratsu eta proposatzailea” egin nahi izan du, “Sopelaren etorkizuna zehazteko akordioak” lortzen saiatuz, bai gobernu-taldearekin, bai oposizioko gainerako alderdiekin eta Sopelako eragile sozialekin, baina jakitun izanik “EH Bildun herria ulertzeko modu propioa dugula, herria egiteko modu propioa”. Izan ere, udal-politika une kritikoan dago. Kiroldegiaren egoera, transfugismo salaketak, Zipiriñeren arazoa, Sopelako erdigunea oinezkoentzat jartzeko “esperimentua”... Hona hemen Guruzne Carrason eta Unai del Burgo EH Bilduk Sopelako Udalean dituen zinegotziei egin diegun elkarrizketa. Elkarrizketa honetan legealdiaren lehen bi urteak errepasatuko ditugu.


3

Nola baloratzen dituzu legealdiaren lehen bi urteak? GURUZNE: Lehenik eta behin, esan behawr da oso gutxigatik ezin izan genuela Alkatetza lortu, eta, beraz, gure aukera oposizio kritikoa baina proposamenezkoa egitea izan da, betiere aurka geunden proiektuei alternatibak proposatuz. Sopelarako proiektu estrategikoetan inplikatu gara. Proiektu horietako gehienak EH Bilduk bultzatu zituen 2011 eta 2015 artean, Alkatetzan egon zenean, eta EAJk blokeatu egin zituen aurreko legealdian. Baina Sopelak ezin du gehiago itxaron, eta legegintzaldi honetan, itxuraz, desblokeatu egin dira proiektu horiek. Herriarentzat etorkizunerako irtenbideak dira (etxebizitza, hezkuntza, trafikoa, oinezkoentzako guneak, hondakinen kudeaketa...). Ahaleginak egin ditugu EAJ eta PSEko gobernu taldearekin akordioak lortzen, Sopelarentzat etorkizunerako irtenbideak elkarrekin adosteko, gure herrian egiteke dauden erronkei aurre egiteko: irisgarritasuna, trafikoa, bidegorriak, hezkuntza, etxebizitza... Lankidetza-ahalegin horren barruan sartzen zen 2020/2021 aurrekontu-akordioa. Hala ere, EAJrekin desadostasunak gaindiezinak izan dira. Sopelako egoera politikoa hondatu egin da azken hilabeteetan. Gure aldetik, aurrekontu-akordio hori hautsita dago.

LEGEALDIKO BI URTE “Beti planteatzen ditugu alternatibak, proiekturen batekin ados ez bagaude”.

Zer desadostasun dituzue EAJrekin?

UNAI: Atzerapenak ikusten genituen EAJ/PSErekin 2020/2021 aurrekontu-akordioan jasotako proiektuen garapenean, eta argi geratu da ez ditugula lehentasun berak Sopelarentzat oso garrantzitsuak diren gaiei dagokienez: eskola-eraikin berrirako lurren egokitzapena, trafiko-saihesbideak, etxebizitza hutsen mobilizazioa... Bestalde, ez dugu erabakitzeko ahalmenik izan proiektu horien guztien garapenean. Ez da berdinetik berdinerako harremana izan, ez gaituzte kontuan hartu funtsezko erabakietan, eta, beraz, ezin dugu babestu EAJk proiektu horiekin lotuta egindako kudeaketa. Aurrekontuen inguruko akordioa ezin da erabili EH Bildu anestesiatzeko. Gainera, Sopelarentzat oso garrantzitsuak diren gaietan ikuspuntu ezberdinak ditugu eta horrek egungo gobernu taldearekin akordio egonkor bat mantentzea eragozten du. Herria ikusteko eta egiteko modu desberdinak ditugu: lurpeko aparkalekuaren proiektua eta Sopelako erdiguneko txandakako aparkalekuak, Osteiko bidea ospitalerako sarbide gisa irekitzea, erdigunea oinezkoentzat jartzeko esperimentua... Kiroldegiaren lizitazioarekin gertatutakoa, 15+5 urtera, oso gai larria izan da, eta une honetan ezin dugu EAJrekin inolako esparru-akordiotan egon. Hala ere, EH Bilduk Sopelako edozein eragile sozial eta politikorekin hitz egiteko eta eztabaidatzeko konpromisoa hartu du. Gure betebeharra da sopeloztarren bizi-kalitatea hobetzeko proposamenak egitea, eta behar denarekin lankidetzan aritzea, horiek errealitate bihurtzeko.

DESADOSTASUNAK EAJrekin “Sopela ulertzeko modu ezberdinak ditugu. Aurrekontuen akordioa ezin da erabili “EH Bildu anestesiatzeko”.


4

Beraz, kiroldegiaren inguruko desadostasunak izan dira edalontzia gainezkatu duen tanta. GURUZNE: Podemos/Ahal Dugu-k EAJren esku utzi du Sopelako kiroldegia pribatizatzeko proiektua, eta bertan behera utzi du lizitazio laburrago bat egiteko aukera, klausula sozialekin, langileen lan-baldintzak ziurtatuko zituena eta, gainera, hurrengo legegintzaldian kiroldegia udalak berak kudeatzeko aukera ahalbidetuko zuena. Hori guztia, adostasunik gabe, konexio arazoekin eta Patricia Alfonso Podemoseko zinegotziaren liberazio eskaerarekin, EAJk udal batzordean babestuta. EH Bildurentzat egoera hori onartezina eta Sopelarentzat lotsagarria.

KIROLDEGIAREN 20 URTERAKO LIZITAZIOARI BURUZ “20 urterako erabaki bat ezin da adostasunik gabe hartu, hori inposaketa da. Hipoteka bat Sopelarentzat”.

DB-TU zentsura-mozio bat bultzatzen saiatu zen 2020. urtearen amaieran EAJren aurka, azken bi legegintzaldietan alkatetza alderdi horri eman ostean. UNAI: Euskal Herria Bilduk Sopela eraldatze eta jendearen bizimodua hobetze aldera gobernatzeko bokazioa du. Hala ere, badakigu zer erantzukizun dugun oposizioko liderrak garen aldetik: ondoriozko gobernu-taldeak konfiantzazkoa, sendoa, erantzukizun eta helburu partekatuak dituena eta norabide berean jotzen duena izan behar luke. DBTUk, Podemosekin lotutako bere ibilbidearen hasieran eta orain independenteen markarekin, bi aldiz eman dio alkatetza EAJri, hauteskundeetan aurkeztu den bi aldietan. EH Bilduk hiruko gobernu batean (EH Bildu-Elkarrekin PodemosDBTU) erantzukizunak hartzea proposatu zion, programa zehatz baten pean, eta ukatu egin zuen bere independentzia kaltetzen genuelako aitzakiarekin. Azkenik, esan bezala, alkatetza eman zion EAJri, jeltzaleekin akordioa sinatuz. DBTUrekin konfiantza falta handia dago, askotan errepikatu dugu: konfiantza elkarren arteko lanaren arabera ehundu behar da, eta osagai hori ez da inoiz existitu, gai jakin batzuetan izandako kontaktu jakin batzuk izan ezik.

DBTUren PROPOSAMENA ZENTSURA-MOZIO BATERAKO “Euskal Herria Bilduk Sopela eraldatze eta jendearen bizitza hobetze aldera gobernatzeko bokazioa du. Eta beti arduraz jokatzen dugu!”


5

Jendeari eragiten dioten gai zehatzetara pasatuz... Covidek markatu du legegintzaldi hau... GURUZNE: Neurriak proposatu genituen udal-eremu guztietan: zehazki, ekonomia suspertzeko eta gizartea biziberritzeko plan bat proposatu genuen, eta neurri askoren artean, familientzako eta merkatarientzako laguntza zuzenak. Balorazioa ez da ona: 2020ko laguntzak berandu iritsi dira (nahiz eta beste udalerri batzuetako adibideak eman genituen, non laguntzak askoz azkarrago eman ziren). Ohar bat: 2021eko aurrekontu honetan, 150.000 euroko partida bat proposatu dugu Coviden kontrako kontingentzia plan gisa, bizi dugun etengabeko krisi-egoerari aurre egiteko, eta partida hori oso noizean behin baino ez da erabili. Oraindik asko dago egiteko.

COVID19aren AURKAKO NEURRIAK

“Balorazioa ez da ona: 2020ko laguntzak oso berandu iritsi dira eta 2021ean ez da plan zehatzik martxan jarri.”

Alde horretatik, Sopelako saltoki txikien egoera ez da nahi bezalakoa... GURUZNE: Ez da nahi duguna, ezta gutxiagorik ere. Gu Sopelako merkatari txikiei eta ostalaritzari laguntzearen alde gaude: zuzeneko dirulaguntzak, terrazen erregulazioa malgutzea... Izan ere, merkataritza-gune handien aurka agertu gara beti. Aurreko legealdian Berangoko Megaparken aurka, legealdi honetan Bareñoko hipermerkatuaren aurka.

SALTOKI TXIKIEN EGOERA

“Saltoki handien aurka agertu gara beti. Aurreko legealdian Berangoko Megaparken aurka, legealdi honetan Bareñoko hipermerkatuaren aurka”

Sopelako etxebizitzaren egoera kritikoa da... GURUZNE: EAJk bultzatutako Sopelako egungo hirigintza arauek (arau subsidiarioak) Sopela hipotekatu dute. Emaitza: herri antisozialaren diseinua... Adibide bat: aurreikusitako babespeko 1.000 etxebizitzetatik , 150 bat baino ez dira eraiki (gehienak EH Bilduren legealdian); orain arte eraikitako etxebizitzak familia bakarreko etxebizitzak izan dira (txaletak),. hau da, eraikitzaileen onurarako etxebizitzak. Egungo egoera jasanezina da sozialki; adibidez, alokairu eta erosketa kostuak gaindiezinak dira Sopelako herritar askorentzat. Irtenbidea? Babespeko etxebizitzak sustatzea, batez ere alokairuan (EH Bilduren legegintzaldian bultzatutako Asu, Loiola eta Abaroko sektoreak, eta horren ondorengo legealdian EAJk izoztu/blokeatu/betearazi gabe utzi zituenak), etxebizitza hutsak mobilizatzea alokairuan jar daitezen Eusko Jaurlaritzaren Alokabide programaren bidez (denboran atzeratu den proiektua) eta alokairu-laguntzak handitzea (aurreko legealdian EH Bilduk bultzatua).

SOPELAKO ETXEBIZITZAREN ARAZOARI BURUZ

“Sopelako hirigintza diseinua antisoziala da, hori aldatu egin behar da”


6

Babespeko 500 etxebizitza baino gehiago eraikitzea aurreikusten den herriko gune bat Larrabasterrako Abaro sektorea da. Zer jarrera du EH Bilduk proiektu honen aurrean?

UNAI: 1999ko arau subsidiarioek, EAJk bultzatuta, Sopelako babespeko etxebizitzen ia erdia Abaron sartu zuten. Proiektua geldirik egon zen hamarkada batez, EH Bilduk, alkatetzan zegoela, jabeen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena egin zuen arte, sektore horren garapena ahalbidetzeko. EH Bildurekin lortutako guztia EAJk blokeatu zuen aurreko legealdian. Legealdi honetan, proiektua berriz ere mahai gainean dugu. Proiektu zehatz horri dagokionez, oso serioak izan behar dugu Abarori buruz hitz egitean: beharrezko proiektua da, baina hobetu daiteke. Iberreko institutuaren espazio-arazoei irtenbidea ematea dakar, eta, gainera, Sopelarako aurreikusitako etxebizitzen kopuru handiena jasotzen du. Hala ere, esan bezala, hobetu daitekeen proiektua da. Hobekuntzak proposatu ditugu trafikoari, oinezkoen guneei, herriaren erdigunearekiko loturei, segurtasunari eta genero-ikuspegiari dagokienez, Gobela ibaitik gertu dagoen ingurua zaintzea... Proiektu honen aurrean gure jarrera onartzen dizkiguten ekarpenen araberakoa izango da.

ABAROKO SEKTOREAREN GARAPENARI BURUZ “EH Bildurekin lortutako guztia EAJk blokeatu zuen aurreko legealdian. Orain mahai gainean dago berriro. Beharrezko proiektua da, baina hobetu daiteke.”

Eta Larrabasterra biziberritzeari buruz? UNAI: EH Bilduk aurkeztutako neurriak edo beste edozein ideia edo proiektu Larrabasterrako bizilagunekin kontrastatu behar dira. Parte-hartze prozesu bat proposatu dugu, Udalak gida dezan eta auzoak erabaki dezan zer behar duen eta behar horiek nola bete. Oraingoz, Urgitxietako egungo iturrian estalitako eremu bat eta Urko, Iberrota eta Abaro/ Gatzarriñe zonalde osoa ekologikoki berroneratzeko proiektu bat sortzeko proposamenak aurkeztu ditugu. Saihesbideen gaia ere badago, kasu honetan, Urkoko saihesbidea, Larrabasterrak erabaki behar duen proiektua.

LARRABASTERRA BIZIBERRITZEA “EH Bilduk proposatutako neurriak eta beste edozein ideia edo proiektu Larrabasterrako bizilagunekin kontrastatu behar dira.”


7

Mugikortasunaren gaian sartuta, ba al dago aparkatzeko arazorik Sopelan? UNAI: Ez. Trafiko arazo bat dago. Benetako arazoa autoak dira; beraz, automobila garraiobide gisa erabiltzearen kultura aldatzearen aldeko apustua egiten dugu. Helburua sopeloztarren bizi-kalitatea hobetzea izan beharko litzateke, hau da, pertsonengan zentratzea. Pertsonez hitz egiten hasi behar dugu, eta ez autoez. Horrela, Sopelak konponbide integrala behar du: saihesbideak, garraio publikoa (metroaren maiztasuna handitzea eta Sopelbus indartzea), bidegorriak eta oinezkoei lehentasuna ematea. Hala ere, mugikortasun iraunkorraren ikuspegi desberdina du gobernu taldeak: orain arte, herriaren erdigunean txandakako aparkalekuak ezartzeari ekin diote, eta horrelakoek egiten dutena kotxeak mugiaraztea da, trafikoa erakartzea. Disuasio-aparkalekuak bultzatzea da, Loroñokoa kasu.

BA AL DAGO SOPELAN APARKATZEKO ARAZORIK? “Ez dugu uste Sopelan aparkaleku arazorik dagoenik, trafiko arazo larria baizik. Pertsonez hitz egiten hasi behar dugu, eta ez autoez. Horrela, Sopelak konponbide integrala behar du: saihesbideak, garraio publikoa, bidegorriak, oinezkoentzako lehentasuna eta disuasioaparkalekuak, Loroñokoa kasu.”

Zer iritzi du EH Bilduk herriaren erdigunea oinezkoentzat bihurtzeko “esperimentuari” buruz? GURUZNE: Ez da esperimenturik behar. Sopelako erdigunean oinezkoei lehentasuna emateko proiektu zehatzak daude mahai gainean, EAJk aurreko legealdian blokeatu zituenak. Ez zaigu egokia iruditzen gobernu-taldeak arlo horretan egindako kudeaketa, eta ez dugu ontzat ematen erdigunea oinezkoentzat bihurtzeko egin zen partaidetza-prozesua.

Emaitza penagarria izan da. Sopelak ez du hau merezi.

ERDIGUNEA OINEZKOENTZAT JARTZEKO “ESPERIMENTUA” “Emaitza penagarria izan da. Sopelak ez du hau merezi.”

Legealdi honetan, txipa duen bosgarren edukiontziaren sistema ezarri da.

GURUZNE: Hondakin organikoen birziklapena EH Bilduk bultzatu zuen 2011-2015 legegintzaldian (txipa duen 5. edukiontzia). EAJk gogor kritikatu zuen proiektua, hauteskunde kanpainan demagogia egin baitzuen, EH Bilduri Sopelan atez atekoa sartu nahi izatea leporatuz. Aurreko legealdian 5. edukiontzia txiparekin ezar zitekeen (2017ko aurrekontuen akordioa EAJk, PSEk eta EH Bilduk), baina EAJk ez zuen ezarri. Azkenean lortu da. Orain, gure proposamena da sistema hori baliagarria izatea zabor-tasak murriztu ahal izateko, etxe bakoitzak birziklatzen duenaren arabera. Nabarmentzekoa da paper bilketaren arazoak, Uribe Kostako Mankomunitatearen eskumenekoak, Josu Landaluze presidente dela: lan baldintza txarrak eta prekarietate egoera oztopo larria dira bilketa behar bezala egiteko.

BIRZIKLATZEARI BURUZ “Legealdi honetan, txipa duen bosgarren edukiontziaren sistema hartu da, azkenean, EH Bilduk aspalditik eskatzen zuen bezala.”


8

Sopelako ikastetxeetan (Zipiriñe eta Iberre) dauden espazio arazoak konpontzea da Sopelaren erronka nagusia gaur egun. Zein da EH Bilduren jarrera? UNAI: Sopelan ez dago hezkuntza-espazio publikorik, argi dago... Zipiriñe barrakoiekin eta Iberre batxilergorik gabe. Aurreko legealdian, EAJk eskola berri bat proposatu zuen San Andreseko zelaietan, kostaldetik gertu, babestu beharreko ingurune natural batean. EH Bildu aukera horren aurka agertu zen erabat. 2017tik, EH Bilduk eskola berri bat proposatu du Loroñon: hirigunetik eta egungo Zipiriñetik gertu, herriari kohesioa emango liokeena, Lemotzako eremu osoa biziberrituko zuena, hezkuntza-instalazio egokiak eraikitzeko espazio zabal batekin. Udalak gidatutako partaidetza-prozesu baten bidez, hezkuntza-komunitateak aukera hori lehenetsi eta Zipiriñeren masifikazio-arazoari behin betiko irtenbidea emateko aukeratu zuen, EAJk egungo instalazioetan Zipiriñe handitzeko proposatu zuen aukera baztertuz. EH Bilduk proposatuta, Udaleko osoko bilkurak alderdi guztien adierazpen instituzional bateratua egin zuen, eta konpromisoa hartu zuen Loroñoko eremua egokitzeko eta partaidetza-prozesuaren emaitza Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari helarazteko. Hala ere, gaur egun ez da Loroñoko lurren egokitzapenean aurreratu, eta Hezkuntza Sailak ez du formalki Sopelan adostutako erabakia betetzeko konpromisorik hartu. EH Bilduk hasieratik proposatu zuen gaia Eusko Legebiltzarrera eramatea. Ez da egin. Eusko Jaurlaritzarekin egindako bileretan egotea eskatzen dugu. Betoa jarri digute. Bien bitartean, praktikan EAJren proposamena gauzatzen ari dira, eskolako patioa zabalduz. Emaitza herri osoaren bistan dago. Zipiriñeko gurasoen mobilizazioa egoera desblokeatzeko azken aukera dela uste dugu. Sopelaren etorkizunerako erabakigarria den aukera galtzen ari da.

ZIPIRIÑEREN MASIFIKAZIO ARAZO LARRIAZ “Zipiriñeren inguruko aldarrikapenak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailera ez ezik, Eusko Legebiltzarrera ere eraman behar direla uste dugu. Zipiriñeren irtenbidea ezin da denboran gehiago atzeratu.”


9

Poliziari dagokionez, legealdi polemikoa izaten ari da. UNAI: Udaltzaingoari dagokionez, EH Bilduk hurbileko udaltzaingo bat bultzatzearen alde egin du, komunitateari zerbitzua emateko. Guztiz neurrigabea iruditzen zaigu kartelak itsasteagatik gazte bat identifikatzera behartzea, eta identifikatzeari uko egitean atxilotzea eta Udaltzaingoaren komisaldegira eramatea (Ernaik salatutako gertaerei dagokienez). Hala ere, beste polizia batzuek arazo gehiago sortu dituzte. Sopelako jaietan istiluen aurkako kargak egon dira; izan ere, Ertzaintzak foam jaurtigaiak erabili zituen goizaldean herriko erdigunean bildutako jendearen aurka egiteko. Zalantzarik gabe, neurri gabeko polizia-jarduera. Eta zer esanik ez Espainiako Polizia Nazionalak Sopelako gazteen aurka egindako atxiloketei buruz, ustez Arrigorri apustu-etxearen aurka protestak egitea egotzita. Negozio hori geldiaraztea

UDALTZAINGOAREN AURKAKO KEXEI BURUZ “Udaltzaingoa ezin da errepresiorako tresna politiko gisa erabili. EH Bilduk hurbileko udaltzain bat bultzatzearen alde egin du, komunitateari zerbitzua emateko. Guztiz neurrigabea iruditzen zaigu kartelak itsasteagatik gazte bat identifikatzera behartzea eta identifikatzeari uko egitean atxilotu eta udaltzaingoaren burutzara eramatea.”

Estatuko kartzeletan dauden preso politiko sopeloztarrei dagokienez, berri onak heldu zaizkigu aurten. GURUZNE: Pozten gara eta oso positiboki baloratzen dugu Sergio Polo Zaballako kartzelara eraman izana, baita Urko Labeagari emandako 3. Gradua eman izana ere, baina ezin dugu ahaztu “presoak etxera” aldarrikapenak inoiz baino gaurkotasun handiagoa izanen jarraitzen duela. Etxerat eta Sare bezalako mugimenduei ere lagundu behar diegu euskal presoen giza eskubideen aldeko borroka gizarteratzeko egiten duten lana.

SERGIO POLO PRESO POLITIKOA EUSKAL HERRIAN DA “Sergio Polo preso politiko sopeloztarra Zaballako kartzelara iritsi izana oso positibotzat jotzen dugu, baina ezin dugu ahaztu” presoak etxera “aldarrikapenak inoiz baino gaurkotasun handiagoa duela.”


10

Legealdiko bi urte hauen azken balorazioa? GURUZNE: Sopelarentzat estrategikoak diren gaiak tokiko agendan sartzea lortu dugu. Gai horiek beste legealdi batzuetako gure zinegotziek bultzatu zituzten eta EAJk blokeatu egin zituen aurreko legegintzaldian. Nabarmendu beharreko egitate bat hezkuntza-komunitateak Loroñoko ikastetxe berriaren proiektuari emandako gehiengoaren babesa da, Zipiriñeko espazio-arazoei gaur egun ematen zaien behin betiko irtenbide bakarra. Kezka berezia sortu du udal politikak azken hilabeteetan izan duen noraezak, kiroldegiaren polemikarekin, transfugismo salaketekin eta Sopelarentzat estrategikoak diren proiektuen egoerarekin. Azkenik, aipatu behar da Sopela bizirik dagoen herria dela, eta horren erakusgarri dira legealdi honetan egindako mobilizazio garrantzitsuak (Gure Esku, Euskaraldia, Demokrazia – Bateragune kasua –, Martxoak 8, Aberri Eguna, udaltzainek gazteei egindako jazarpenaren salaketa, United Caps, Maiatzak 1, Munarrikolanda presoengatik, Ibilaldia, apustu-etxeen aurkako ekimenak, Bareñoko hipermerkatuaren aurkakoak...).

LEGEALDIAREN LEHEN BI URTEEN BALORAZIOA “Sopelarentzat estrategikoak diren gaiak tokiko agendan sartzea lortu dugu, beste legealdi batzuetako gue zinegotziek bultzatu zituzten eta EAJk blokeatu egin zituen aurreko legegintzaldian. Hala ere, oso kezkatuta gaude azken hilabeteetan udal politikak izan duen noraezarekin, kiroldegiaren polemikarekin, transfugismo salaketekin eta Sopelarentzat estrategikoak diren proiektuen egoera txarrarekin.”

Eta amaitzeko, zer helburu ditu EH Bilduk 21/22 ikasturte honetarako? GURUZNE: Abian dauden proiektu guztiak (eskola, kultur ekipamenduak, oinezkoentzako guneak) eta oraindik hasi berriak direnak (HAPO, Abaro, etxebizitza) behar bezala garatzen saiatu beharko gara. Horretarako, beharrezkoa ikusten dugu EH Bilduren egitura indartzea, gure oinarri soziala zabaldu eta aktibatu nahi dugu eta gure herriko auzoekin eta eragile sozialekin harreman estuagoa izan nahi dugu. Mugarri garrantzitsua izango da urrian egingo dugun urteko batzarra. Bertan parte hartzera animatzen ditugu EH Bilduren proiektuari eta Sopelari ekarpena egin nahi dieten sopeloztar guztiak.

IKASTURTE POLITIKO BERRI HONETARAKO HELBURUAK “Auzoekin eta gure herriko eragile sozialekin harreman estuagoa izan nahi dugu.”


Millions discover their favorite reads on issuu every month.

Give your content the digital home it deserves. Get it to any device in seconds.