PRENTSA OHARRA (2023(06/17): Guruzne Carrasson, Sopelako alkate berria

Page 1

Sopelan, 2023ko ekainaren 17an

Guruzne Carrasson, sopelako alkate berria: “gehiengo aurrerakoia biltzea da gure asmoa”.

EH Bilduk Elkarrekin Sopelarekin osatuko du Udal Gobernua. Gaurko osoko bilkuran, Sopelako Udaleko 17 zinegotzietatik 10ek Guruzne Carrassonen aldeko bozka eman dute. Izan ere, EH Bilduk Auzo Alternatiba talde independientearekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Horrela, Sopelako Udalaren osoko bilkura honakoa izango da: EH Bildu eta Elkarrekin Sopelako udal gobernuak 9 zinegotzi (8+1), EAJ-ak 6, Sopelako Auzo Alternatibak 1 eta beste zinegotzi bat PSErentzat.

Gehiengo politiko aurrerakoia biltzea da EH Bilduren asmoa. Horretarako, bi bide erdietsi ditu: alde batetik, Elkarrekin Sopela taldearekin ezkerreko udal gobernua zabala eta sendoa osatzea, joan den legegintzaldian zinegotzi izandako Eder Garcíarekin, hain zuzen ere. Horretarako, gobernu-akordio bat sinatu dute (ikus https://labur.eus/2fFTZ), hemendik eta hilabete batzuetara legegintzaldi-plan batean gorpuztuko dena.

Bestetik, Sopelako Auzo Alternatibako zinegotziarekin, Marisa Gadearekin, lankidetzahitzarmen bat sinatu du EH Bilduk (ikus https://labur.eus/ODDfO). Marisarekin herriko hainbat ekimenetan parte hartu izan dute EH Bilduko kideek orain arte, eta ondo ezagutzen dute elkar Udaletxetik kanpo. “Orain Udaletxe barruan elkarrekin lan egiteko aukera izango dugu” esan du Guruzne Carrassonek, Sopelako alkate berriak. Modu estuan kolaboratzeko borondatea agertu du publikoki EH Bilduk, beti ere Auzokideen Alternatiba taldearen independentzia errespetatuz.

Azkenik, Aurreko udal gobernua osatu zuten EAJ eta PSE udal taldeekin errespetu osoz eta modu eraikitzailean arituko direla gaineratu du Carrassonek. “Gure ateak beti egongo dira zabalik, proiektu eta ideien eztabaidari heltzeko”.

Sopela
twitter @EHBilduSopela facebook EH Bildu Sopela instagram ehbildu_sopela ENVELOPE bildusopela@gmail.com 679 29 66 72
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.