ALDIZ KARIA
/BarrikaUdala
688 750 740
12. ALDIZKARIA
@BarrikaUdala
www.barrika.eu
2023ko URTARRILA
@BarrikaUdala
#Barrika #BarrikaUdala
MAGIA IKUSKIZUNA ETA TAILERRAK Bizkaiko magorik onenetako hiru izan ziren Barrikan, Daniel Ross, Altrius eta David, eta magiako emanaldi artistiko ikusgarriekin harri eta zur utzi zituzten txiki zein heldu frontoi berrituan. Bertaratu ziren 200 ikusle inguruk azaldu ezinezko gertaera sorta ikusi ahal izan zuten: mentalismo-saioak, eskapismoa, agertzeak, desagertzeak, ezinbesteko osagai moduan umorea erabilita.
GABONETAKO LEHEN AZOKAREN ARRAKASTA
3.000 lagun inguruk bisitatu zuten Barrikako Gabonetako Azoka, irauteko asmoz sortutako Gabonetako hitzordua.
rrakasta itzela izan zuen Barrikako Gabonetako lehen Azokak. Euskadin berria den formula baliatuta, magia ikuskizuna eta tailerrak, antzerkia, Gabon Parkea, eta tokiko gastronomia zein artisautza postuak konbinatu zituzten.
aurreikusi baino jende gehiago izan zen Gabonetako Azokan. Taloak, euskal pastelak eta abar eskuratzeko ere ilarak izan ziren.
A
“Barrikan lehenengo, San Tomas hurrengo” goiburuagaz, Gabonetako Azoka antolatu zuen kostaldeko herriak lehenengo aldiz, hamabost postu eta hainbat gune gastronomiko bilduta. Han izan ziren tokiko izen handiko
ekoizleak, hala nola urdaitegipostuak, kontserbak, euskal pastelak, mariskoa, taloak, zurezko jostailuak... Harrera bikaina izan zuten aldi berean eskainitako jarduerek ere. Antolatzaileek esan zutenez, jendea gainezka izan zen magia tailerretan, ia 200 lagunekin, espero zituztenak baino askoz gehiago. Magia ikuskizunetan ere 200 per tsona inguru bertaratu ziren, frontoiaren edukiera guztiz hartuz, leporaino beteta. Horrenbestez, antolatzaileek
IRAUTEKO GABONETAKO HITZORDUA Eguraldia lagun, giro bikaina izan zen Barrikan, asteburu bakarrean ia 3.000 lagun elkartu baitziren bertan. Udaleko arduradunek adierazi dutenez, Gabonetako hitzordua irauteko eta “hurrengo urteetan errepikatzeko” asmoz eratu dute.
Gainera, Daniel Ross magoak eta haren laguntzaileak umeentzako magia tailerrak ere egin zituzten frontoian, arrakasta borobil-borobilez. IPUINKONTALARIA “Amalurra ipuin kontalaria” izan zen Barrikan, liburutegiarekin eta Ai txor liburu magikoarekin, amets eta hegan egiteko ipuinez beteta. Eulali Moreno Carrillo izan zen protagonista azoka inguruan eta frontoian eskainitako 8 emanaldi antzeztuetan. GABON PARKEA Era berean, ohiko Gabon Parkea ere Barrikan izan genuen, haurrentzako atrakzioak doan eskainiz, hasieran udaletxeko plazaren eta frontoiaren arteko zelaian, eta, ondoren, udaletxeko plazako karpan. Umeek bapo gozatu zuten 8 ohe elastikoekin eta wipe-outarekin.