radiosirratiak
Iván Quesada es un joven de Durango que tras haber realizado el curso Norte-Sur, organizado en la Diócesis, decidió vivir una experiencia de misión en Riobamba (Ecuador). Ha vuelto con la mochila cargada de vivencias que le han enriquecido como persona. Recalca la necesidad de participar en el curso antes de embarcarse en una experiencia de misión porque “allí te abren de verdad los ojos y destierras muchos prejuicios”. Nos lo cuenta en Bizkaia Irratia.
“Misinoetan barrua aldatzen jatzu”
Misinoetara, zertara Aspaldi pentsau neban muturreko esperientzia bat bizitzea hemengo gauzakaz apurtu nahirik nenbilelako. Ez nekian zergaitia baina arrazoiak, bidean zehar aurkitu nebazan. Kristinaua naz eta nire inguruko hainbat jente ezagunek esperientzia bizi izan eben eta animau egin ninduen. Bidea egin ahala ezagutu neban nire gurariaren arrazoia. Askotan, asmoak batzuk dira eta gero, hara zoazenean, ekinean ekinean benetako arrazoiak urtetan dabe eta eraldatu egiten zara. Barrua aldatzen jatzu. Joan aurretik prestau egin zenduan zeure burua Askotan ikastaroak gogorra dala emoten dau baina, azkenean, beharrezkoa dala konturatzen zara. Batez be bertako sentsibilidadea eta errealidadea ezagutzera joaten gara. Ez goaz inori erakusten baizik eta laguntzen. Kursoan, zer egin behar dan ikasten da.
azaroa2011
Ivan Quesada, Bizkaia Irratian
Gomendatuko zeunke Bai, baina formakuntza kursoa aurretik eginda. Txarto ulertuak be egon leitekez ikastaroa egin ezik. Batzuk ikastaro erdian bertan behera ixtea erabagiten dabe, ez dabelako eurak pentsetan ebena aurkitzen.
Barriro joatekotan Holan, berotan, esango neuke esperientzia errepikatuko neukela baina lasaitasunez pentsau behar dira holako erabagiak. Hainbat gauza itxi dodaz bertan eta itzultzeko gogoa daukat baina ondo pentsau behar dot • Bizkaia Irratia
29
comunicaciónalkarrenbarri nº189
Errealidadea ez da beharbada aldez aurretik pentsetan dana Behin denporea igarota, gatxa da jakitea zelako ideiagaz joan nintzan, baina egia da, harrituta geratzen dala bat hara heltzerakoan. Ez da pobrezia gehiago edo gitxiago dagoala baizik eta jentearen jarrerak bizitzaren aurrean. Zu esperientzia bat bizitzera zoaz eta eurak laguntza handia emon deutsazuela pentsetan dabe. Egia esan, norberak ikasten dau eta aurrera begira garapenerako bide ezbardinak zeintzuk izan daitekezan hausnartzen dozu.