Miriam Isasi Resina, brea y glicerina Erakusketa honetan zehar lan-prozesu ireki bat ikus daiteke, landareen sistema immunologikoetan oinarritutako funtsezko hiru ardatz ikertzetik abiatuta. Planeta metalikoak alkimian Sendabelarren propietateak Pinuaren erretxina Kontzeptu horiek elkar elikatzen dute, bai kontzeptu mailan, bai material eta sinbolo mailan. Espazio hau bere bidea jarraitzen duen ikerketa gisa ulertzea nahiko nuke, bilatze horretan geldiune bat ikusteko aukera ematen duen lantoki gisa. Gogoeta eragiteko asmoa duen laborategia. Material biziekin, gorabeheratsuekin eta mutatzen direnekin lan egitea izan da erronketako bat. Erakarri egiten nau zaurgarritasun horrek, izerditan dauden eta egitura aldatzen duten piezak. Prozesu hori kontrolatzen saiatzeak akatsa eragiten du, eta une horrexek ematen dit aukera, hain zuzen, amets egiteko. Gakoetako bat 1 Quercusaren kuku-sagarren eta metalezko planeten artean ezartzen den joko material eta formala da 2 . Astrologian oinarritutako harreman sinbolikoa, alkimian 3 eta kimikan 4 erabilia, harik eta XVIII. mendean muturreko haustura terminologikoa gertatu zen arte.
URREA - EGUZKIA ZILARRA - ILARGIA MERKURIO - MERKURIOA KOBREA - ARTIZARRA EZTAINUA - JUPITER BERUNA - SATURNO BURDINA - MARTE
Beira-arasetan, ikerlaneko informazioaren zati bat dago bilduta. Zuek nire lan-prozesua hobeto ezagutzeko jarraibidetzat dokumentu baliagarriak izatea espero dut. Hiru ikerketa-ildo horiek faktore komun bat dute, natura-ingurunearekin dugun lotura, hain zuzen, non baso-kultura oso agerikoa den. Ikuspuntu antropozentrikotik, kosmosa lurretik behatzen dugu, landareek sendatzeko dituzten propietateak edo zuhaitzak material gisa erabiltzeko. Enpatia helburu duen lehen hurbilketa, muineko izaki gisa, interesik gabeko ulermenera iristeko.
1
Artropodo komunitate konplexuak mantentzen dituzten egiturak dira kuskuilu horiek. Kuku-sagarrak eragiten dituzten espezieak, gehienak intsektuak, landarea euren onurarako manipulatzeko gai dira, landareegitura horiek eratuz. Egitura horiek, larbari elikagaia emateaz gain, harrapariengandik eta parasitoengandik babestu ere egiten dute. 2 Zazpi metalak Antzinarotik Errenazimendura arte ezagutu eta aitortutako metalak dira. Antzinaroko astrologoek greko-erromatar panteoiko jainkoei zegozkien“zazpi planetekin” lotu zituzten. Bertheloten ustez, planeta eta metalen arteko senidetasun mistikoaren arrastoa babiloniarren garaira arte jarraitu behar dugu. Zazpi zenbakia Ilargiaren faseak behatzearekin lotuta agertu zen. 3 XVII. mendearen amaieran, Nicolas Lemery kimikariak, beste kimikari batzuek bezala, ilargi bitrioloa terminoak erabili ohi zituen zilar-nitratorako, Jupiterren gatza eztainu-azetatorako, Saturnoren gatza berunazetatorako edo Venusen bitrioloa kobre-nitratorako, besteak beste. 4 Méthode de nomenclature chimique. (1787) Guyton de Morveau, Lavoisier eta lankideak.