Boletín nº 6
Be Inclusive
Guztira 31 gaztek parte hartu duten tailerra da “be inclusive”. Immigrazioaren inguruko zurrumurruen kontrako eragileak sortzeko asmoz, azaroaren azken bi asteetan, 12tik 17 urte bitarteko gazteak bildu genituen. Gaztegunean urtean zehar parte hartzen duten gazteek eta begirale izateko formazioan parte hartzen dutenek, inmigrazioari buruzko zurrumurruen inguruan ondorio batzuk atera zituzten, Gaztelekuko hezitzaileek antolatutako ekintza dinamiko, jostagarri eta hezitzaile batzuen bitartez. Horrela planteatu genuen, argi dugulako, gazteek nahikoa dutela institutuan ematen dituzten orduekin, eta dinamika hauetan sartzeko, ekintza erakargarriak egin behar direla, gure ordutegia, beraien aisialdiaren barruan baitago. Gazteek, haien arteko elkarrizketa eta ideia trukaketa egiteko aukera izan zuten, beraien iritzia lasai asko esateko giroa sortu baikenuen, adin, herrialde eta kul-
Video:
Este
obra está bajo una
tura ezberdineko pertsonen artean. Horrela, ekintza honen ondoren, beraien inguruan, institutuan, plazan, topalekuan, zurrumurruen kontrako eragileak izateko aukera izango dute, aurretiaz egindako hausnarketaz baliatuz eta pixkanaka pixkanaka hain hurbil eta hain erraz erabiltzen ditugun zurrumurruak isilaraziz. Ekintzei bukaera emateko, gazte bakoitzak komiki bat sortu zuen, hausnarketan sortutako ondorioak islatzeko asmoz, Pernan Goñi komikigileak lagundu zien eta emaitza bikainak lortu genituen, batez ere gazteen motibazioan. Bi ordutako bi saio eman zituzten komikia egiten, horreta-
rako material berezia erabiltzeko aukera izan zutelarik. Azkenik, guztien artean lan bat aukeratu behar izan genuen, azkeneko asteetan zehar eginiko hausnarketak islatzen dituen komikia. Auzoko gazte baten komikia aukeratu genuen, Erlantz Dominguez-ena, laster zuen eskuetan izango duzuen komikia. Esperientzia bikaina izan zen bai gazte eta bai hezitzaileentzako.
Licencia Creative Commons Atribución-NoComercial-SinDerivar 4.0 Internacional