ERREKALDE 7. BARRUTIKO AKTIBOEN MAPA Bilbao Hiria administratiboki 8 barrutietan banatuta dago. Horietako bat, zazpigarrena, gurea dugu: Errekalde 7. Barrutia. Irala, Ametzola, Errekaldeberri, Artatzu, Larraskitu, Betolatza, Uretamendi, Iturrigorri, Peñascal eta Gardeazabal auzoak hartzen ditu, eta 2021 urtean erroldatutako 48.781 pertsonen bizilekua zen. Tresna honen bidez, parte hartu nahi duten barrutiko aktibo komunitario guztiak bildu nahi dira. Zeri deitzen diogu barrutiko aktibo komunitario? Barrutiko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, baliabideak eta jakintzak trukatzea eta parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko bideak bilatzea helburuak presente izanda, guztien ongian, ekitatean, gizarte-kohesioan eta herritarren arteko bizikidetzan oinarritutako ikuspegitik lan egiten duen edozein agente, ekimen edo proiektua izango da. Gutxienez bere lanaren zati bat barrutian garatzen du, eta titulartasunari dagokiona, publikoa, pribatua edo herritarra izan daiteke. Nola erabili aktiboen mapa? Alde batetik, nahi duen pertsona edo talde orok aktibo-bilaketak egin ditzake mapan agertzen diren baliabideekin harremanetan jartzeko. Bestalde, azaldutako aktiboaren definizioarekin interpelatuta sentitzen den edozein talde edo eragilek mapan agertzeko aukera dauka. Horretarako dagokion espazioan sakatu, azaltzen diren oinarrizko datuak bete eta eskatzen diren bi baldintzak onartu:
tresnak (eta, beraz, hura kudeatzen duen elkarteak, Gaztelekuk) sartzen diren datuak kudeatu ahal izatea onartu, mapan islatuta ager daitezen eta Auzoak Abian prozesutik aktiboarekin harremanetan jar gaitezen. tratu onen politika errespetatzeko eta ekimen hau zuzentzen duten giza eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzea.
Lehen urrats hori egin ondoren, erabiltzaile-izena eta pasahitza bidaliko dizkizugu. Horien bidez, aktiboari buruzko informazioa osatu, ordezkatzen zaituzten irudi bat sartu eta zuen datuak eguneratuta eduki ahal izango dituzue. Aktibo bakoitza hainbat informazioren arabera sailkatuko da:
Bere lanaren gai nagusia (kultura, hezkuntza, komunikazioa, kontsumoa eta merkataritza…) Eragile-mota edo antolatzeko modua (elkartea, administrazioa, oenegea, herritarren mugimendua…)
Bi aldagai horiek definituko dute aktiboa mapan irudikatzen duen ikurra; beraz, eskuragarri dauden guztietatik bat baino ezin da hautatu.
Bere helburuak betetzeko aktiboak erabiltzen d(it)uen espazioa(k); kalea, lokal pribatua, espazio birtuala, berreskuratua, ibiltaria... Kasu honetan, zerrendako bi item aukeratu daitezke. Aktiboan parte hartzen duten biztanleria-sektoreak: Aktibo horren ekintzen xede diren pertsonen profila edo aktiboan antolatuta dauden pertsonen profila isladatuko da puntu honetan (hiru gako aukera daitezke gehienez).