Boletín nº 2
urecirlaza auzo plataforma
Urecilarza Bilboko Uretamendi, Betolaza eta Ingurabide auzoek 2002an osatutako auzo plataforma da. Auzoaren eraberritze plan integrala bultzatzearen xedearekin jaio zen, auzokoen ustez, udalak erabat ahazturik bait ditu auzo hauek. Ingurabiden uren bideratze sistema ezaren eraginez eurite batzuen ostean eroritako horma bat izan zen ekimen honen sortzearen eragilerik nagusiena. Eraiste honek familia ugari utzi zituen etxerik gabe, denbora epe batez beste etxe batzuetan birkokatuz. Bi bizilagun kexa gutunak idatzi zituzten komunikabideetara, bapatean biak to-
patu zuten elkar borroka berari aurre eginez. Bego eta Kikak zerbait egin behar zela erabaki zuten eta auzo asanblada bat deitu zuten gaia hausnartu eta talde ekintza batzuk sustatzeko. Hasierako ekintzetako bat guztiz arrakastatsua izan zen, auzokide bakoitzak, bakarkako eran, eskari bat jarri zuen bere etxe inguruko hutsune bakoitza salatuz. Ekimen honekin plataformaren ekimenen aldeko 2.000 sinadura lortu ziren. Hortik aurrera botere politiko ezberdinen dantza hasten da auzoan zehar, bai gobernua, bai oposaketaren bisitak jasoz.
Bizilagun guztien iraunkortasuna eta Barrutiko Kontseiluan egin ziren proposamenen defentsari esker, 12 milioi euroko aurrekontua duen auzo plan integral baten garapena lortu zen. 2002 plataforma sortu zenetik planoen aurkezpena eta obren hasieraren arteko epea bi eta lau urtekoa izan zen, ikerlan batzuk eta eraginiko eremu ezberdinen titulartasunen kudeaketak egin behar izan bait ziren. Gaur egun, lanek jarraitzen dute eta jada onarturik dauden ekintzak daude egiteke, baina auzokideek badituzte buruan udalari egiteko beste eskakizun batzuk.
Video:
Plan Integral para el barrio
Este
boletín de
Gazteleku
está bajo una
Licencia Creative Commons Atribución-NoComercial-SinDerivadas 3.0 Unported