[EUS] A TOMAR VIENTO eskuorria

Page 1

EUSKARA

MAKROPROIEKTU EOLIKOAREN KONTRAKO ESTERIBARKO PLATAFORMA PLATAFORMA DE ESTERIBAR CONTRA EL MACROPROYECTO EĂ“LICO A Tomar Viento

Esteribarko bizilagunen herri-plataforma bat da, Sacyr enpresak bailaran proposatzen duen makroproiektu eolikoak ekar ditzaken ondorio kaltegarrietaz sentsibilizatuta dagoena: ingurugiroaren suntsipena, eremuaren balio galera, herrien jendez hustea, osasunaren gaineko kalteak, etab. Udaletxeak ez duenez inolako informaziorik helarazi, gure artean antolatzeko eta herritarrak informatzeko beharra dagoela ikusi dugu. Bailarako biztanleok gure iritzia emateko aukera izan behar dugula uste dugu eta horrela, mota honetako makroproiektuekiko dugun posizioa ezagutarazi, gu izango baikara zuzenki kaltetuak izango garenak.


MAKROPROIEKTUAREN AURKEZPENA: Sacyr Concesiones S.L.U-k aurkeztu duen makroproiektuak Nafarroa Garaiko iparraldeko 9 bailaretan eragina izango du (Odieta, Txulapain, Ezkabarte, Olaibar, Anue, Esteribar, Eguesibar, Litzoain eta Erroibar). Proiektuak “Parque EĂłlico Navarraâ€? du izena eta 5 parke eolikoetan banatzen da, hauetatik lau Esteribar barruan daudelarik (bestea Ezkabarte eta inguruetan). 4MW-ko 44 aerosorgailuz osatuta daude Esteribarren eragina duten 4 parke hauek: 5 aerosorgailu ondoko bailaretan kokatzen dira, 18 Esteribar barruan eta 21 bailaren arteko mugan. Aerosorgailu batzuk hauen instalazioa onartuta ez dauden zonetan jarri nahi dituzte, izan ere, herri batzuetatik gertuegi daude, Europar Batasunak edo ondoko bailarak babestutako zonaldeetan kokatzen dira edo eremu ezegokietan ezarri nahi dituzte (bertako landarediagatik edo eremuak duen maldagatik), besteak beste. 12 aerosorgailu. Olaibar eta Esteribar banatzen dituen gailurretik, Antxoritzetik Sarasibar arte 12 aerosorgailu. Eguesibar eta Esteribar arteko gailurretik Litzoaingo haranera arte.

12 aerosorgailu. Puno menditik, Ilurdotz eta Zuriain gainean, Errearaino.

8 aerosorgailu. Erreatik, Idoieta eta Mesakoitzetik pasatuz, ia Erroko gaina arte.


1. GOGOETA

AURKEZTUTAKO PROIEKTUARI ZENBAIT GOGOETA

Sacyr-ek aurkeztutako makroproiektua 5 parke eolikoetan bereizten da. Bereizketa hau modu estrategikoan egin dela antzeman daiteke. Modu honetan, parke eoliko bakoitzak ez ditu 50MWko potentzia gainditzen eta: Sektore elektrikoaren 24/2013 Legeak dioenaren 1.- Legeria iruzur egiten du, arabera Estatuak 50 MW-ko potentzia gainditzen Nafarroako Gobernutik trami- duten energia elektrikoa ekoizten duten tatzea lortuz eta ez Estatutik. instalazioak baimendu behar ditu. 2.- Azpiegiturak izango duen inpaktuaren analisia zailtzen du.

2. GOGOETA Proiektuaren ez ditu bideragarritasun teknikoa ziurtatzeko datu nahikorik. Izan ere, ez daude zonaldeko haize abiaduraren neurketa daturik, eta oinarritu diren datuak El Perdon-eko geltoki metereologikotik hartuakoak dira. Eta proiektuan, nahiz eta haizea neurtzeko dorre baten instalazioa beharrezkoa dela ipintzen duen, hau aerosorgailuak instalatuko aldi berean izango litzateke. Hala, zonaldeko haize-neurketak gerora ezagutuko lirateke, behin parke eolikoa funtzionamenduan egoterakoan, eta ingurumen inpaktua sortu ondoren.

3. GOGOETA CO2-a isurtzen ez duen energĂ­a garbiko proiektu eoliko bat bezala aurkezten da. Hala ere: -Pistak irekikitzeko, moldatzeko eta aerosorgailuak kokatzeko beharrezkoa den makineriak erregai fosilak kontsumitzerakoan CO2 isuri egiten du. -Aerosorgailuak eraikitzeko eta fabrikatzeko beharrezkoak diren lehengaien erauzketa prozesuan erregai fosilak erabiltzen dira. -Parke eta lĂ­nea elektrikoak ezarri nahi dituzten zonaldeak baso-masaz estalita daude ia erabat, atmosferatik CO2-a bilduz. Hauek kentzerakoan CO2 xurgaketa gutxiagotu egiten da.


NEURRIAK 1:1105 ESKALAN

¿DAVID EDO GOLIAT?

Sistema energetikoa alda daiteke teknologia berriak

ATZO

ZENTRAL GUTXI ETA HANDIAK

ZENTRALIZATUA ETA NAZIONALA GEHIENBAT

75m

195m

GOI-TENTSIOKO LINEA HANDIETAN ETA HODIETAN OINARRITUTA

BANA

120m

GOTIK BEHERA

Potentzia: 4,0 MW

*Iturria: Balance Energético de Navarra (2018).

10m

2Om ESTERIBARREN EZARRI NAHI DITUZTEN ERROTAK

Iturria: Desa

50m

Diametroa: 20m Azalera: 314,15 m2

PASIBOA, ORDAINTZERA MUGATZEN DA

EL PERDON-EN DAUDEN ERROTAK

ESTERIBARKO ETXEEN ALTUERA GORENA


k gehiago aprobetxatzen eta hobeto erabiltzen badira.

BIHAR

NAFARROA GARAIKO EGOERA ENERGETIKOA

Trantsizio energetiko bat sistema energetikoen egiturazko aldaketa bat da, eta, kasu honetan, erregai ZENTRAL TXIKI ASKO fosilen ordez energia iturri berriztagarriak erabiltzean oinarritzen da nagusiki. Baina hau ez da hain sinplea, eta beti bezala, hainbat modu daude hori egiteko. Hala ere, DESZENTRALIZATUA ETA FRONTERARIK GABE lehen urratsa beti izan behar da egoera energetikoaren analisia egitea. Nafarroari dagokionez*, kontsumitzen dugun elektrizitatearen ESKALA TXIKIKO TRANSMISIOAK ETA HORNIKETAREN ESKUALDE-KONPENTSAZIOA %70 iturri berriztagarriek hornitzen dute (eolikoak batez ere), eta AKETA urtean 100 egunetan sortzen den energia berriztagarria gehiegizkoa NORANZKO BIKOAK denez esportatu egin behar da. Hau da: parke eoliko gehiago Nafarroan = esportatzeko energia gehiago. Ez du inola ere konpontzen erregai fosilekiko dagoen AKTIBOA, SISTEMAN PARTEHARTZEN DU menpekotasun handia (energía atando el potencial de energía renovable comunitaria (2019). kontsumo osoaren% 77). Beraz, ikus dezakegu planteatzen den trantsizio energetikoak iturri fosilak berriztagarriekin ordezkatzea besterik ez duela nahi, hau da, sistema zentralizatu bat, non herritarrek ez duten erabakitzeko ahalmenik. Guk uste dugu trantsizioak paradigma aldaketa eskatzen duela. Sistema lokalak (deszentralizatuak) sortu behar ditugu, banatutako sorkuntzak (energía iturri desberdinak erabiltzea) eta herritarren beharrak asetzean oinarritutakoak, beraz, herritarren kontrolpean.

Energia ondasun komuna izan behar du, ez merkantzia bat.


AEROSORGAILUEN ABANTAILAK ·Energia berriztagarri eta garbia da: errekurtso natural bat da eta ondorioz, ez du emisio atmosferikorik sortzen energia sortzerakoan. ·Haizea energia iturri alternatibo bat da, energia fosilen erabilpena ordezka dezakeena. ·Maila handian zein txikian aplikatu daiteke. ·Bertako energia da eta planeta osoan dago eskuragarri. Ondorioz geroz eta gertuago dugun trantsizio energetikoa autokontsumoan oinarritu daiteke, energiaren gestioa bertako biztanleen eskuetan geratuz eta gure beharretara egokitutako eta naturarekin errespetuzkoa izango litzateken sistema bat sortzeko aukera emanik. ·Instalazio azkarra du. ·Bere prezioa nahiko egonkor mantentzen duen energia merkea da, hortaz, errentagarritasunean, iturri energetiko tradizionalekin lehia dezake. ·Turbina eolikoek mantenimendu lan gutxi behar dute. ·Instalazioak eremu populatuetatik urrun jartzen dira, eremu hauek mendien gailurrak eta zonalde itsastarrak izanik.

AEROSORGAILUEN DESABANTAILAK ·Ez dute modu jarrai batean energia sortzen, haizearen menpe geratuz. ·Haizearen abiadurak ezin du muga batetik gorako abiadura eraman, honek aerosorgailuan kalteak sortu ahal dituelarik. Hori ekiditeko aerosorgailuak deskonektatu egiten dira. ·Parke eolikoek eremu zabalak okupatzen dituzte. ·Energia biltzeko bateriak behar dituzte. Hauek garestiak dira eta material toxikoak dituzte, arazo ekologikoak sor ditzakenak. ·Emisio atmosferikoak CO2 igorri egiten da eraikitze, garraio, muntaia eta mantentze prozesuetan, izan ere, energia fosilak behar dira lan hauek egiteko. Hautsa eta kea igorri egiten da eraikitze lanetan. ·Aerosorgailuen mantentze-lanetarako beharrezkoak diren olio labaingarrien isurtze arriskua, lurzorua eta gainazaleko eta lur azpiko urak kutsatzeko aukerarekin. ·Tximistak erortzeko eta suteak sortzeko arriskua, ekaitzetan elektrizitate-estatikoko deskarga puntuak direlako.


·Ur sareetan eragin kaltegarriak sor ditzazkete, metatutako materialak arrastaka eramateagatik. Gainera, gainazaleko ur masak zein lur azpiko urak kutsatuta ikus daitezke erabilitako makinetatik eratorritako sustantzia kaltegarrien isurketengatik: olioak eta hidrokarburoak. ·Lurra higatu egiten da eraikitze fasean eta sarbideen, zangen... prestaketan. Ibilgailu pisutsuen joan-etorriekin lurra trinkotu egiten da. Landaredia kentzerakoan hauek duten lurraren euste funtzioa galtzen da. ·Landaredian inpaktua hau kendu egiten delako, lurra mugitzen da, eremua zimentatu egiten da… ·Faunaren gaineko eragina Eraikitze lanekin animaliak izututa ihes egiten dute eremutik. Parke eolikoen instalazioekin hegaztiak zein saguzarrak hil egiten dira edo haien migrazio-zikloak aldatu egiten dira. Habitataren okupazioa, existitzen diren fauna eta flora lekualdatuak edo ezabatuak izaten dira, sostengatzen dituen lurzoruarekin gertatzen den bezalaxe. ·Telebista interferentziak sortzen dira, hala nola, galerak xehetasunetan, kolorean edo soinuan; soinuen agerpena...

·Afekzioak osasun eta bizi-kalitatean Ondoezak sor daitezke gertu bizi den biztanlerian, ibilgailu eta makineriaren trafikoarengatik. Inpaktu akustikoa eta paisaia-inpaktua sortzen du. Mugimenduan dauden aerosorgailuek proiektatzen duten itzala, eguzkiaren argia aldizka moztean, itzal-dardara izenez ezagutzen den keinada nekagarri bat sortzen dute, pertsona epileptikoetan krisiak eraginez. Jatorri aerodinamiko eta mekanikoko soinua sortzen dute. Goi-tentsioko lineek soinu nekagarria sortzen duten hurbil bizi diren biztanleentzako. Goi-tentsioko lineen eremu elektromagnetikoak osasunean ondorio kaltegarriak sortzen duten ikerketa zientifikoak existitzen dira. Besteak beste, Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak, gizakientzat, kartzinogeno posibletzat aintzat hartzen ditu (2B taldea).


Ez dugu onartuko holako bereizgarritasunak dituen makroproiektu batek gure ingurunea suntsi dezan, ingurumenean (naturaren suntsiketa, mendien zimendatzea, hegaztien migrazio-mugimenduen aldaketa, animalia-espezien desagerpena, etab.), maila-sozialean (gure herrien bizigarritasuna kaltetuz eta landa-eremuaren despopulazioa areagotuz), osasunean (gure bizi kalitatea kaltetuz) eta zonaldeko ekonomian (bai hemen lan egiten dugunoi bai nekazaritza-turismoan, kirol-turismoan eta donejakue bidean ere) suposatuko duen inpaktuarengatik, besteak beste.

Gure lurraldean duintasunez bizi nahi dugulako. Informazio gehiago nahi baduzue, plataformaren parte izan edota gurekin harremanetan jarri: A Tomar Viento Esteribar @ATVEsteribar @ATVEsteribar atomarvientoesteribar@gmail.com

MAKROPROIEKTU EOLIKOAK

HAIZE HEMENDIK!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.