Astileku txostena 2016 alta

Page 18

4

4. 3. 1 Baliabide teknologikoak Haur Hezkuntzan

Ikasturte hasieran, Haur Hezkuntza bigarren zikloko gela guztietan ordenagailu eta pantaila berriak instalatu genituen. Baliabide teknologikoen laguntzaz antolatutako ekintza interaktiboak haurrentzat erakargarriak dira eta interesetatik abiatutako ikasketa prozesua indartzen dute. Tresna teknologiko hauei ematen diegun erabilera anitza da, hala ere, helburu

nagusia pedagogikoa da eta jarduera guztien ezaugarrietako bat da izaera ludikoa. Unitate Didaktikoak ikusentzunezko baliabideekin osatzen ditugu eta bideoak, irudiak, abestiak, ipuinak erabiltzen ditugu egunerokotasunean. Ikasmaterialen osagarri gisa, CD-ROM interaktibo bat dago maila bakoitzeko jarduera mordoarekin, ordenagailuetan jolastuz ikasteko.

18

CD-ROM interaktibo honek, lantzen ari garen unitateekin lotura zuzena dauka eta bakoitzeko jarduera asko eskaintzen ditu: ipuina entzuteko aukera, puzzlea ipuinaren irudiak oinarritzat harturik, ipuinaren abestia, pertsonaien memoria eta bikote karta jolasa, olerki, asmakizun eta margolanen txokoa, labirintoa, simetria jolasak, idazketa txokoa.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.