Itziar Barrio PRAXIS

Page 5

bazterketa izaten zen, heriotzarekin berarekin talde-ostrazismoa, hain zuzen.

identifikatzen zen

Barriok fikzioa/ez-fikzioa binomioarekin jokatzen du uneoro, baita horrek sorrarazitako anbiguotasunez betetako espazioarekin ere. Narratiba etengabea da, anbiguotasun horiek elkartzen dituen eremua. Horrela, proiektuaren hasieran, herri-jaiei buruz auzoz auzo eta bizitasun handiz ikertzen jardun duen fasean, fikziozkoa ez den eremu batean mugituko da artista. Artista ez dagoen etapan zehar, berriz, espazioak bizirik jarraitzen du, fabulazio batetik abiatuta, eta fabulazio hori garatzen joango da, azkenik fikzioak eta ez-fikzioak berriro bat egin arte, herri-jaiekin bat datorren bukaera batean. Jai-giroak zedarritutako eremu estetiko hori, herri-jaietako kode kolektibo ezkutuak erabiltzen dituen gizarte-gatazkaren espazioan kokatzen da. Barriok informazio-transferentzia bat eragiten du, hain zuzen jai-ekintza erritual batzuetatik forma jakin bat hartzera doana. Testuinguruaren errealitateari erantzun eta biztanlearen kultura-nortasuna islatzen duten esanahi berrien eraikuntza artikulatzen du. Publikoa berehala identifikatzen da artistarekin, eta bere kultura-errepertorioan eguneroko bizimodua birformulatzen duen informazio birkodetua txertatzen du. Era horretan, identitate pertsonal bat sortzen da, hartzailea laguntzaile bihurtzen duena. Hemen, alde sinbolikoaren kontzeptu zaharrarekin bat egiten dugu: sinboloa zerbait berrezagutzeko balio duena da. Dagoeneko ezaguna den zerbait berrezagutzeko. Hans-Georg Gadamerrek La actualidad de lo bello izeneko obran zioenez, lehen aurkikuntzaren uneko nahasmenean ahal izan genuena baino 5

gehiago ezagutzen dugu beti berrezagupenaren bidez. Berrezagutzeak iragankortasunean iraunkortasuna antzematen du. Sinboloaren eta alde sinbolikoaren eginkizuna, funtsean, prozesu hori bukaeraraino eramatea da, arte-hizkuntza guztietan (Gadamer, 1991: 114). Geroago, artistak denbora eta artea bera jai-denborarekin lotzen du, eta artea eta jaia bateratzen dituen ezaugarri bat adierazten du: bai bata bai bestea, horietan parte hartzen duenarentzat soilik da arte edo jai. Bestalde, arteak, erritoaren eta ospakizunaren dimentsiora eramaten denean, berezko erritualaren karga sakratua desaktibatzen duen nolabaiteko desintegrazio hierografikoa jasaten du. 6


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.