Armentiberri19

Page 10

ikastolakoak

LANTALDEAK

Gai hauetako batzuk Plan Estrategikoaren lantaldeetan lantzen ari ziren, baina bikoizketak ekidin behar zela eta gaia hortik bultzatu. Adibidez, 0-3 etaparen lanketa pedagogikoa hasita dago, berdin Batxilergoa.

Ekainean egindako Batzar Nagusitik ateratako Artezkaritza Batzordean, gaiek landu eta tratatzeko modua dela ta autokritika egin zen. Hausnarketa egin ondoren eta aurtengo ikasturterako aurreikusten ziren gaiak ikusiz, hoiek lantzeko lantaldeak edo batzordeak osatzea onartu zen. Lantalde horiek artezkaritzakoak ez diren ikastolako kideei zabaltzea ere onartu zen

Nahi ta ez, gai askok oso lotura handia dute gai ekonomikoekin eta eztabaida horren baitan kokatu beharko ziren nagusiki. Adibidez, piszina eta 0-3ren inguruko hartu beharko ziren erabakiak. Eztabaida horiek gai ekonomikoez arduratuko den lantaldearen baitan eman beharko ziren. Eztabaida konkretu horietan taldea zabaltzea komeni dela ikusten zen.

Eta hasteko honako gaiak proposatu ziren lantaldeetan lantzeko:

Lantalde horiek gaiak landu ondoren, Artezkaritzara eramango dituzte beraien hausnarketak, azterketak eta proposamenak. Azken hitza Artezkaritzarena da ta.

0-3 etapa Langileak: bazkidetzeko prozedura eta beste

Gurasoei dagokienez, kurtso hasierako bileretan informazioa eman eta lantaldeetan parte-hartzeko gonbidapena luzatu zitzaien.

Obrak eta Konponketak Gai Ekonomikoak LOMCE

Horrela lantaldeak hasi ziren eratzen eta honela gelditu ziren.

Batxilergoa

Lantaldea

Gurasoak

Langileak

Zereginak

LOMCE

6

4

Legea aztertu eta proposamenak Artezkaritzara eraman.

Obrak eta konponketak

3

2

Proiektu berrietan egin beharko ziren obra berrien azterketa, balorazioa eta proposamenak Artezkaritzara eraman.

Ekonomia

4

5

Zenbaki ekonomikoak, sarrerak eta gastuak aztertu. Piszinaren balorazioa egin. Aurrekontuak prestatu. Proposamenak aurkeztu. Proiektu berrien balorazio ekonomikoa eta bidegarritasuna aztertu eta proposamenak Artezkaritzara eraman.

Langile-kontratuak

1

3

Kontratazio finkoetarako protokoloa landu eta Artezkaritzara proposatu.

0-3 urte

4

Proiektu berrien balorazio ekonomikoa eta bidegarritasuna aztertu. Proposamenak Artezkaritzara eraman.

Batxilergoa

3

Proiektu berrien balorazio ekonomikoa eta bidegarritasuna aztertu. Proposamenak Artezkaritzara eraman.

10


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.