Amavi 10. alea

Page 1

Sahararen senide


2

amavi

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

VILLABONA LANTZEN

VILLABONA LANTZENen itzaletik libre Villabonako Udalak azken urte hauetan izan duen mehatxu nagusia amaitu da; Malkar plazako eraikinek sortutako auzi eta zorra, hain zuzen. 1,5 Milioi €ra hel zitekeena 500.000€ko kitapen batekin ixtea lortu du Udalak, Eguzki Eraikuntzak S.L.rekin negoziatu ostean. Diru hori ordaindu ahal izateko, Villabonako Udalak 350.000 € ordaindu behar izan ditu. Azpimarratu behar da, akordio horri esker 282.361,38 € gutxiago ordaindu direla eta ondorioz, balizko konponbideen artean hobari publikoari kalte gutxien egiten diona lortu dela. Honenbestez, egungo Udal Gobernuak herentziaz jasotako arazo honi irtenbidea eman dio; orain, Lantzen zorrik gabeko sozietatea da eta 62 garajeren jabetza du.

La mayor amenaza que en los últimos años ha acechado al Ayuntamiento ha llegado a su fin: el juicio y la deuda acumulada por las casas de Malkar Plaza. El consistorio y la constructora Eguzki Eraikuntzak S.L han llegado a un acuerdo para que la deuda que podía llegar a los 1,5 millones de euros se rebaje a 500.000 euros (costes e intereses incluidos). Para poder pagar esa cuantía, el ayuntamiento ha tenido que poner de su bolsillo 350.000 euros. Cabe subrayar que, gracias al acuerdo alcanzado, se han pagado 282.361,38 € menos y que por lo tanto se ha dado con la solución que menos perjudica al Patrimonio público. Con todo ello, el Gobierno Municipal ha dado solución a un problema que heredó al inicio de la presente legislatura. Ahora, Lantzen es una sociedad sin deuda alguna y es propietaria de 62 garajes.

Villabona Lantzen S.A. kronologikoki: • 2004ko martxoaren 31a: Villabona Lantzen S.A. sozietatea eratu zen. • 2004tik 2008ra Flemingo 30 etxebizitza babestu eta azpi-lurreko aparkalekuak egiteko hiru solairu sustatu eta eraiki zituen. • 2008tik 2012ra mantenu lanak egin zituen. • 2006ko urtarrilaren 4a: Flemingo eraikitze lanak Eguzki Eraikuntzak S.L.ri esleitu zizkion. Likidazio fasean ez ziren ados jarri. • 2009ko otsailaren 2a: Eguzki Eraikuntzak S.L.k erreklamazio judiziala jarri zuen Villabona Lantzen S.A.ren aurka. 2014ko ekaina

// / / //

• 2010eko azaroaren 15a: Auzi jartzailearen aldeko epai ‘ez-irmoak’ 945.479,39€ ordaintzera behartu zuen Villabona Lantzen S.A. Epai horren aurka apelazio-errekurtsoa jarri zuen Villa-

bona Lantzen S.A.k. • 2011ko urriaren 24a: EAEko Auzitegi Nagusiak epaia eman zuen Eguzki Eraikuntzak S.L.ren alde (aurrekoa irmo bihurtuz). • Villabona Lantzen S.A.k jabetzan dituen higiezinak saltzen saiatu zen (garaje eta lokal komertzialak) zorra ordaintzeko. Ez zen askorik saldu egoerak baldintzatuta. • Lortutako salmenta gutxi horietatik, 2012an Eguzki Eraikuntzak S.L.ri 33.119,01€ ordaindu zitzaizkion eta 2013an 130.000€. • 2014ko urtarrilaren 24a: epaiketa prozesua guztiz amaitzeko likidazioa sinatu zuten bi aldeek. • 2014ko apirilaren 4a: 80/2004 autoak kasua behin betiko itxi du. • Egun, Villabona Lantzen SA zorrik gabeko sozietatea da eta jabetzan 62 garaje ditu.


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

GARDENTASUNA INGURUMENA

( Gobernu Batzordetik )

( amavi )

3

Udalak herritarren galderak erantzun ditu Tramiteak webgunetik egiteko erraztasunik ba al dago? Non aurki ditzaket dokumentuak?

?

Oraindik zer hobetua geratzen zaigun arren, ari gara pixkanaka tresna horiek webgunean eskaintzen. Ogasuneko loturan esaterako, zergei lotutako hainbat eskaera betetzeko aukera eskaintzen du irudian ikusiko duzun loturak (villabona.eu/ Sailak eta Zerbitzuak/ Ogasuna). Era berean, ordenantza fiskalak ere kontsultagarri daude, bai eta diru-laguntza eskaerak egiteko epeak eta baldintzak ere. Lanean jarraituko dugu, herritarren euren etxetik Udalaren berri izateko tresna baliogarria sortzeko. Aunque todavía haya cosas que mejorar, poco a poco vamos ofreciendo ese servicio en la web. Por ejemplo, en el enlace a Hacienda, se ofrece la posibilidad de rellenar solicitudes relacionadas con diferentes tasas, tal y como se puede apreciar en las imágenes de esta página. Asimismo, se pueden consultar las ordenanzas fiscales, como también los plazos y requisitos para la solicitud de subvenciones.

Bidali galderak, kezkak, zalantzak,iradokizunak, e.a. komunikazioa@villabona.net helbidera!

Gardentasuna, Udal Gobernuaren oinarri Subvenciones vigentes:

Euskara sustatzeko jarduerak, 2014ko maiatzak 5

Actividades para fomentar el euskera, 5 de mayo de 2014

Eskualdeko idatzizko euskarazko komunikabideak, 2014ko maiatzak 5

Medios de comunicación comarcales escritos en euskera, 5 de mayo de 2014

Kultura talde eta elkarteei, 2014ko maiatzak 5

A grupos y entidades culturales, 5 de mayo de 2014

Kontsulta itzazu esleipen historikoak eta bestelako informazio administratiboa www.villabona.eu/eu/iragarki-taula helbidean

2012ko 2014kourria ekaina

Indarrean dauden diru-laguntzak

(V)

//////


4

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

HERRITARRAK

Amasa-Villabonatarrak munduan!

“Istorioak humanizatu nahi izaten ditut, etxean dagoenak enpatia sentitu dezan” Arantxi Padilla (Bogota, kazetaria) Zeren bila eman zenion baiezkoa atzerrirako lan eskaintzari? Esperientzia eta bizipen berrien bila atera nintzen Villabonatik. Latinoamerikako berriemaile lana benetan zer izango zen imajinatu ere egin gabe, baiezkoa eman nuen ez nuelako etorkizun batean damutu nahi ezetz esanagatik. Eta zer izan da aurkitu duzuna? Inoiz ez nuen pentsatuko pertsonalki eta lanean bizitzea tokatu zaizkidan gauza guztiak gerta zitezkeenik, eta beraz, aurreikusi nezakeen hirukoitza edo laukoitza deskubritu dut. Jendea, bizimodua, etxetik urruti egotearen sentsazio arraroa … ezagutu ditut. Latinoamerika bezalako kultura desberdinez osatutako hainbeste herrialdetan barrena joateko aukera paregabea izan dut, horrek dakarrenarekin. Munduan barrena ibiliz ikastea izugarri gustatzen zait. Zertan ezberdintzen da Hego Amerikaz albistegietan ikusten duguna eta zuk erakutsi nahi diguzuna? Nik istorioak humanizatu egin nahi izaten ditut. Euskal Herriko ikusleari erakargarria egin behar zaion kontakizun bat egin behar dugu, eta horretarako ezinbestekoa da nolabaiteko enpatia eragitea. Etxean eserita dagoen horrek nolabait sentitu dezala telebista barruan dagoen bideoko protagonista horrek kontatzen diona. Hori izan da beti nire helburua, gauzak ahalik eta sinpleen kontatzea, denek ulertzeko moduan. Atzerrian lan egiten duzu, baina euskal zerbitzu batentzat. Horrek nolabait bi lekuen artean bizitzera behartzen zaitu ala gai zara batetik askatzeko bestean zaudenean? Bi mundutan bizi naizela esan genezake, bai; izan ere, uda edo neguaren arabera 6 edo 7 ordu atzerago bagaude ere, nik ia EHko ordutegia daramat eguerdiko eta gaueko albistegirako egiten dudalako lana. Lo falta handiz ibiltzen gara, baina ez gara gehiegi kexatzen: “Gustuko lekuan aldaparik ez”. Bestalde, egunero zuzenean ikusten ditut albistegi guztiak, euskaraz eta gaztelaniaz; beraz, ezinezkoa da gure herrialdean gertatzen denaren inguruan informatuta ez egotea. Une historikoa kontatzea egokitu zaizu, nola bizitu duzu? Ba egia esan une historikoak gertatzean, Chavezen heriotza kasu, bat ez da oso kontziente momentuaz, izan ere dena korrika doa: hegazkina, zuzenekoak, bideoak, elkarrizketak, ekitaldi desberdinak, berriz zuzenekoak … eta eromen horren barruan zu zure lana beste lan guztiak bezala egiten saiatzen zara. Gero, etxera itzultzean agian konturatzen zara non sartuta egon zaren. Chavezen heriotza bizitzea izugarria izan da niretzat pertsonalki eta profesionalki; berak irabazitako azken hauteskundeak ere oso bereziak izan ziren bera prentsaurreko askotan bertatik bertara ikusi eta galdetzeko aukera izateagatik. 2014ko ekaina

// / / //

Behin kamara itzalita, zer da grabatuta geratu zaizuna? Asko kostatzen zait egoera gogor baten aurrean, hildakoak, desagertuak dituzten familiekin egon ondoren txipa aldatzea. Beraien esaldiak,

aurpegiko espresioak buruan bueltaka geratzen zaizkit, eta bizi duten egoera eta bizitza hori nik ezingo nukeela jasan ondorioztatzen dut beti. Asko gustatzen zait kamara piztu aurretik eta itzali ondoren, elkarrizketatuekin kontaktu pixka bat egitea … beraiekin hitz batzuk egin, esku edo beso bat ukitzea, egoera traumatikoa denean gehienbat. Horri irribarre bat gehituta, klima lasaigarri bat lortzen da, beraiek asko erlaxatzen direla iruditzen zait, eta hortaz, askotan indarrik gabe daudenez, hobeto azaltzen dute adierazi nahi dutena. Hondurasko espetxe batean erretako 300 presoen ama, emazteak ... ditut beti gogoan: beraiekin han kanpoan informazio zain pasa genituen ordu gogor haiek … ikaragarria izan zen. Nola ikusten duzu etorkizuna? atzerrian, etxean... zer gustatuko litzaizuke? 3 urte egin berri ditut Kolonbian, baina Latinoamerika osotik zehar bidaiatzen. Lan hau niretzat izugarrizko oparia da. Lan honi esker diruz ordaindu ezin diren milaka esperientzia polit, gogor eta ahaztezin bizitu ditut, eta egia esan Billabonara bueltatzeko gogoa dudan arren, oraindik pixka bat gehiago geratuko naizela uste dut. Argi daukat berriemaile edo korrespontsal lan hau aro baterako bakarrik dela, eta Billabonara itzuliko naiz urte batzuk barru, ni oso billabonatarra sentitzen bainaiz, eta herrira joateko beharra beti izaten dut.

• Amasa-Vilabonatik ekarriko nuke: familia, lagunak eta kaleko giro lasaia. • Hemendik herrira eramango nuke: jendearen alaitasuna eta goxotasuna. Eta arazoak erlatibizatzeko gaitasun ikaragarria. • Esperientziak kendu dit: lo-ordu asko, planak egiteko askatasuna, familia eta lagunen egun garrantzitsuetan fisikoki beraiekin ezin egotea. • Eman dit: profesionalki eta pertsonalki bestela inoiz ezagutuko ez nituzkeen pertsonak, herrialdeak eta egoera historikoak ezagutu eta bizitzeko aukera. Independentzia, ziurtasuna, bizitza baloratzeko mila adibide gogor ikustea, eta ondorioz ikastea. Beti ikastea.


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

ELKARTEAK

( amavi )

5

//////

BOLOAK berreskuratze bidean

Villabonatarrak Zarauzko Bolo eta Toka Txapelketara gonbidatu zituzten joan den maiatzaren 24ean, bertako instalazioak ezagutzeko.

Herritar askok, batez ere gazteek, ez dute ezaugutuko Amasa-Villabonak boloan eta tokan izan zuen tradizioa eta ospea. Horiek berreskuratzeko xedez orain dela sei bat urte, hainbat herritar elkartu ziren. “Udaletxetik esan ziguten elkarte forma eman behar zitzaiola, diru-laguntzak eta beste hainbat baliabide eskatzeko”, dio Joxe Mari Etxebestek, taldearen sustatzaileak. Herrian aski ezaguna den Behar Zana Elkarteak beregan hartu zuen bolo eta toka delegazio hori, eta azken bizpahiru urteetan buru-belarri dabiltza lanean, talde sendo bat osatzeko. Etxebestek azaldu duenez, “dagoeneko 37 kide ditu taldeak”. Gazteek eta helduek, guztiek dute euren txokoa bertan. “Datorren urtean hiru talde eraman nahi ditugu Gipuzkoako Txapelketara, behintzat Goierri eta Bidasoaldean ematen diren modalitateetan parte hartzeko”. Garai batean, igandetako plana izan ohi zen, bertsoak entzun eta bolo zein tokan aritzea. Mugimendu eta tradizio hori berreskuratu nahi dute. “Kirol honen abantaila da 8 urtetik hasi eta 85 urte bitarteko pertsonek hartu dezaketela parte, ez baita behar prestaketa fisiko berezirik.

“Bolatokia Mintzola eta pilotalekuaren artean kokatzea gustatuko litzaiguke. Udalari eskaera egin diogu, gure ustez hori da leku egokienetako bat. Ziur gaude haurrak, gazteak zein pertsona helduak animatuko liratekeela. Familian denbora pasatzeko plan aproposa da. Lanean dihardugu erakundeen aldetik laguntzak jasotzeko. Amasa-Villabonan ospea izan zuen kirol hori berreskuratzea funtsezkoa da etorkizuneko belaunaldiek bizirik mantendu dezaten”.

2014ko ekaina

Joxe Mari Etxebeste, sustatzaileetako bat


6

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

PARTAIDETZA

Tal y como informamos en el último boletín mensual AMAVI, el Ayuntamiento de Villabona ha puesto en marcha un proceso de participación para decidir en torno a la gestión de Amasamendi. A pesar de que la pertenencia es del Ayuntamiento, es la Diputación Foral la que se encarga de la gestión. Ese plan de gestión contempla los criterios de su cuidado y mantenimiento para los próximos 10 años. Pero el ayuntamiento villabonatarra quiere establecer los criterios de gestión de Amasamendi junto con sus usuarios y agentes. Así, se ha convocado a los usuarios y a expertos locales en la materia, pero el proceso está abierto para cualquier persona interesada. Se informó de que se celebrarían tres reuniones, abiertas a todos los vecinos. Ya se ha realizado la primera, y las conclusiones derivadas de ella han sido muy interesantes. Para las siguientes dos reuniones –se celebrarán los días 16 de junio y 5 de julio–, los interesados deberán inscribirse en el siguiente e-mail: komunikazioa@villabona.net Nolako Amasamendi nahi duzu? Galdera honi erantzun bat eman nahian ari da lanean Villabonako Udala. Amasamendiren kudeaketaren lan-ildoak definitu nahi dira, etorkizunean herritarrek izan nahi duten ingurugiroarekin bat egin dezan. Jabetza Udalarena izan arren, Aldundiak du Amasamendi kudeatzeko eskumena. 10 urteko planetan antolatzen du kudeaketa hori eta datozen 10 urtetakoa onartzea tokatu da aurten. Une aproposa ikusi du Udalak, mendiaren inguruko hausnarketa herritarrei zabaltzeko. Horretarako, Amasamendiren kudeaketaren lan-ildoak adosteko parte hartze proiektua jarri da martxan, hiru bileretan antolatu dena. Bilera horietan, mendiaren erabiltzaile desberdinak elkartuko dira, Aldundiko eta Udaleko ordezkariekin eta adituekin. Ehiztariak, mendizaleak, motorzaleak, baserritarrak, txirrindulariak etab. elkartuko ditu proiektuak eta zabalik izango ditu ateak interesa izan dezaketen

herritarrentzat. Gainera, bilerez gain postontziak irekita egongo dira herritarren ekarpenak jasotzeko eta Aste Berdean ere lanketa berezia egingo da haurrekin. Lehen bileraren helburua, Amasamendik egun dituen erabilera ezberdinak ulertzea izan da, erabiltzaile desberdinen ikuspegia batuz. Horrela, mendiari ikusten zaizkion gabezi eta arazoen ulermen bateratua osatu ahal izan da, etorkizunerako desioak adosteko bidean. Bigarren bileran kudeaketa eredu desberdinak azalduko dira, herritik kanpoko esperientzietatik abiatuta sormen lanari ekiteko. Beste tokietan erabiltzen diren ustiaketa, kontserbazio edo aisialdi ereduetatik probetxuzko ideiak aurkitzea da helburua. Hirugarren eta azken bileran, prozesu osoan sortutako ideiak oinarri harturik kudeaketarako irizpideak markatuko dira. Ordenazio Plan bat idaztea da asmoa, etorkizunerako planetan jasota gera dadin herriaren iritzia.

1. bilera

2. bilera

3. bilera

Maiatzak 19 Amasamendiren ulermen bateratua

Ekainak 16 Esperientziak ezagutu eta ideiak sortu

Uztailak 5 Ideiak plan batean antolatu * datak behin behinekoak dira

2014ko ekaina

// / / //


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

7

//////

1. bilera maiatzaren 19an egin zen Maiatzaren 19an egin zen lehen bileran 17 lagun elkartu ziren Amasamendiren inguruan hausnartzeko. Lehen aldiz erabiltzaile desberdinak elkarren aurrean eserita, bakoitzak mendiarekiko dituen sentimendu eta asmoak azaldu zituzten, norbere lan edo zaletasunetik. Bilera horri esker, Amasamendik herritarrentzat duen esanahia era zabalagoan uler daiteke, kudeaketarako faktore gehiago zainduz. • Galder Azkue (Villabonako alkatea): “Udaletik planifikazio falta ikusten dugu eta lanketa hori herritarrekin egin nahi dugu, gerora ordenazio plan bat idatzi ahal izateko. Herritarrek izan behar dute horretarako hitza.” • Alaitz Bilbao (Udaleko Ingurumen teknikaria): “Gizartean, mendia ulertzeko eta bizitzeko modua asko aldatu da azken hamarkadetan. Landa paisaia eta naturarekiko errespetua handitu da eta horrek kudeaketa eredua aldatzea eskatzen du. Egun, ematen diren erabilera eta behar ezberdinen arteko eta biodibertsitatea eta kontserbazioaren arteko oreka ziurtatzen duen eredua aplikatu beharko da Amasamendin.” • Roke Akizu (Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Ingurune Naturaletako Zuzendaria): “Mendi publikoarekin dugun asmoa eraldaketa da. Bertako espezietan oinarritutako mendia indartu nahi dugu, hori bera ustiatzeko.” • Ismael Mondragon (Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Ingurune Naturaletako teknikaria): “Amasamendik egurra era jasangarrian ustiatu dela dioen PEFC agiria du. Epe laburrean beste 61 hektarea ateratzea aurreikusten da.”

• Iñaki Etxezarreta (Amasamendi abeltzain elkartea): “Larre eremu zabala izanagatik urritzen ari da eta horrek arazoa sortzen du; ur emaria ere jaitsi da eta aztertu beharko litzateke zergatik.” • Egoitz Bengoetxea (Aizkardi mendizale elkartea): “Guk gehienbat oinezko erabilpena ematen diogu eta ibiliz ikusten ditugu kezkatzen gaituzten gauzak: zaborra pista bazterrean, motorzaleek eragindako txikizioak, egurra ateratzean eragindakoak... guk bertako espeziea indartzeko beharra ikusten dugu basoan.” • Joxe Mari Lizaso (Behar Zanako ehiztari taldea): “Astero saiatzen gara mendia garbitzen eta kartutxoen azalak jasotzeko lanketa ere egiten dugu; garbitasuna asko ari da hobetzen”. • Fco. Javier Alfonso (motorzalea): “Oso zaila da arauak errespetatzen ez dituzten motorzaleak kontrolatzea, erregulatu egin behar da.” Batzuek euren kezkak agertu zituzten, beste batzuk euren erabilera azaldu. Dena den, Denis Elortza aholkulariak azpimarratu zuen moduan ez zen “debekatu” hitza erabili; horren ordez “erregulatu” izan zen behin eta berriz agertu zen hitza. Guztiak datoz bat Amasamendiren erabilera asko igo dela eta horrek ustiaketa birpentsatzea eskatzen duela. Ulermen bateratu horrekin, etorkizuneko Amasamendirentzat eredu egokia aurkitzen ahaleginduko da lantaldea. Ateak zabalik izango dira proiektuan parte hartu nahi duenarentzat.

2014ko ekaina

1. Bilera


// / / //

8

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Aste Santuen baitan Villabonako Udaleko ordezkaritza bat Saharan izan zen Tolosaldeko beste ordezkari batzuekin. Bertako Daira batekin senidetzea zen helburua abieran eta hango berri hona ekartzea itzulerako betebeharra. Sahara egun hiru lurraldetan dago zatitua: Marokok hartutako lurralde okupatuak, minaz jositako lurralde liberatuak eta Algeriako lurretan dagoen errefuxiatu kanpamendua. Villabonako ordezkaritzak azken hori ezagutu du; laguntza humanitarioari esker bizirauten duen errefuxiatu kanpamendua. Egoeraren berri lehen eskutik izateko, bertako familia baten etxean hartu dute ostatu eta hainbat bilera egin dituzte: kooperazio ministroarekin, Komunikazio ministroarekin, AFAPREDESA preso eta desagertuen elkarteko lehendakariarekin, Ausserdeko ospitaleko zuzendariarekin, UJSARIO gazte erakundeko kideekin, Tichlako alkatearekin eta Auserdeko gobernadoreakin… Eta beste hainbat bisita ere egin dituzte; Euskal Fondoaren Gazuaniko auto eta kamioien tailerrera, Gerrako mutilatuenzentroa , Agti dairako haur eskolara, Erresistentzia museora… Guztietan izan da harrera beroa eta guztiek eskaini dute zer ikasia. Senidetzeak ilusio handia eragin zuen Agti Dairan: harrera beroa prestatu zuen udaltaldeak (guztiak emakumeak) eta ekitaldi hunkigarri batean sinatu ziren Brahim Mojtar, kooperazio ministroa.

Abdeslam Omar Lahcen, AFAPREDESAko egoitzan.

Alien Salek, gudan mutilatutako Sahararra.

Ibarrako herriak, Tichla dairan duen zahar etxe proiektua. Lehen eskutik jaso genuen beraien egoeraren berri.

27 de Febreroko, UJSARIOko gazteekin.

Amasa-Villab senidetze dokumentuak. Jarraian, ospakizunetarako soilik muntatzen de herriko haima tradizional batera eraman zituzten ordezkariak. Bertako kulturaren erakusle, harrera goxoa eskaini zuten herrian eta irrintzi eta dantzekin adierazi zuten senidetzeak eragindako poza. Bertako alkate den Sukeina Alimek eskerrak eman nahi izan zizkion Amasa-Villabonari, senide-tzeak herriari “indarra eta ilusioa” eman zizkiolako aurrera egiteko.

Amasa-Villabonako ordezkariek Agti Dairako eskola ezagutzeko aukera ere izan zuten; gainera, herriko ikasleek sahararrei idatzitako gutunak eta marrazkiak eman zizkieten. Haurrek pozarren hartu zituzten opariak eta erantzuteko asmoa agertu zuten. Behin paperak Saharan sinatu ostean, AmasaVillabonan maiatzaren 7an egindako osoko bilkuran bihurtu zen ofizial senidetzea. Hainbat Saharaui Gipuzkoa osotik gerturatu ziren momentuaren lekuko izateko eta esker ona adierazteko hartu zuten hitza. Aho batez onartu zuten Udal ordezkariek senidetzea eta balkoian Saharako bandera eseki zuten sahararren laguntzaz.


SAHARA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

9

//////

labona, Sahararen senide Senidetzea helburu genuela abiatu ginen Argeliako Tinduf lurraldean dauden Saharar errefuxiatu kanpamenduetara. Apirilaren 20ko goizeko hiruetan zapaldu genuen Tindufeko lurraldea. Lurralde maitatu bezain madarikatua. Senidetze batek bere gain jasotzen dituen ohiko borondateez gain, baditu oso zehatzak diren helburuak sinatu berri dugun anaieratzeak. Mundu osoko medioentzat kasi tabua den gatazka bati bozgorailua jartzea da gure helburu nagusia. Blokeo informatiboarekin apurtu eta mahai gainean jartzea munduko beste herrialdeetan jasotzen diren giza eskubide urraketak. Horrek ere gu, munduko mapan kokatzen baikaitu. Amasa-Villabonatar askok Saharar herriaren arazoaren berri, uda hemen igarotzen duten haur horiei esker jakin genuen. Oporrak bakean da, Saharar haur hauek gure etxeetara etortzea ahalbidetzen duen programa. Basamortuko sekulako beroa dela-eta, udan egunero haur bat eta edadetu bat hiltzen omen dira. Karitate eta elkartasun ororen gainetik dago, haur hauek etxean hartzen dituzten familien borondatea. Udal ordezkarion ardura da ordea, haur horiek duintasunez bizi irauteko duten aukera horri jarraipena ematea. Azken uneko daturik ez dakidan arren, Saharako kooperazio ministroak lehen eskutik jakinarazi zigun, 2014an %50 haur gutxiago irtengo dela Saharar errefuxiatu kanpamenduetatik Espainiar estatura. Datuak datu, Euskal Herrian joera hori ez dela gailendu esan beharra dago. Amasa-Villabonan, azken urteetako orekari jarraituz bost haur izango ditugu lau familietan, eta aurten lehen aldiz, Amasako Erretore etxean 11 haur Saharar izango ditugu.

Euskaldunak mugimendu internazionalistaren eta solidarioaren abangoardia izan garela diote Saharar helduenek. Beti eskua luzatu dien herrialdea, “beti borrokaren lehen lerroan Euskaldunak�. Helburu berdinak dituen bi herri hauen bideak ordea, badirudi bi noranzko ezberdinetatik joango direla aurrera. Euskal gizarteak bizi duen bake prozesu berri hau, agortua dago Saharar gehiengoaren bihotzetan. Urte luzez zain egonak, etsipenaren zamak bake bideetatik urrundu, eta beste estrategia batzuetara eramango ote dituen ikusi dugu. “Aberria ala hil� bezelako esaldiak dituzte ahoan Saharar gazteek. Eta gaztetasunetik eta errebeldiatik, beraien egonezina ulertzera hurbildu baginen ere, Euskal Herritar izatearen eskarmentuak, beste lente batzuetatik ikustarazten zigun begi aurrean genuena. Nazio oso bat erbestean, ezerezaren erdian eraiki duen herria da Sahararrena. 39 urtez, naziotasuna eta aberriarekiko lotura belaunaldiz-belaunaldi mimoz helarazi dute, Saharar guztiek helburu bat eta bakarra izatera eramanaz; Marokoren okupazioa apurtu eta euren lurren jabe egitea. Lotsaren harresia bezain luzea da, Marokoren aginte makilaren iritsi ahalmena. Madrilgo zementua zapaldu orduko, sinetsidazue, lotsa eta amorrua sentitu nituela. Kapitalismoaren morroi, interes ekonomikoak lehenetsi dituen europar komunitatea; aginte makil askoren azpiko estatu festa. Eta guk ere, Europarrak izaki, jabetu behar dugu gure eskuetan ere badagoela munduko maparen beste aldean gertatzen denaren ardura. Edo nolabait eragin dezakegula, Boikot eta desobedientzia jarrerak erabiliz. Ederra litzake herriez osatutako mundu bat, bakoitzak beretik besteena elikatzea. Nik nere hautua egina dut. Nora Urbizu, Villabonako Udaleko zinegotzia

2014ko ekaina

Herri eredugarria

Jakitun gara, gurera ere, ekonomia aztoratu duen egoerak iritsi direla, baina apustuak egin behar direlakoan nago. Politika ausartak eta iraultzaileak egiteko gaude hemen. Guk programa honi jarraipena emango diogu euren lurrera itzuli bitartean; ez dezagun ahaztu, egoera hau behin behinekoa dela, nahiz eta ia 39 urte luzez iraun.


/ / / / / / 10

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

SAHARA

Harrera familiak:

sahararren best Jon Etxeberria eta Iune Zubeldiak hirugarren urtez hartuko dute Ahmed. Jonek Saharara egindako bidaia batean ezagutu zuen haurra eta hurrengo udan ekarri zuen Iune bikotekidearen babesarekin. Hasieran beldurrak eta kezkak izan arren “oso ondo” joan zaiela aitortu dute: “hasieran gazteleraz egin genion, eskolan ere lagunduko ziolakoan; orain, euskarara ari gara pasatzen. Oso azkar ari da ikasten”. Haurra hartu zuten urte berean Saharara joan ziren, bizimodua ezagutzeko “familia ezagutzeak umea ulertzen laguntzen du”. Bikote gazteak argi du bost urteetan (hori baita muga) ekarriko duela haurra. Edonor animatuko lukete esperientzia probatzera eta lehen urtea zailena den arren politena ere badela azpimarratu dute anekdotak kontatuz. Haurrari harrera egiteko prestatzen ari dira orain, ilusioz: “oso intensoa izaten da, baina satisfazio handia da”. Jon eta Iune Ahmed-ekin jaioterriko dunetan.

Maria Jesus Lusarreta eta Julian Angel Jauregi seigarren urtez izango dira harrera familia. Ingurukoak ikusita animatu ziren parte hartzera. Familia bereko bi haur izaten dituzte eta urte batean hiru izatera heldu ziren. “Haur gehienak goxoak eta edukatuak dira”. Elkartasun kontuetan dirua denbora baino errazago ematen dugula uste du baina haurrak inplikazio handi hori sentitzen dutela dio. Esperientzia gomendatzen dute “asko asetzen du hainbeste eman dezakezula ikusteak eta etxera osasuna irabazita doazela ikusteak”.

2014ko ekaina

Urtebetetzea familian ospatuz Lejlifa, Isa eta Bachirrekin.

Maite Iturzaeta eta Imanol Arrieta gaiaz jakitun ziren haurra hartzea erabaki zutenean. Laguntzeko zerbait egin nahi zutela diote, nahiz “ematen diezuna baino askoz gehiago ematen dizutela” sentitu. Lehenengoz ekarri zutenetik aurten izango da bosgarren eta azken urtea. Inguruko jendea dagoeneko triste dagoela sumatu dute baina argi dute merezi izan duela “haurrak gozatu egin du eta guk gehiago”. Lehen urte gogorrari “beste familien laguntzarekin” buelta eman ostean, udaren zati handiena kanpingean pasatzen dutela aitortu dute “mundu guztiak maite du han”. Agurraren unea heldu arte gozatzeko gogoarekin ari dira prestatzen Ualiren etorrera: “ ‘no pasa nada’ esango digu; hori da bere esaldia”. Uali kanpingeko lagunekin.


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

ste etxea Asko dira Saharar herria laguntzeko martxan dauden proiektuak, eta horietako hainbatetan parte hartze aktiboa dute Amasa-Villabonatarrek eta Villabonako Udalak. Herri solidarioa izan da beti gurea. Adibide esanguratsuena agian, Oporrak bakean egitasmoarekin bat eginda udan haur sahararrak hartzen dituzten familiak dira. Aurten bost haur hartuko dituzte herriko 4 familiak eta euren arrazoiak eta esperientziak kontatu dituzte. La unión comienza desde nuestros conciudadanos, que año tras año acogen durante la época estival a niños y niñas en sus casas en el marco del programa Vacaciones en Paz. Este año cuatro familias de Amasa-Villabona acogeran a cinco niños y niñas en sus casas. Nos narran sus experiencias y vivencias.

Mari Puy Garmendia da gainerako harrera familia guztiek aipatzen duten erreferentzia. Aurten bere 7. urtea izango da, hasi zenetik jarraian; “beti lagundu nahi izan dut, eta seme-alabak koxkortuta nituela iragarkia ikustean, animatu egin nintzen”. Lehen urtean oso egun gogorrak pasa zituen, haurrarekin ezin ulertzearen eraginez baina beste haurren laguntzarekin eman zion buelta. Geroztik, “esperientziak emandako bizipozagatik” egin du aurrera. Binaka hartuko ditu aurten haurrak, azken urteetan bezala. Harrera familiek elkar laguntzea oso garrantzitsua dela uste du; “bailara honek gainera asko laguntzen du proiektu honetan”. Mari Puy ere Saharara joan zen haurren jaiotetxea ezagutzera, egoera hobeto ulertzeko. Bera eta seme-alabak haurren zain daude dagoeneko “ezin ditugu etorri gabe utzi; nik leher eginda amaitzen dut, baina oso gustura”.

Mª Puy Hussein eta Fatimaren familia ezagutzen.

( amavi )

11 / / / / / /

Elkartasun Astea Maiatzaren hasieran lehen Elkartasun Astea hartu du Amasa-Villabonak. Sahararen berri lehen eskutik ezagutzeko aukeraz gain, El Salvador eta Venezuela ere izan dira hizketagai. Orain arte Euskal Fondoaren bidez El Salvadorreko Meanguera eskualdean burututako eskuartzeak eta fundazioak ezagutzeko aukera izan dute herritarrek. Une bereziak utzi ditu ekimen honen lehen edizioak, agian aipagarriena, maiatzaren 10ean, Berdura Plazan sortu zen txoko Sahararra izan da. Egun honetan, POLISARIO frentearen 41. Urteurrena ospatzen dute Saharrarek, eta Gipuzkoan bizi diren Saharar ugari elkartu zen plazan euren ohiturak eta kultura herritarrekin partekatzeko.


/ / / / / / 12

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Bi amets, he “...desde una fase de golpe de estado a otra de guerra civil tanto en lo referido a

AURELIO CASTILLO GUINEA ihes betea zilegi balitz

las operaciones militares como al empleo de la violencia política, el recurso a los prisioneros y penados para que “colaborasen” en la victoria de los sublevados sentó las bases de un sistema de explotación laboral mas que beneficioso para el Estado, ayuntamientos y empresas... moderno sistema de exclavitud por motivos políticos... tanto o más importante es un soldado disparando en el frente cuanto un prisionero de guerra excavando trincheras, levantando puentes... pero también se unía el

1902ko abenduaren 2an Villalba de Riojan (Errioxa) jaioa. Papergintzan jardun zuen hasiera batean eta ondoren ikazkina izan zen Amasa-Villabonan. 1994ko urtarrilaren 21ean hil zen, 92 urterekin. Bere hilotza Tolosan dago lurperatua, bere seme Narcisoren jabetzakoa den panteoian. Prudencia Ayalarekin ezkondu zen eta 3 seme alaba izan zituzten: Paulino, Narciso eta Carlos. Horroretik ihesi

2014ko ekaina

Gerra lehertu ondoren, Francoren helburuak zein ziren ikusita -Gipuzkoa bere mendean hartzea izanik haietariko bat- AuAurelio Castilo eta bere emaztea Prudencia reliok egoeraren larritasunaz Ayala, Donostiako hondartzan. jakitun, bere senideak babestea erabaki zuen. Prudenciak eta bere semeek ihesari ekin zioten, euren sorterria, Villabona utzita. Donostiara joan ziren lehenik, bitartean Aurelio Villabonan geratu zen. Aureliok, bere anai Paulinorekin (gerora heriotza zigorra ezarriko zitzaion) egoeraren larritasunaz hitz egin zuen: frankistak dagoeneko Belabieta inguratu eta bonbardaketak hasita zeudenez, berak ihes egiteko asmoa agertu zion. Honela, biek egin zuten ihes. Aureliok bere emazte eta seme alabekin batera abiatu zuen ihesaldia, errefuxiatu kondizioan eta Debako etxe batean jaso zuten harrera. Handik Bilbora joan ziren,han Aureliok senideak zituelako. Bilbon ere, Francoren gudarosteak sartzen hasi ziren eta Aureliok Santurtzira joatea erabaki zuen. Bertan Prudenciak senideak zituen baina bonbardaketa oso gogorrak gertatzen ari ziren han ere. Gainera, Aurelioren seme gazteena, gaixotasun bat zela medio, ohetik mugitu ezinda zegoen. Aureliok, beste bi semeak emaztearekin batera, ezkutaleku batean gorde eta bera semearen zaintzan geratu zen; gero elkartu ziren denak ezkutalekuan. Itzulera ez zen oso gozoa izan ordea, gogoan du Aurelioren seme Paulino Castillok -Aritza Kultur Elkarteak berari esker egin ahal izan du lan hau- nola anai gazteenak negar egiten zuen etengabe eta metrailaren ondorioz etxearen alboko horma zatiak, gaixo zegoen anaiaren ohean erorita zeuden. Aureliok Frontera joatea erabaki zuen Santurtziko Udaletxean eman zuen izena. Aitarekin batera, bere emazte eta semeek Frontearen bidetik egin zuten ibilbidea: Santurtzi- Santander- Pesues- Celis izan zen haien ibilbidea. Bilbo erori zenean, Francoren oldarraldiaren aurrean, errepublikar ejertzitoa erretiratzen hasita zegoe eta jendea Santander aldera ihes egiten hasi zen. Amak oso argi zuen, Aureliok egiten zuen ibilbide bera egingo zutela eta sarri bi-

dean, aitak -Aureliok- haiekin elkartzeko aukera izaten zuten. Kartzela eta lan behartuak aitarentzat, Villabonara itzulera senideentzat 1937ko abuztuaren 26an, Santanderren atxilotu zuten Aurelio. Dueso (Santoña) kartzelan sartu zuten. Aitari jarraiki hasitako ihesak zentzua galdu zuen, honez gero. Eta Villabonan gauzak ez ziren errazak izan haren senideentzako. Aureliok epaiketa izan zuen eta libre geratu zen. Etxera itzuli zen, pulmoniarekin. Villabonan ere gauzak ez ziren errazak izan Baina bere aurkako jazarpena ez zen bere horretan geratu. Villabonako aguazila, Amasako mutil batek lagunduta (Aurelioren senideen eskariz ez dugu izenik aipatuko) etxean agertu zen eta Aurelio ikusi nahi zutela esanez, zuzenean gelara sartu ziren eta aguazilak esan zion mutilari: hau al da? eta hark: bai hau da. Ondoren Guardia Zibila etorri zen Aurelio atxilotzeko asmoz. Familiako medikuak, Jesus Alustiza doktoreak, aurre egin zien: “nere ardurapean gizon hau ez da hemendik aterako gaixo dago eta”. Sendatu zenean, ordea, berriro itzuli ziren eta eraman egin zuten bere aurkako akusazioa hauxe zen: “asesinar y detener personas de derechas”. Berriro atxilotua. Bilboko espetxea eta Batallon de Trabajadoresen artean, osotara, Aureliok beste hiru urte eman zituen Villabonatik kanpo. Deustu eta Tudelako batailoiak ezagutu zituen. Prudencia emazteak lan egin behar izan zuen gogor; Donostian aurkitu zuen lana, Correos Hotelean, senide baten laguntzaz. Semeak zaintzera, Errioxatik lehengusina bat etorri zen, 16 urte besterik ez zituena. Baina, laguntza bakarra senideak ziren. Kartzelatik irten ostean Aurelio Villabonara itzuli zen. Lanean hasi behar izan zuen, ahal zuen moduan. Papergintzara itzultzen saiatu zen baina, ez zuen aukerarik izan (Francoren alde borrokatu zutenek omen zuten lehentasuna). Gerora lortu zuen aurreko lanbidera, papergintzara itzultzea. Ordu arte, ikazkin ere jarraitu zuen. Aureliok eta bere senideek bizi izan zuten jazarpena izugarria izan zen. Esaterako, Aureliok jakin zuen, bera eta beste hainbat herritarren izen eta abizenak agertu zirela Amasako elizaren portikoan, fusilatuak izateko kandidatu moduan. Bere aurkako atxilotze aginduak ere maiz etorri ziren Andoaingo Guardia Zibilaren komandantziatik. Errepresioa errepresioaren gainean, haien ideiak gustuko ez zituen erregimen malapartatu baten eskutik. Langile Batailoiak, gizonezkoak lan behartuetara kondenatuak Aureliok Deustuko eta Tudelako Langile Batailoiak ezagutu zituen. Lan behartuak oinarri zituzten unitate disziplinario militarizatuak ziren. 1937. urtearen erdialdetik aurrera sortuak eta Francoren erregimenak bere aurkako bezala kontsideratzen zituen pertsonak eramaten zituzten. Milioi erdi atxilotu pasa ziren hauetatik. Francok, lehena Ceutan eraiki zuen eta azkena Burgosen, Miranda de Ebron (1947an itxi zuen). Guztietan ere, kontzentrazio eremuetatik ekarritako presoak erabili zituzten, 500 eta 1000 lagun bitarteko batailoi militarizatuetan antolatuak, komandante bat zutela buru eta diziplina zorrotzaz. Hiru batailoi motatan antolatu ziren bortxazko lanak: Gerra Prisioneroen Langile Batailoiak, Langileen Diziplina Batailoiak, Soldadu Langileen Diziplina Batailoiak.


A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

MEMORIA

helburu bat

( amavi )

13 / / / / / /

Esti Amenabarro Iraola Aritza Kultur Elkartea memoriaegiten@gmail.com

deseo consciente de castigar a los perdedores. Humillarles y someterles a durísimas pelotón de fusilamiento.”

Rodrigo, Javier (2006): Internamiento y trabajo forzoso: los campos de concentración de Franco. Revista de Historia Contemporánea. Universidad de Zaragoza.

Errenterian jaio zen 1912. urtean. eta Zizurkilen hil 1966. urtean, 54 urterekin. Ideologiaz, anarkista konbentzitua, Troski ezizenez ezagutzen zuten. Oso gaztetatik, bere konpromiso politikoa nabarmena izan zen, CNT-FAIko militantea, Gipuzkoan ehungintzako federazioaren Presidentea izan zen. Ondo ezagutzen zuen ehungintza mundua. Villabona bera, erreferentzia zen horretan, Salvadora lantegiaren kokalekua izaki. Marcosek, bertan lan egiten zuen, bere lan ziurtagiriak zehazten duen gisara 1928tik 1936 urtera bitarte. Orduan, gerra lehertu zen. Kultura eta formakuntza oso garrantzitsua zen harentzat. Jakin min handiko gizona, irakurle amorratua, intelektuala zen, bere bizitzaren antolaketa ezkerreko baloreetan oinarrituz eraiki zuena. Bere kezka sozialak etengabe agertzen zaizkigu. Haurrek egin beharreko lanen inguruan kezka berezia zuen eta aipatzekoa da, haurrek lana egiteko adina 12tik 14ra luzatzeko gogor jardun zen lanean. Haurrek zituzten nazioarteko eskubideei jaramon eginda gogor egin zuen, lortu arte. Modu berean, kezka berezia zuen haurren alfabetatzearekin. Alfabetatzea, norbere autonomia garatzeko aukera errealtzat hartzen zuen berak.

“...aunque de poca cultura, es uno de los que llaman intelectual del marxismo y con ese barniz cultural era oido casi como un oraculo entre casi toda la masa obrera...” utzi zuen zita garaiko alkateak bera zigortzeko informean. 1936 urteko uztailean Marcosek dena utzi eta armak eskuetan II Errepublika defendatzeko erabakia hartu zuen. Gernika izan zen bere lehen jomuga, gero Asturias aldera abiatu zen, han, Malatesta eta Isaac Puente batailoietan parte

MARCOS ORTEGA ALDAY anarkismoaren ikur Amasa Villabonan

hartu zuen. Asturiasen dagoen Deva ibaiaren arroan zauritu egin zuten, zauriak sendatu eta berriro itzuli zen borrokara, frontera. 1937. urteko uda amaitzear zela, abuztuaren 26an, atxilotu egin zuten Santanderren. Erregimenarentzat Marcos pertsona oso arriskutsua zen. Gerra amaitzear zela ere bere aurkako erasoak ez zuen etenik izan, bere ondasun guztiak bahituz. Aipagarria da Marcosekin batera bere senideek ere sufritu behar izan zutena, aitak (Felix Ortega) eta anaia Ciriaco eta Martinek. Ciriaco ere frentean jardun zen borrokan, sozialistekin baina. Martin berriz, beste anaia, Puerto Santa Mariako kartzelan presorik gazteena izan zen. Aquilino Ortega Alday, berriz, Belkoainen kokatu zen defentsa gunearen zereginetan jardun zen, honelaxe irakur daiteke, garai hartan idatzitako dokumentuan: “(...) paisano agregado a las piezas de artillería de Belcoain Aquilino Ortega al objeto de aclarar lo sucedido en la retirada de las posiciones de Bel-koain, en las que existían dos piezas de artillería calibre 75 m/m.” Bere familia oso konprometitua egon zen errepublikaren aldeko jardunarekin.

2014ko ekaina

jornadas de trabajo, sin mas compensación que la de no verse en una cárcel o


/ / / / / / 14

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

LABURRAK

Aste berdea Ekaina Aste Berdearekin hasiko da Urteroko moduan, ekainaren lehen astean Aste Berdea ospatuko da Amasa-Villabonan eta ingurumenari lotutako lanketa egiteko baliatuko da astea. Ohiturei eutsiz, aurten ere II. eskuko azoka izango da ekainaren 6an. Edonork hartu ahal izango du parte, ekainaren 4a baino lehen 689 749 439 telefonora deituta. Haurrei zuzendutako bi ekintza ere burutuko dira, herria Amasamendiren etorkizunaz ari den honetan, ezinbestekoa delako haurren iritzia ezagutzea. Ekainaren 15ean mendi ibilaldia egingo dute Aizkardi Mendi Elkartearen laguntzaz, hausnarketa egiteko eta euren marrazkiekin azalduko dute nolako Amasamendi nahi duten aurrerantzean. Zahar Egoitzakoek ere bat egin nahi izan duten Aste Berdearekin eta eurek ere marrazkiak jarriko dituzte ikusgai.

Ingurumena Kontsumo ohiturei buelta eman nahian,

Zero Zabor Maiatzean Udalaren babesarekin jasangarritasunari buruzko hitzaldi bat antolatu zuen Zero Zabor taldeak. Rafa Etxeberria Geologo eta Ingurumen Aholkularia izan zen hizlari eta hainbat ideia interesgarri utzi zituen; jarraian laburpen bat.

2014ko ekaina

“Nuestra forma de consumir actual no tiene precedentes; a este ritmo nos harán falta 1,5 planetas Tierra para satisfacer nuestras necesidades. En poco más de 50 años hemos destruido a nivel global recursos renovables, no renovables y biodiversidad del planeta generando impactos que ya no son reversibles. Y no sólo se trata de consumo, pues el consumo de recursos energéticos o no, tiene como consecuencia la contaminación incluyendo especies animales o vejetales y este hecho no se puede marcar en coclos porque nunca su impacto fue tan global y de tal magnitud como el que generamos hoy. El consumo responsable es el único modo de sobrellevar la crisis social, económica y ambiental actual. Tiene además beneficios económicos, al ahorrar energñia, agua y combustible; y también sociales, por promover precios justos y proteger los derechos sociales. En cuanto al reciclaje, tengo entendido que en Amasa-Villabona se ha dado un gran paso. Aunque el problema principal es no generarlos, revalorizar los residuos es muy importante. El PaP es el sistema más eficaz para ello, de momento. Pero es una pena, pues significa el fracaso de la educación ambiental. ¿Por qué no cumplimos con nuestras obligaciones hasta que nos obligan?” Rafa Etxeberria, geólogo.


LABURRAK

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

15 / / / / / /

Kirola

p

Eskola Kiroleko ikasgai berria: Errebotea Aurten hasita, Eskola Kiroleko eskaintzak Amasa-Villabonaren ikur den Errebotea irakasten du ikasturtearen baitan. Betiko kiroletatik haratago, haurrei herriko hondare den Errebote jokoa ezagu-tzeko aukera eskaintzen die hilabeteko ikastaroak. Behar Zana elkarteko kideen laguntzaz, plastikozko xextoak erosi ziren iaz, eta Behar Zanako jokalarien laguntzarekin ematen zaizkie klase horiek haurrei. Horrela gutxienez, kirol hori gertutik ezagutu eta probatzeko aukerarekin, zentzua ematen diote Errebote Plaza bereziari. El deporte escolar ofrece clases de Rebote a los chavales, con el objetivo de que conozcan de cerca uno de los patrimonios más emblemáticos de Amasa-Villabona.

Ingurumena

B

Garbigune berria, guztion eskura Astebete darama Mintzolaren ondoan Tolosaldeko Birziklapen Etxolak. Hondakin arriskutsu eta bereziak jasotzeko dago prestatua; izan ere, orain arte egutegi bati jarraituz furgoneta bat egoten zen hondakin arriskutsu eta berezi hauek batzeko edota Garbigunera eraman behar izaten zituzten herritarrek. Etxola hauekin herritarrek eskuragarriago izango dute hondakin mota hauek eramateko gunea, eta horrek erabilera handituko duela aurreikusten da. Era honetara, gehiago izango dira jaso beharreko tratamendu egokia jasoko duten hondakin arriskutsuak.

a Ka s

• Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak, patrikako telefonoak, ordenagailuetako teklatuak… • Kotxeko bateriak. • CDak eta DVDak. • VHS bideo zintak eta musika kaseteak. • Merkuriozko termometroak (plastikozko poltsa itxietan). • Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak. • Erradiografiak. • Aerosol beteak edo erdi beteak. • Disolbatzaileak eta garbiketako produktuak (ondo itxitako ontzietan, isuririk egon ez dadin). • Tinta eta toner kartutxoak. • Margoak eta brotxak (ondo itxita). • Motore olioa (plastikozko bidoietan eta ondo itxita). • Fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak. Etxolak, zulo desberdinak izango ditu hondakin bakoitzarentzat: formak, irudiak eta testuak lagunduko dute ondo sailkatzen, konpartimendutan bereizita gera daitezen. Horrela, hondakin bereziak errazago sailkatu ahal izango dira eta tratamendu egokia jasoko dute.

h o lu de esk

ba

hez

2014ko ekaina

El nuevo Garbigune ya está al alcance de todos. Hace unas semanas se instaló al lado de Subijana Etxea la Cabaña de Reciclaje de Tolosadea. Gracias a este cobertizo, las y los vecinos podrán depositar los residuos peligrosos de manera más cómoda, sin tener que estar pendientes del calendario. La cabaña tiene diferentes orificios para poder depositar cada residuo en su correspondiente lugar. Dichos orificios irán acompañados por formas, imágenes y textos para que se diferencien bien los compartimentos, en vista a facilitar la labor a las y los villabonatarras.

M

Ezke


/ / / A M A S A - V I L L A B O NA K O

( amavi ) 2

0

1

3

k

o

A

B

E

N

D

U

A

Ekainako agenda

Egitaraua 7ra arte:

Josep & Mariona Colom-en arte erakusketa. Gurea erakusgelan.

8 igandea:

Gure Esku Dago gizakatea.

11 asteazkena:

Sagrario Alemanen hitzaldia 18:00etan Subijana etxean “Hizkuntzaren gaineko jarrerak Nafarroa Garaian”

13ra arte:

Santio Jaietako programaren azal lehiaketa. Kontsultatu oinarriak: www.villabona.eu webgunean.

13 ostirala:

4 asteazkena:

Udaleku irekietan izena emateko azken eguna. (Katea etxea: 943 69 47 87).

Bakarizketen gaua, 22:30ean Gurea antzokian

D.L. SS-1158-2009 Paper birziklatuan egina

Osoko bilkura 19:00etan bilkura gelan.

6 ostirala:

Aljibe Gauak. 22:30ean Aljibean. Sound Txistem Gaua: Anartz Iturbe, txistekontari. Xabi Solano & Zigor DZ, Esne Beltza Sound System Sarrera 5 € Barra zerbitzua egongo da.

17 asteartea:

Loatzo Musika Eskolaren ikasturte amaierako jaialdia 18:00etan Gurea aretoan

AMASA-VILLABONATAR guztientzat Herritik kanpo bizi diren herritarrek udal aldizkaria hiru hilabetero euren etxeetan jaso nahi badute, edo, Amasa-Villabonan bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila harremanetan Udaleko Komunikazio Sailarekin:

Zure Udaleko albisteak aldi oro jasotzeko emaiguzu zure helbide elektronikoa! 943 69 21 00

@ komunikazioa@villabona.net


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.