Parte hartze proiektua

Page 1

Herritarren partaidetza arautzeko ordenantza sortzeko parte hartze proiektua

AMASA-VILLABONA / VILLABONAKO UDALA Herritarrekiko 1. Bilera (2014/01/28) AKTA

2014ko otsailaren 4an


AURKIBIDEA KOKAPENA .................................................................................... 3 BILERAREN GARAPENA ................................................................. 3 ERANSKINAK ................................................................................. 7

2

www.emun.com


KOKAPENA Proiektua: Parte hartzeko ordenantza sortzeko parte hartze proiektua. Bilera: Hiru bileratik lehena, urtarrilaren 28an, 19:00-21:00, Subijana jauregiko areto nagusian. Parte hartzaileak: Amasa-Villabonako 40 eragile (tartean alkatea, udaleko alderdi guztietako zinegotziak eta udaleko komunikazio teknikaria) eta Emun aholkularitzako 2 teknikari.

BILERAREN GARAPENA Hau da bilerak izan zuen egitaraua: 18:50-19:10: Harrera

19:05-19:15: Alkatearen ongi-etorria eta kokatu testuinguruan parte hartze proiektua. EMUNeko teknikarien (Mikeldi Zeberio eta Denis Elortza) aurkezpena eta EMUNek biler(et)ako egitaraua eta helburuak azaldu eta hizkuntzen kudeaketa nola egingo den azaldu. Udal Gobernuaren parte hartzearen aldeko apustuaren berri eman du alkateak. Bere garaian egindako galdeketaren inguruan sortutako kezketatik abiatuta ordenantza sortzeko beharra ikusi zutela esan du eta, kontsekuente izanda, pentsaera desberdineko herritarrekin batera landu nahi izan dutela gaia.

3

www.emun.com


19:15-19:30: Elkar ezagutu eta elkarri bilerarekiko eta proiektuarekiko espektatibak adierazi. Bertaratuok elkar ezagutzeko eta batak zein bestek parte hartze proiektuarekin dituen espektatibak adierazteko talde-dinamika egin dugu.

19:30-20:00: Zer da eta zer ez da parte hartzea? Hausnarketa egin 5 taldetan eta ondorioen hustuketa egin talde bakoitzeko bozeramaile bidez. Bost hausnarketa-taldetan bildu eta herritarren parte hartzeaz ulertzen duguna partekatu dugu. Talde bakoitzeko bozeramaileek hausnarketon laburpena helarazi die gainontzeko taldeetako kideei.

4

www.emun.com


20:00-20:40: Amasa Villabonan eta Villabonako Udalak orain arte herritarren parte hartzearen inguruan egindakoaren balorazioa egin taldeetan, ondo egindakoak eta hobetzekoak ardatz hauen arabera identifikatuz: herritarrak, elkarteak eta Udala. Bost hausnarketa taldeetako kideek Amasa-Villabonan orain arte herritarren parte hartzeak izan duen bilakaeraren gaineko balorazioa egin dute eta paneletan jaso dituzte ondorioak. Hiru ardatz jorratu dituzte (herritarrak, elkarteak eta Udala) eta plano horietako bakoitzean ondo egindakoak eta hobetzekoak detektatu dituzte. Talde bakoitzeko ondorioen berri eman dute bozeramaileek.

Bost hausnarketa taldeek jasotako ondorioen transkripzioa eranskinetan dago jasota.

5

www.emun.com


20:40-20:50: EMUNek azalpenak eman ordenantzan jasoko diren hainbat kontzepturen inguruan, parte hartze ordenantzen ohiko bizkarrezurra erakutsiz: helburuak, eskubideak, parte hartze motak eta mailak, subjektuak, elkarteak, egiturak, baliabideak, mekanismoak‌ Emuneko aholkulariek parte hartze ordenantza estandarrek jasotzen dituzten kontzeptuen laburpena egin zuten, diagrama hau erabiliz:

20:50-21:00: saioaren balorazioa egin, hobekuntza proposamenak jaso, hurrengo bilerarako hitzordua gogorarazi. Honela baloratu dute parte hartzaileek proiektuko lehen bilera hau, hiru ardatz hauen arabera: bileran izan dugun giroa, bileran erabilitako metodologia eta lortutako emaitzak.

GIROA

0

0

31

METODOLOGIA

0

10

20

EMAITZAK

0

17

11

Bi hobekuntza proposamen hauek jaso genituen: Zehaztasunek dute garrantzia eta ea hurrengo bileretan horietara iristeko gai garen. TraducciĂłn al castellano para el grupo, nos faltaba comprender alguna cosa pero muy bien .

6

www.emun.com


ERANSKINAK Amasa-Villabonan herritarren parte hartzeak izan duen bilakaeraren inguruko diagnostiko eta balorazioa egin zuten bilerara bertaratutakoek, 5 taldetan bilduta, eta hauek dira gogoeta saio horretatik taldeek atera zituzten ondorioak, 3 ardatzen arabera sailkatuta (herritarrak, elkarteak eta Udala):

1. taldea Herritarrak

Elkarteak

Udala

2. taldea Herritarrak

Ondo egindakoak Gaur etorri garela Festetan parte hartzea Solidario izatea Zaborraren inguruan inplikatzea Borondate handia Elkarte aniztasuna Gaurko deia Interesa herritarren iritziarekiko

Ondo egindakoak

Elkarteak

Elkarteen lana orokorrean

Udala

Parte hartzea bultzatzeko pausoak Gaurko bilera

3. taldea Herritarrak

Ondo egindakoak Udalak bidalitako inkesta bete Manifestazioak Herritarrek bere iritzia ematea Parte hartze aktiboa, bitarteko desberdinak Auzolan deiari erantzunak Eragileen ekarpena orokorrean

Elkarteak

Udala

7

Eragileekin elkarlana Autonomia eskaintzea Azpiegiturak, baliabideak eskaini Proiektu estrategikoak “kontsultatu�

Hobetzekoak Kritika gehiegi askotan ezagutu gabe Inplikazio gehiago

Elkarte itxiak: - Pertsonekiko - Elkarteekiko Plenoa denean deialdia zabaldu Erabaki garrantzitsua denean galdeketa

Hobetzekoak Konpromisoa Udalera iristeko erraztasuna Elkarren arteko koordinazioa Jai batzordeko giroa Konpromisoa Udalera iristeko erraztasuna Herritarrari gerturatzeko bidea jartzea

Hobetzekoak Herritarren inplikazioa Erantzukizuna hartu Kultura parte hartzailea

Inplikazioa Elkarte eta udalaren arteko saretzea Elkarteak haien artean saretzea, proiektu estrategikoak aurrera ateratzeko Inplikazioa Komunikazioa eraginkortzea etengabe gaurkotuz Herritarrak eta iritziak kontuan hartu Herritarren hitzak egikaritzeko metodo bat, herri kontsultak ere

www.emun.com


4. taldea Herritarrak

Elkarteak

Udala

5. taldea Herritarrak

Elkarteak

Udala

8

Ondo egindakoak Ekimen kulturaletara ikusle moduan. *Herria bizirik interes bat Parte hartze maioritarioa hauteskundeetan Herriko jaietako parte hartzea *Nahiko gaztedi aktiboa? 1)Ez 2)bide eta tresna garbiak eskaintzea udalak 3) herri elkarteek sinistuta – udalak bultzatu eta antolatuta Bizitza asoziatibo dexentea (kultura, hezkuntza, kirola, …) 1) Eskasa 2) Elkartasun ikuspuntua handituz eta elkar lagunduz 3) Kosta egiten da Herri dinamika pizteko saiakera bat dago orain *Gaurko bilera adibide

Hobetzekoak Kexatu soilik ez, eta ekarpenak? Tartean parte hartze exijentzia handiagoa behar Elkarlan handiagoa behar Bakoitza bere kontura ordea Udalak ordenantza gauzatu eta praktikan ipini

Ondo egindakoak Protestas por el sistema de recogida de basuras Reuniones a puerta abierta en fiestas Participación en fiestas Participación mercadillos de segunda mano y otros solidarios Convocar esta reunión

Hobetzekoak Participar en las propuestas

Koordinazio eskasa elkarren artean

Alderdikeria gainditzeko gehiago saiatu

Mayor participación en las decisiones del ayuntamiento Convocar a las asociaciones para que en un porcentaje decidan las fases de las subvenciones Que la valoración de todas “sus actividades” esté hecha desde una perspectiva de género

www.emun.com


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.