Maider gaztelumendi eta naroa fernandez

Page 1

Garazi Mutuberria, donostiarra, tabernaria, Gizarte Hezkuntza ikasten ari da Donostiako fakultatean. 19 urteko neska da eta boluntario lanean dihardu Antxeta Ttakun-Ttakun izeneko Donostiako Egia auzoko taldean “Kun, kun, kun, Antxeta Ttan Ttakun� lelopean.

Naroa Fernandez eta Maider Gaztelumendi

Garazi Mutuberria 1


Galdera batekin hasiko gara; Zer da zehazki Antxeta Ttan-Ttakun? Donostiako Egia auzoan kokatuta dagoen aisialdi elkartea da eta bere helburua auzoko haur eta gazteei aisialdirako eskaintza bat ematea da. Antxeta-Ttan Ttakun Egian bakarrik dago ezta? Nik dakidala bai, Antxeta-Ttan Ttakun berez deitzen dena bai.

“ Helburua haur eta gazteei aisialdirako eskaintza bat ematea da”

Zer dela izan zenuten Antxeta-Ttanttakun bezalako talde bat sortzeko ideia? Aspaldi sortu zen, gu jaio baino lehen. Egiako hainbat gazteek ikusi zuten auzoak bizia zeukala baina haur eta nerabeei aisialdirako eskaintza eman behar zitzaiela, horretarako beharra ikusirik. Beraz, Antxeta izenarekin haurrentzako udako kanpaldiak antolatzen hasi ziren 1989an, gutxi gora behera. Honen arrakasta ikusirik, espazio baten aldeko apustua egin eta udalak Atotxa kaleko lokal bat ematea lortu zuten. Geroago, nerabeentzako irteerak antolatzen hasi ziren, hain zuzen “Abenturaz Blai” deituriko udako kanpaldi ibiltaria. Denborarekin, nerabeentzako liburutegiko eraikineko Gazte Lekua kudeatzea lortu zuten. Horregatik, lehen Antxeta zenari TtanTtakun izena gehitu zitzaion eta helburu berdinekin sortu zen “Antxeta Ttan-Ttakun” aisialdi elkartea. Hala ere, azken urteetan, batez ere gu hezitzaile gisa hasi baina lehen, hezitzaile falta ikusi zen.

“Gu hezitzaile gisa hasi baina lehen, hezitzaile falta ikusi zen”

2


Beraz, jende gutxi zegoela ikusirik bertan sartzea erabaki zenuen? Bai, pixkanaka lagun batzuk Antxetan sartzen hasi ziren haurrekin baina nerabeekin egoteko behar gehiago zegoen, beraz, nik bi aldiz pentsatu gabe bertan sartzea erabaki nuen. Hasierako Antxeta-Ttan Ttakun eta gaurkoa berdina dela esango zenuke ala prozesu bat izan duelakoan zaude? Bai, prozesu bat izan du. Batez ere, hezitzaile eta espazio aldaketa asko izan dira, normalak dira horrelako aldaketak. Hala ere, egitasmo pedagogikoari begira ez da aldaketa gehiegirik egin, nahiz eta gaur egungo hezitzaileok denbora hartu dugun hori birpasatu eta hausnartzeko, denak gure benetako helburuak zein diren jakiteko. Haurrak eta nerabeak aipatu dituzu, beraz, gazteentzako talde bat da? Zein adin tarteri dago zuzenduta? Gazteak eta haurrak aipatu ditut baina haur eta gazteentzako zerbitzu desberdinak eskaintzen ditugu. Zehazki esateko, Antxetak 6-12 adin bitarteko haurrak hartzen ditu bere gain eta Ttan-Ttakunek, berriz, 12 -17 urte bitartekoak Horrez gain, aipatzekoa da egoera ekonomiko anitzetako haur eta gazteak izaten ditugula gurean. Horregatik, bertako kide izateko hasieratik argi izan dugu ez dugula kuotarik eskatuko, izan ere, jakin badakigu familia asko eta askok oztopo asko dituztela hilabete bukaerara iristeko. Beraz, normalean egiten ditugun ekintzetarako dirurik ez eskatzen saiatzen gara, baina jakinda udaleku eta kanpaldiek suposatzen duten gastua, kasu horietan bai eskatzen dugula. Oztopoak aipatu dituzu. Beraz, Antxeta Ttan-Ttakunen helburu nagusia oztopo horiei aurre egitea izango litzateke? Bai, esan daiteke oztopo nagusiaren barruan, beste hainbat daudela eta horien artean, haur asko eta askok ez dutela adin tarte desberdinetako haurrekin aisialdia izateko aukerarik izaten. Helburu nagusia beraz, auzoko nahiz auzoz kanpoko haurren aisialdirako aukera bermatzea izango litzateke.

3


Eta horretarako nola antolatzen zarete? boluntario nahikoa zaretela uste al duzu? Orain bertan bi talde handietan banatzen gara, Antxeta alde batetik eta Ttan-Ttakun beste aldetik. Azken batean, talde bakoitzean hezitzaile desberdinek hartzen dugulako parte. Hau horrela, Antxeta alde batetik eta Ttan-Ttakun bestetik, astean behin elkartzen dira talde txikiko bilerak egiteko eta hilabetean berriz, elkarte bilera bat egiten dugu. Hori horrela izanda, talde bakoitzak bere ekintza propioak ditu urtean zehar, baina hezitzaile guztiak elkarte moduan antolatzeko joera daukagu. Momentu honetan, 30 bat hezitzailek hartzen dugu parte elkartean. Eta zuen antolakuntza honetarako koordinatzailerik edo bururik baduzue edo denon artean hartzen dituzue erabakiak inongo mailakatzerik gabe? Orain dela urte bete arte aurretik aipatutako Atotxako eraikinean, bi hezitzaile aritzen ziren bertan lanean, tailer desberdinak egiten, laguntza gelak edo beste hainbat ekintza puntualetan. Baina orain dela hilabete gutxi batzuk ordea, ikusi genuen ez zela haur gehiegi hurbiltzen bertara, kopurua nahiko murriztu zen. Beraz, erabaki genuen, hezitzaile guztiok boluntario gisa ibiltzea. Gaur egun, ez daukagu inongo mailakatzerik eta elkarteko bi-

“Denok batera hartzen ditugu erabakiak, denek izanik iritzia emateko eskubidea�

lera horietan denok batera hartzen ditugu erabakiak, denek izanik iritzia emateko eskubidea. Guztion iritziak errespetatzen direla aipatu duzu, beraz, Antxeta-Ttan Ttakunen sartzeko badago baldintzarik? Modu batean bai, baditugu hainbat baldintza. Alde batetik, hezitzaile boluntario gisa lanean jarduteko interesa beharrezkoa dela ikusten dugu. Horrez gain, elkarte moduan ditugun ideiekin bat etortzea. Bestalde, lehen titulaziorik gabeko jendeak parte hartzen bazuen ere, pixkanaka gauzak behar bezala egiten saiatzen gara eta beraz, tituludun jendearen bila gabiltza, edota praktikak gure aisialdi elkartean egin nahi dituenaren bila. Hala ere, ez dago ezer guztiz finkatuta eta kontu horiek elkarteko bileretan plazaratu eta erabakiak hartzen dira. 4


Ideiak aipatu dituzula, hauen adibiderik jarri zenezake? Bai, esaterako aniztasunaren trataera, euskalduntasuna, kooperazioa, talde lana, errespetua eta beste hainbeste. Zer motatako ekintzak egiten dituzue bertan eta zein da zure gustukoena? Zergatik? Urtean zehar ekintza puntualak antolatzen ditugu, hala nola, euskararen eguna, Inauteriak eta abar. Bestalde, udarako oporretan, kanpamenduak antolatzen ditugu. Antxetak 612 urte bitarteko haurrekin hamar egunetako egonaldia egiten du kanpin edota lursail batean. TTan-Ttakunek aldiz, 12-17 urte bitarteko gazte-nerabeekin, egun kopuru berdinetan ibilaldia antolatzen du Euskal Herriko txoko desberdinetatik zehar. Normalean, Ttan-Ttakunekoak (ni bertan nago), gure ibilaldiko egun puntualetan Antxetak antolatuta duen kanpaldi horretara hurbiltzen saiatzen gara. Ni gazteekin ibiltzen naiz udako kanpamendu ibiltari horietan eta gehien gustatzen zaidana hori da, batez ere, asko ikasten dutelako sukaldean eta beraien autonomia lantzeko izugarrizko aukera izaten dutelako. Ekimen horiek aurrera eramateko, jasotzen al duzue kanpo laguntzarik, elkarteren batena, hezkuntza saileko diru laguntzak? Bai, hain justu ni Ekonomia lan taldean nago eta laguntza ekonomikoari dagokionez bai udaletxeari eta bai diputazioari diru laguntzak eskatzen dizkiogu, normalean onartu eta eman egiten dizkigute. Horrez gain, auzo mailan eragile desberdinen artean harreman oso ona daukagu eta horien partetik laguntza handia jasotzen dugu, guretatik haiek jasotzen duten moduan. Gainera, elkarrekin ekintza desberdinak antolatu izan ditugu, beraz, harremana oso estua da. Auzo mailan beraz, elkarte desberdinen artean ekintzak antolatzen dituzue? Bai, esaterako azken hilabetean auzoko plaza margotzea proposatu zen, bai Gazte Asanbladatik eta bai Auzo Batzarretik. Guregana ere laguntza bila etorri ziren eta guk onartu egin genuen, auzoko pertsona desberdinek, haurrak, nerabeak, nagusiak hartu genuen parte.

5


Zerbitzua ematen diezuen pertsonekin zer nolako harremana duzue? zuzenekoa edo zeharkakoa? Oso zuzenekoa da harremana, bai orain eta baita elkartea sortu zenean ere. Azken batean auzokoak gara gehienak eta haurrak ezagutu ez arren, gurasoak ezagutzen ditugu, batzuetan parrandan elkartzen garenean edo (barre egin du). Bai, orokorrean harreman oso ona daukagu eta irteeretan edota ekintzetan parte hartzeko prest egoten dira beti, adibidez kotxez irteera egin behar dugun lekura eramateko. Eta Antxeta Ttan-Ttakun-en euskarari zein lanketa ematen diozue? Gure ideietako bat euskalduntasuna bermatzea izanik, komunikaziorako tresna nagusia euskara dugu. Baina hala ere ez dugu zailtasun gehiegirik topatzen gure auzoa oso euskalduna delako eta normalean beraien artean, parkean, eskolan, euskaraz harremantzeko ohitura daukatelako.

“Komunikaziorako tresna nagusia euskara dugu� Beste hizkuntzekin (gaztelania, ingelesa, frantsesa) harremana ba al duzue? Gure hizkuntza beti esango dugun bezala euskara da, hala ere, euskara ez dakien norbait topatuko bagenu, nerabeek beraiek egin beharko dute pertsona horrekin lanketa, itzulpen lanak eginez edo horrelako zerbait. Zuk Antxeta Ttan-Ttakunen zer da zehazki egiten duzuna? Momentuaren arabera gauza desberdinak egiten ditut. Normalean, Ttan-Ttaldeko bileretan egingo ditugun ekintzak eta irteerak prestatzen ditut, baita horietan parte hartu ere. Horrez gain, elkarteko bileretan elkarteari buruzko erabakiak hartzen laguntzen dut eta bestalde, lehen aipatu dudan bezala, Ekonomiako lan taldean nago eta beraz, diru laguntzak direla eta horretan ibiltzen naiz. Boluntario lanak beraz, ordu dezente eskatzen dizkizu ezta? zer moduz daramazu? Edozeinek baietz esango luke, baina nire amak dioen moduan, “Gustuko tokian maldarik ez!� (barre egin dugu). Gustura aritzen naiz bertan, auzoa orokorrean oso gustura dago egiten dugun lanarekin eta hori pozgarria da egia esan. Askotan bilerak astunak izaten dira, hori betikoa da, baina honen emaitzak zeintzuk diren ikusita merezi du hauek egiteak. 6


Zuk boluntario moduan lan egitea gomendatuko zenuke? Bai dudarik gabe. Batetik, pentsatzen dut norberarentzako oso esperientzia ona dela eta bertatik ikasteko aukera dagoela eta bestetik, edozein lan arrunt ez izateak, interes bereko pertsonak elkartzea egiten du. Beraz, gustura aritzen gara elkarlanean. Beraz, boluntario lanean ari zarenean eta ordaindutako lanarekin sentitzen duzuna ezberdina da? Bai guztiz desberdina. Azken finean, ordaindutako lanak interes ekonomiko bat dauka atzetik eta boluntario lana gustura egiten dudan hori da. Kasu honetan, hilabeteko soldata haurren irribarreak lirateke.

“Hilabeteko soldata haurren irribarreak lirateke�

Esango zenuke beraz, boluntario lana bultzatu ezkero, aurrera jarraitu daitekeela? Seguru nago, guztiz seguru gainera. Garai batean Euskal Herrian auzo edo boluntario lanaren bidez antolatzen ziren eta gaur egun geroz eta gehiago ikusten ari dira horrelako gauzak. Nahiz eta momentu hauetan familia eta jendartean dirua izan kezka nagusietako bat, ez dago hori eskuratzeko aukera askorik eta pentsatzen dut lan boluntarioa erabili behar dugula aurrera jarraitzeko, auzolana eta trukearen bidez esaterako. Gizartean boluntarioki lan egitea etorkizunean aukera bat izan daitekeela esan duzu, eta zehazki Antxeta Ttan-Ttakun-en etor kizuna nola ikusten duzu? Egia esan etorkizun polita duela ikusten dut.

7


Beraz egindakoak fruituak eman dituela ikusi ahal izan duzue? Bai. Beldurra genuen orain dela hilabete batzuk hasi garen dinamika edo antolatzeko moduarekin, baina uste baina emaitza hobeagoak lortu ditugu. Gainera, zenbait haur eta nerabeek dagoeneko esan digute etorkizun batean gure lana hartu nahi dutela, beraz ezin hobeto, seguru nago fruituak emango dituela aurrerantzean ere. Bukatzeko, orokorrean nola ikusten duzu boluntariolanaren etorkizuna? Etorkizunera begira nahiko ilun ikusten dut orokorrean boluntario lana egia esan. Gaur egun gizarteko egoerari erreparatuz, jendea nekez dago musu truk lanean aritzeko prest. Hala eta guztiz ere, oraindik hainbat gazte gara pentsamendu eta helburu berdinak ditugunak eta hau alderdi positibo bat dela esaten ausartuko nintzateke.

Antxeta Ttan-Ttakuneko hezitzaileetako batzuk.

8


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.