Issuu on Google+

Lauberri 2014ko martxoa– marzo 2014

Lauaxeta Ikastolan, elkarbizitzaren alde lanean (1-2. orr.)

Lauaxeta Ikastolan, Elkarbizitzaren alde lanean “Pertsona garatuz, gizartea eraikitzen”. Gure ikasleen garapen pertsonala dogu helburu eta berau lantzeko, ezinbestekoa da elkarbizitzarako gaitasunari aditzea.

Artezkaritza Kontseiluaren barriztapena (2.orr.)

Lauaxeta Ikastola, Cambridge English azterketa zentroa (2. orr.)

Elkarrizketa sakoneanGure ikasleak eta euren etorkizuna- DBH4

(2-3. orr.)

El desarrollo personal de nuestros alumnos-as pasa necesariamente por su desarrollo social. Con ese objetivo, los alumnos-as de Bachiller han trabajado en el marco del Plan de Paz y Convivencia 2013-2016 del Gobierno Vasco, acercándose a experiencias de nuestra historia, para llegar a la conclúsión de que la violencia, en lugar de aportar soluciones, nos aleja cada vez más de estas.

Zentzu honetan, Lauaxeta Ikastolan hiruhilabete honetan, Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 Bake eta Bizikidetza Planaren barnean eta berau hezkuntza arloan hedatzeko asmoz, elkarbizitzaren inguruan lanean aritu gara. Batxilergoko ikasleei dagokienez, gai hau Kurrikulum-aren eduki bezala landu dogu, filosofiaren ikasgaiaren barruan. Ikasleek, euren kabuz eta irakasleen laguntzaz egin dabezan hausnarketetaz gain, indarkeriaren biktima izan diran pertsona biren testigantza jaso dabe, beti ere ikuspegi konstruktibo bat emonez: zelan gainditzen da gorrotoa indarkeria sufritu eta gero? zelan eraiki daikegu gure bizitza, honelako biziesperientzi latza izan eta gero? Jasotako testigantza eta garatutako hausnarketen ondorioz, indarkeriak, arazoak konpondu beharrean, arazoen irtenbidea geroz eta hurrunago kokatzen dabela ondorioztatu dabe. Aldi berean, gure historiaren momentu latzetara hurbildu dira eta eurak etorkizuneko gizartearen protagonista diren heinean, historia ez errepikatzearen aldeko haziak ereiten jardun dabe. Azken baten, indarkeri gabeko gizarte bat helburu badogu, gure ikasleak dira giltza, eurak izango bait doguz etorkizuneko gizartearen parte eta gidari eta eurak bilakatu behar doguz hitza eta konponbide bilaketetan adituak eta edozein kasutan, indarkeriaren bidegabekeriaren ustekoak. Gure ikasleen alde, gure etorkizunaren alde, eta bakearen alde.

Newsletter hau jaso nahi ez badozu, ikastola@lauaxeta.net idatzi egizu mesedez


Artezkaritza Kontseiluaren barriztapena

Con la Asamblea de diciembre, contamos con una Junta Rectora renovada: de arriba abajo y de izquierda a derecha: Juan L. Derteano, Asier Alea, Josu Arteta, Juan Mª Totorika, Unai Atristain, Iñaki Isasi, Carlos Alzaga, Juan R. Aurrekoetxea, Iratxe Olabarri, Nerea Lupardo eta Koldo Meso.

Abenduko Asanbleaz geroztik, Lauaxeta Ikastolaren Artezkaritza Kontseilu barrria daukagu: goitik behera eta ezkerretik eskumara Juan L. Derteano, Asier Alea, Josu Arteta, Juan Mª Totorika, Unai Atristain, Iñaki Isasi, Carlos Alzaga, Juan R. Aurrekoetxea, Iratxe Olabarri, Nerea Lupardo eta Koldo Meso.

Lauaxeta Ikastola, Cambridge English azterketa zentroa Lauaxeta Ikastola, Cambridge-ko Unibertsitateko, Cambridge English-en azterketa ezberdinak egiteko zentro ofiziala da. Zentzu horretan, ikastolan, maila ezberdinetako ziurtagiriak lortzeko azterketak egin daitekez: STARTERS, MOVERS, FLYERS, KET, PET, FIRST, eta ADVANCED… Azterketak, ekaineko deialdian gauzatzen dira eta matrikula epea martxoak 5 eta 20 bitartean da. Animatu!

Lauaxeta Ikastola , forma parte de los centros examinadores autorizados para la obtención de los títulos de inglés de la Universidad de Cambridge. Los exámenes, serán en la convocatoria de junio y las matrículas hasta el 20 de marzo. ¡Anímate!

Elkarrizketa sakonean- Gure ikasleak eta euren etorkizuna

¿Qué quiero ser de mayor? Una pregunta que se hacen muchos de nuestros alumnos-as llegados a cierta edad. Con la intención de ayudarles a identificarlo y a tomar la decisión respecto a qué estudios cursar, hemos desarrollado dos proyectos en 4º de ESO y 2º de Bachiller.

02

Zer izan nahi dozu etorkizunean? Gure gazteei sarritan, galdera hau egiten deutsegu. Batzuk euren zaletasunei buruzko ideia argiagoak daukez, beste batzuk, oraindik ez dakie zer daben gustoko. Nagusiagoei ere gertatu izan jaku, denpora aurrera joan ahala eta norbere burua hobeto ezagutuz, gure interes, zaletasun eta gustoak ere hobeto ezagutu doguzala. Baina gauza da, orainean eta euren burua momentu honetan ezagutzen dabenaren arabera, iadanik erabakiak hartu behar dabezala: batxilergoan ze modalitate ikasiko dot? batxilergoa amaituta, zer ikasiko dot? Erabaki honeetan laguntzeko DBH4. eta Batxilergo 2.mailatan, proiektu batzuen bitartez, ekintza ugari gauzatzen ari gara.

Lauberri


A los alumnos/as les resulta de gran utilidad escuchar testimonios de primera mano, de padres, madres y ex alumnos-as que han pasado por su misma situación y quieren compartir su experiencia con ellos. Por otro lado, este proyecto les ayuda también a valorar su paso por la ESO y a cerrar esta etapa, para dar inicio a la siguiente, plasmando sus sentimientos, en una creación artística

Gai hau lantzeko, DBH 4. mailari dagokionez, UDIN4 proiektu interdiziplinarra eratu dabe irakasleek. Bere titulu edo izena, erabat esanguratsua: “Eta hurrengo urtean zer? eta Nondik gatoz eta nora goaz?”. Eurekaz elkarrizketa bat izatea interesgarri eritzi deutsogu, gehiago jakiteko. Zein da proiektu honen helburua? Helburua bikoitza da, alde batetik ikasleen hurrengo ikasturteari begira aukeraketa on bat egiten laguntzea eta horretarako beharrezko daben informazio guztia emotea eta bestetik, Ikastolan momentu honetararte egindako ibilbidearen inguruko hausnarketa egitea eta etorkizunari ateak zabaltzea. Zikloa iztea eta ziklo berria zabaltzea. Antolaketari dagokionez, ihazko ikasturtetik hona, aldaketak egon dira ezta? Zeintzuk azpimarratuko zeunkiez? Hala da, aurreko urteetako proiektuak ez dabe etenaldirik denporan zehar, baina aurtengoak, bilatzen dauzan helburuak direla eta, kurtsorako bi momento ezberdinetan garatzen da. Lehenengo zatia ikasleek aukeraketa prozesua egiten daben momentuan garatzen da eta bigarren zatia kurtso amaieran. Horrez gain, aurreko urteetako proiektuak kurrikulo aldetik landu nahi diran edukiekaz euken lotura gehiago, aurtengoak aldiz, ikaslearen orientazio prozesuagaz eta garapen pertsonalagaz dauka gehien bat lotura. Eta zelan baloratzen dabe ikasleek proiektu hau? Ikasleek positiboki baloratzen dabe proiektua, azken finean daukezan zalantza konkretuak argitzen laguntzen deutselako. Oso proiektu esanguratsua da eurentzat eta erabilgarritasun asko ikusten deutse. Aukera ezberdinak, esperientziak eta bizitza bide bat direla ikusteko balio deutse eta leku ezberdinetara heltzeko aukera ezberdinak dagozala. Zein da zuen ustez gehien gustatu jaken ekintza? Batez ere guraso eta ikasle ohien hitzaldia. Lehen eskutik jasotako esperientzia ezberdinak entzutea oso gustoko dabe, eta era berean gertuko eta esanguratsuak dira eurentzat. Kasu errealak dira, ez dira teorian soilik gelditzen diren azalpenak eta eurentzako testigantza hori jasotzea oso baliagarria da. Aldi berean, ikasgelan irakasleaz gain beste pertsona batzuk sartzea eta euren esperientzia pertsonalak azaltzea oso positiboki baloratzen dabe. Eta... Ikasturte amaierarako zeozer aurreratu daikezue? Kurtso amaierako proiektuan ikasleei Ikastolan egindako ibilbidearen berrikusketa bat egitea eskatuko jake. Azken finean ikasleak lortu eta egindako guztiaren balorazio bat egitea da helburua eta bide batez, Ikastolan amaitzen duten DBHko etapa agurtzea. Horretarako ikasleek produkzio artistiko bat sortzen dabe, talde bakoitzaren bizipenak eta emozioak errepresentatuz. Beste barik, ba, eskerrikasko, zuen azalpenengaitik eta aurrera! Eskerrikasko.

Lauberri

03


Lauhitzetan Itziar Telleria, UNESCOko Monumentuei buruzko Nazioarteko argazki lehiaketan garaile! Zorionak, Itziar! Itziar Telleria, azken lehiaketan garaile suertatu da, Irati Zallo, Lauaxeta Ikastolako ikasle eta iazko edizioan garaile izandakoaren testigantza jasoaz. Catalunyako Generalitateak eta Europako Kontseiluak antolatutako argazki-lehiaketa honen helburua ikasleei gertuko ondarera hurbilaraztea da, ondare hori ezagutuz, baloratuz eta gozatuz. Aurreko edizioan 42 herrialdetako 20.000tik gora ikaslek parte hartu eben. Jose Mari Villa, Blas de Otero fundazioak antolatutako V. argazki lehiaketan, garaile Batxilergoko lehenengo mailako Jose Mari Villa, Blas de Otero fundazioak antolatutako V.argazki lehiaketan, 20 urtetik beheragoko kategorian garaile suertatu da! "Historia (casi) de mi vida" liburuan oinarrituz, argazki bat aurkeztu eta bere lan eta ideia onen fruituak jaso dauz. Zorionak! European Youth Parliament-en, 3. urtez, Estatu mailako fasera pasatu gara! Europako Gazteen Parlamentua Europar Batasunak antolatzen duen Europa mailako proiektu bat da, gazteen artean ingelesa bitarteko dala, arazoak hitz egitearen bidez eta argumentuen erabileraren bidez konpontzeko ohitura garatzeko. Lauaxeta ikastolako 1. batxilergoko 6 ikasleek egindako lan ona eta gero Espainiako fasera pasatzea lortu da, Euskadi ordezkatuko dabelarik gainontzeko autonomi erkidegoetako ordezkarien aurrean. Eskerrikasko janari bilketan eta Angelman kanpainan parte hartzeagaitik! Ikastolako EKOESKOLA taldearen izenean “Banco de Alimentos” erakundearentzako janari bilketaren ekimenari dagokionez, eskerrik asko zuen laguntzagaitik! Aldi berean, Angelman ( http://www.angelman-asa.org/) kanpaina dala eta, eskerrikasko baita guztioi! Teknologia barriak hezkuntzan Lauaxeta Ikastolan, Apple-ek antolatuta, Euskadiko 25 ikastetxeetako ordezkari egon ziran iPadaren inguruko saio batean. Teknologia berriak, hezkuntza, eta garapena bitarteko!

Agenda Zuhaitz eguna: Datorren martxoak 22an, zuhaitz eguna ospatuko dogu Lauaxetan Jardunaldi kulturalak: datorren martxoak 20 eta 21ean, aste kulturala ospatuko dogu, hainbat ekintza bitarteko!: antzerkiak, plauy back-a, tailerrak (masaiak, defentsa pertsonala, magia, yoga, taichi, eskalada, funky, …), show-ak, entzunaldiak, … Batxilergoko Ate Irekiak Datorren apirilak 9an, Lauaxeta Ikastolan batxilergorako matrikulazio berrietarako Ate Irekiak ospatuko doguz. Inor interesaturik ezagutu ezkero, esaiozu!

Gehiago jakin nahi? Informazio/irakurketa interesgarriak nahi? Sartu gure web orrian http://www.lauaxeta.net, eta klikatu facebook (

LAUAXETA IKASTOLA http://www.lauaxeta.net

) edota blog-aren (

) botoiak


Lauberri 2014 martxoa