Lauberri 2014ko ekaina– junio 2014
Berrikuntza eta Teknologia barriak Lauaxeta Ikastolan Egindakoak eta proiektuak (1. orr.)
Gure ikasleen bikaintasuna
(2.orr.)
Suediako bisita,gure kalitate sistema ezagutu nahiean
(2. orr.) Elkarrizketa sakoneanGuztion artean, gauza harrigarriak lortu daikeguzalako!
“
(4. orr.)
La educación de nuestros alumnos-as para el futuro, tiene que comtemplar la formación en TICs. Siendo así, a los proyectos desarrollados con el iPad en el curso anterior, sumamos este año el proyecto “1x1 iPad” de 4º de EP y 1º de ESO. En la misma línea, hemos creado un equipo de TICs, que coordinará todas las actuaciones que se desarrollan en Lauaxeta Ikastola en torno a las TICs.
Barrikuntza eta Teknologia barriak Lauaxeta Ikastolaren bereizgarrietako bat berrikuntza dogu eta gaur egun teknologia berriak berrikuntza proiektuen zerbitzua erabili daikeguz, beti ere ikasketa prozesua hobetuz eta hezkuntza helburu izanez. Bestalde, gure ikasleak mundu digitalerako prestakuntza izatea garrantzitsua dala uste dogu, euren etorkizunean teknologia barriek izango daben presentzia dala eta. Guzti hau kontutan izanda, amaitu barri dogun 2013-2014 ikasturte honetan, hainbat proiektu garatu doguz IKT edo teknologia barriak bitarteko dirala, ikasketa autonomo, aktibo eta pertsonalizatuago bat lortuz. Informazio eta komunikaziorako teknologia ezberdinen artean, iPad-aren erabilera bera, berrikuntza bat izan da ikasturte honetan, ondoko proiektuak lantzeko: ‾ Haur Hezkuntzako “Estimulazio goiztiarra“ proiektuan ‾ Lehen Hezkuntzako “Science“ proiektuan ‾ DBHko Komunikazio proiektuan Puntu honetatik abiatuz, datorren 2014-2015 ikasturtera begira, pausu bat gehiago emongo dogu eta LH 4. eta DBH1go mailetan “1x1 iPad” proiektua martxan jarriko dogu. Maila honeetako ikasle bakoitzak, iPad bat izango dau eguneroko lanerako tresna bezala eta Lauaxeta Ikastolako Moodle plataforma eta iTunes U plataforma app ezberdinekaz batera, izango dira ikasgai ezberrdinak lantzeko bideak. Proiektu hau bideratzeko, irakasleek iPad-aren inguruko formazio ofizial saio batzuk jaso dabez eta aurrera begira, praktika onen tarte batzuk izango dabez, esperientzia hoberenak elkartrukatzeko asmoz. Aldi berean, maila honeetako familiei dagokienez ere, formakuntza batzuk eskeiniko dira, seme-alaben erronka barriak ulertu, dagokionean lagundu eta gurasoak eurak ere IKTetan trebatzeko asmoz. Lauaxeta Ikastolan, IKTei emoten deutsegun garrantzia dala eta, iPad-aren inguruko proiektu honeek eta orokorrean ikastolan erabiltzen doguzan teknologia barriak (Moodle, weba, sare sozialak, blog-ak, eskola 2.0., portatilak, …) koordinatu eta definitzeko asmoz, IKT lan talde bat sortu barri dogu. Azken baten, gaur eguneko ikasleak aro digitalean jaioak doguz eta euren etorkizunerako prestakuntza eta hezkuntza badoguz helburu, ezinbestekoa da teknologia barriei ere aditzea. Informazio gehiago/ Más información: http://ipadproiektua.wix.com/1x1lauaxeta
Newsletter hau jaso nahi ez badozu, ikastola@lauaxeta.net idatzi egizu mesedez