IKASLEEN IPUINEN BILDUMA. ANAITASUNA IKASTOLA

Page 1

ANAITASUNA IKASTOLA 5A TALDEA 20/21 IKASURTEA


ESPAZIOAN GALDUTA Baziren behin, lau lagun eta txakur bat : Lucia , Daniela , Laura , Iker eta Laika txakurra Lucia eta Daniela ahizpak ziren , lehenengoak 10 urte zituen eta bigarrenak 5 urte, bere gurasoekin eta Iker (beraien lehengusuarekin), eta Laika txakurrarekin New Yorken bizi ziren. Ikerrek 10 urte zituen eta espazioari buruz gauza asko zekien, horregatik, espaziora bidai bat egin nahi zuten bostak amaren kohetearekin. Marte esploratzera joatea, pentsatu zuten laurak, baina ez zekiten noiz. Familia osoa Donostiarrak ziren baina bere gurasoak New Yorken lan bat zeukaten. Ume guztien nahia espaziora joatea zen, bidaia noiz eta zelan antolatzen zeuden gurasoak, bitartean umeak googlen espazioari buruz gauzak bilatzen hasi ziren. Ikerrek esan zuen: -Baina nik espazioari buruz dakit. Gauean amak hurrengo egunean joatea erabaki zuen. Goizean amak esan zien : - Orain azkar maletak egin exploratzera goaz! Horrela zenbatzen hasi ziren : 5 4 3 2 1 0!!!!!! Danielak galdetu zion Amari: -Zer egingo dugu espaziora heltzean??? Amak erantzun zuen: - Exploratu eta planetak ikusi egingo ditugu. -Ama beitu zulo beltza, ala , quasarra, izarrak eta planetak!!! esan zuen Danielak. Bidaia oso ondo joaten ari zen baina bapatean, zarata bat entzun zen eta ez zekiten zer zen, horregaitik ama begiratzera joan zen eta motorra zela konturatu zen. Denak oso beldurtuak zeuden eta kohetea bapatean jausten hasi zen, zorionez, planeta bat behian zegoen.baina ez zekiten non zeuden. Ikerrek esan zuen: -Jendeak esaten duen moduan, galduta gaude! Denok:- Aaaaaa!!! -Lasai-lasai NASAri deituko diogu-amak-Bale baina Laika non dago ama???-umeak


-Ez dakit- esan zuen amak -Nola ez dakizula Ama? Kohetean egongo da? Laika hor zaude?Guau! Denok :-Laika hemen zaude! -SOS egingo dugu orain NASAri-amak. Mimimimimi‌‌ -Zer da hori? Kaixo, nor dabil hor? alaaaaa estralurtarra!!! Guau ze ondo!.Amari esango diot.-esan zuen Danielak - Ama! estralurtarrak igual lagundu al digu. -Kaixo lagundu al diguzu zuk? -Bai nik ahal dut, ni mekanikoa naiz-esan zuen Mimik -Ah bai?- umeak -Bai nik zer pasatzen den motorrarekin ezagutzen dut. -Apurtu zaigu- esan zuten umeek. -Bale itxaron pixkat, galderak dazkazue?- extralurtarrak. -Bai, zer planetan gaude? JUPITERrEN geuden.!!! -Aaaa ez genekien. -Bueno bukatu dut. Estralurtarra bukatu ondoren beraiei agurtu zien. -Agur. Eta horrela Lurrera bueltatu ziren abenturaren ondoren.

Naia . A


JUPITERREN ABENTURA Baziren behin 2040. urtean hiru lehengusu. Juan 40 urtekoa, astronauta eta altua zen. Mikel, 10 urtekoa, lotsatia zen eta bere ametsa astronauta izatea zen.Danielek 25 urte zituen, altua eta astronauta zen. Eta azkenik beraien laguna Piki estralurtarra ingeniari ona eta Jupiterren bizi zena. Denok Madrileko pisu batean zeuden eta Mikelek ilargira joatea pentsatu zuen baina horretarako Dubaiera juan behar ziren eta Juanek esan zion oso txikia zela oraindikan Dubaira joateko. Bederatzi urte geroago hirurak Dubaira joan ziren. Dubaiera joan eta ilargira joateko kohetea apurtuta zegoela esan zieten. Begiratu zuten eta beste kohete bat zegoen, galdetu zuten nora joateko zen kohete hori eta esan zieten Jupiterrera joango zela, eta hara joatea pentsatu zuten. Jupiterren bidean koheteak asteroide baten kontra jo eta zulo bat egin zion.Laster konturatu ziren Jupiterrera hailegatuko zirela baina gero ezin zirela bueltatu. Jupiterrera heldu ondoren etxe bat ikusi zuten, etxera sartu eta estralurtar bat zegoen lo egiten eta susto handia hartu zuten.Estralurtarra esnatu zen eta susto handi bat hartu zuen, eta Juanek galdetu zuen: --Eta zuk zelan duzu izena?---Piki izena dut--erantzun zuen estralurtarrak.Orduan galdetu zuen Danielek: --Konpondu ahal diguzu kohetea?--, eta Pikik erantzun zuen: --Bai noski baina denbora asko behar dut.--, ondoren Juanek esan zion: --Bai ondo baina zenbat denbora behar duzu konpontzeko Piki? --7 ordu gutxi gorabehera.-- estralurtarrak --Piki zuk daukazu leku bat zure etxean lo egiteko?--Eta erantzun zion Pikik: --Bai noski baina oherik ez daukat, baina zuek daukazue lozakua?--eta jarraian erantzun zuen Mikelek: --Noski baietz Piki--erantzun zuen Mikelek. Juanek, Danielek eta Mikelek lozakuak prestatzen zuten bitartean, Pikik afaldu zuen eta gero lo egitera joan ziren. Hurrengo egunean Mikel, Juan, Daniel eta Pikik jan zuten eta ondoren estralurtarrak kohetea konpondu zuen eta Lurrera bueltatu ziren. Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Ermuko plazan. Egilea:Aner Alvarez Alvarez


AMETS BATEN BILA Bazen behin, 2.036. urtean, 10 urteko neska bat Sara deitzen zena. Neba bat zuen, Mikel deitzen zena eta 4 urte zituena. Sara oso ameslaria eta alaia zen, Mikel ere oso ameslaria zen. Familia polita zuten: bere ama Claudia, bere aita Jon eta beraiek biok. New Yorken bizi ziren oso hiri handi batean, baina beraiek leku lasai batean bizi ziren. Batzuetan bizikletarekin paseoak ematera joaten ziren.

Erosketak egitera joaten zen familia guztia, beti elkarrekin gauza guztiak egiten zituzten. Mikeli beti gustatu zitzaion izarrak begiratzea, gauetan askotan bere logelan ordu askoz izarrak zenbatzen geratzen zen. Mikelek beti galdetzen zion Sarari nola joaten zen espaziora baina Sarak ez zekien nola joan, oso zaila zela pentsatzen zuten. Mikel oso triste jarri zen, bere ametsa espazioa ezagutzea zelako. Beti esaten zuen, nagusia izaterakoan, astronauta izango zela bere arreba Sararekin. Egun batean Mikel gaixorik sentitu eta bere familiarekin medikura joan zen. Medikuak Mikel ikusterakoan, pneumonia zeukala eta ez zela sendatukoo esan zion. Sarak jakin zuenean oso triste jarri zen.

Urte gutxi ondoren Mikel asko gaixotu eta hil egin zen . Bere familia oso triste geratu zen Mikel gabe. Sarak beti galdetzen zien aita eta amari: - Noiz joango gara espaziora?


Horrela Mikel etorriko zela pentsatzen zuelako. Baina aita eta amak esan zioten: - Egun batean joango gara baina Mikel inoiz ez da bueltan etorriko.

18 urte zeuzkanean Sarak astronomia 4 urte ikasi zuen eta azkenean lortu zuen astronauta izatea. Lan berri bat topatu zuen eta bere jabeak misio bat eman zion Sarari: espaziora bidai bat egitea. Heldu zen eguna eta Sarak dena prestatuta zeukan, ilusio handiarekin sartu zen ontzi batean. Espaziora ailegatu zenean, bakarrik Mikel buruz pentsatu egin zuen. Izar handi eta disdiratsu bat ikusi zuenean, konturatu zen bere nebari begiratzen ari zela, izar hori Mikel zen. Bidai hori bere ohorez egin zuen.

IRUNE ARIAS.


ILARGIAN GASOLINA GABE Baziren behin Gaizka eta bere lagunak, plazan futbolera jolasten zeuden, ondoren Gaizkaren aita etorri zen eta berarekin joateko esan zien Gaizkaren aitak.. Denak berarekin joan ziren: -Nahi duzue Errusiara joan? - galdetu zuen Gaizkaren aitak. Denak baietz esan zuten. Errusian gizon batek hotelean Enekori dirua kendu zion, eta han zegoen milionaro batek ikusi zuen borrokan eta penaz diru asko Enekori espaiora joateko eman zion. Denak oso pozik ipini ziren, bi aste barru kohetean igo ziren, Gaizka eta bere lagunak. Koheteko gidariak esan zuen: -Bagoaz-.Bidaian galaxiak, izarrak eta kometak ikusi zituzten -Ze polita- esan zuten denak. Bitartean ilargian aterrizatu ziren eta gasolina barik geratu zen kohetea. Ondoren gidariak NASARI deitu zion. Egun bat barru NASAko astronautak ilargira iritsi ziren, kohetea gasolinaz bete zuten. Ondoren kohetean berriro be izarrak, galaxiak ikusi zituzten. Lurrera iritsi zirenean Errusiatik Bilbora joan ziren.

GAIZKA BARREIRA FERNANDES


BIDAI ZORAGARRIA Behin batean, EEUUetan, Texasen, astronomo talde batek espaziora bidai bat egin nahi zuen bizia aurkitzeko.Gogo asko zeukaten denak eta oso urduri zeuden. Daniel, 39 urteko gizona, astronomoa zen eta talde horrekin bidaiatu behar zuen. Eguna heldu zen eta Daniel ez zegoen prest, azkenengo momentuan gaixorik jarri zelako eta ezin izan zuen joan. Kohetea 2025 urtean maiatzaren 5an 16:00tan atera zen, oso triste zegoenez etxetik ikusi zuen aireratzea bere bi ilobekin: Mikel 13 urteko mutila, ausarta eta altua eta Cloe 14 urteko neska, pospolina eta oso azkarra, Cloe eta Mikel anaiak ziren.

Egun batzuetara, Danieleri deitu zioten esanez ez zutela bere lagunen kohetea aurkitzen, ondoren esan zioten bere lagunen bila joateko. -Danielek esan zien bere ilobei: Etorri nahi duzue espaziora nirekin nire lagunak aurkitzera?? - Bai, bai, bai nahi dugu!!!! Esan zuten biak oso hunkituta. - Baina Izaro etorri ahal da?? Galdetu zuen Cloek. Izaro 14 urteko neska, oso abenturazalea eta Cloeren lagun onena zen - Bai noski, bere gurasoak lagatzen badiote‌ Esan zuen osabak. Azkenean Izarori laga zioten eta dena antolatzen eta prestatzen egon ziren bidai handirako... Amaitu bezain laster, Izarori deitu zioten galdetzeko ia dena prest zeukan eta bai, dena prest zeukan espaziora joateko. Hurrengo asteartean arratsaldeko 16:00tan aireratu behar ziren. Lau bidaiariak goiz hartan dena prest edukitzeko geratu ziren, ondoren bere familiari agur esan zieten. Hamburgesa handi bat patatekin jan zuten, denei asko gustatzen zitzaizkien eta egun batzuetan jango ez zutelako. Trajeak jantzi eta kohetean sartu ziren‌ Arratsaldeko 16:00tan puntuan aireratu ziren.


Atera eta oso urduri zeuden, baina minutu batzuk barru, lasaitu ziren… Ez zekiten non aurkitu lagunak, orduan esan zuten: - Seguru Marten daudela - esan zuen Mikelek. - Ez, Jupiterren daude - erantzun zuen Cloek. - Burrukatzeari laga - hasarretuta esan zuen Danielek Azkenean Martera joatea adostu zuten. Bat-batean, harri batzuk ikusi zituzten, berehala sateliteak zirela konturatu ziren. Danielek saihestu zituen, bestela talka egingo zuten. Dena oso polita zen, izarrak, astroak, galaxiak…ikusi zituzten. Martera iritsi ziren eta oso polita zen, baina oso arraroa… Lagunak bilatzen eta bilatzen egon ziren, baina ez zuten ezer aurkitzen. Iluntzen hasi zen, orduan, han gaua pasatzera gelditu ziren. Hurrengo goizean, jarraitzen zuten ezer aurkitu gabe, beraz Saturnora joatea adostu zuten. Bidaian zehar ikusi zituzten: Zulo beltzak, quasarrak, kometak etab. Heldu zirenean, entzun zituzten soinu batzuk kabina batetik etortzen zirela, hurbildu ziren eta botoi gorri bat zegoen. - Ematen diogu ezta?? Galdetu zuen Mikelek xuxurlatzen. - Noski!!! Emango diot… Esan zuen Izarok. Izarok botoia sakatu eta eskailera batzuk atera ziren. Jaisten hasi ziren eta zarata gehiago entzuten zituzten… Behera heldu ziren eta bere lagun guztiak bahituta aurkitu zituzten. Danielek nork bahitu zituen galdetu zien eta esan zuten estralurtarrak izan zirela. Estralurtarrak iritsi ziren eta ezin zutela alde egin esan zieten. Mikelek zerbait emango ziela esan zuen, joaten uztearen truke. Estralurtarrak horretan pentsatu eta onartu egin zuten. Izarok kohetean aurkitutako gauza bat hartu eta estralurtarrei eskaini zien, soinu ugari ateratzen zituen bozgorailua eman zien… Beraiek onartu eta askatu egin zituzten. Lagunak egin ziren eta Lurrera itzuliko zirela agindu zuten. Denak batera etxera itzuli ziren, eta laurak urteko astronauta hoberenak izendatu zituzten.

Andrea Bustos



ESPAZIOAN DESAGERTUTA Mikel izeneko mutiko bat bere ama eta aitarekin bizi zen.Mikelek imajinazio asko zeukan.Bere amak empresa batean lan egiten zuen baina bere aitak ez zeukan lan oso normala, astronauta zen, baina Mikelek ez zion inportantzia asko ematen zeren orain arte bakarrik esperimentuak egiten zuen, espazioa, astroak, sateliteak‌ Mikelen aitak bere amari eta berari etortzeko eskatu zien: -Eguna heldu da!- esan zuen Mikelen aitak. -Zer heldu da aita?-galdetu zuen. -Mikel, Espaziora noa! -oihukatu zuen bere aitak. Mikel eta bere ama oso pozik jarri ziren: -Eta noiz zoaz espaziora? Galdetu zuen Mikelek -Aste bete barru-erantzun zuen aitak. Zazpi egun barru, afaldu eta gero Mikelen aita altxatu zen eta esan zuen: -Agur Mikel, eman besarkada bat ez? Mikelek gogoratu zuen egun horretan bere aita espaziora joango zela eta berehala besarkada eta muxu handi bat eman zizkion eta aita joan zen. Egun batean Mikel oso gogotsu esnatu zen, egun horretan bere aita itzuliko zelako. Bat-batean Mikel bere etxean zegoenean timbrea entzun zuen. Mikel korrika joan zen atea irekitzeko. Atea ireki zuenean bere aita ez zegoen, gizon bat uniforme batekin zen eta Mikelek bere amari deitu zion, eta gizonak esan zuen: -Barkatu baina zure senarra desagertu egin da. Mikelen amak entzun zionean gizonari, lurrera bota zen eta negarrez hasi zen. Mikel bere logelara joan zen eta ere negarrez hasi zen.

Hurrengo egunean Mikel, ikastolan bere laguna Kailarekin zegoen, patioan. Mikelek dena azaldu zion Kailari eta neska ere negar egin nahi zen zeren Mikel ber lagunik onena zelako eta bere aitarekin ere askotan egoten zen. Kaila Mikelen etxera joan zen eta bere logelan Mikelek esan zuen: -Baina zer nago egiten hemen? Espaziora joango naiz. Kailak berehala esan zion: -Baina ume bat zara, ezin duzu espaziora joan baina nahi baduzu zure aitaren lantegira joan ahal gara eta guk jakin zer gertatu zitzaion zure aitari. Mikeleri ideia ona iruditu zitzaion eta joan ziren.


Mikel bere aitaren lantegian zegoen Kailarekin eta ez zegoen inor eta Mikel oso pozik jarri zen zeren horrela lasai ikertu zezaketen. Mikelek kohete bat ikusi zuen eta oso ezkutatuta zegoen, Mikelek eta Kailak barruan begiratu nahi zuten eta begiratzera joan ziren. Mikel nahi gabe lurrera jausi zen eta botoi bateri eman zion eta ahots bat entzun zuten.

Mikel eta Kaila beldurtu egin ziren eta bapatean kohetea mugitzen hasi zen eta 90 minutu geroago kohetea gelditu zen eta Mikelek leihotik begiratu zuenean ahoa zabali zuen eta Kaila joan zen begiratzera Mikelekin eta bere laguna bezala gelditu zen. -Espazioan gaude! oihukatu zuen Mikelek. -Orain nire aita bilatzera!Esan zuen Mikelek. -Nik ez, lurrara itzuli behar gara, oso arriskutsua daEsan zuen Kailak. Mikelek ezetz esan zuen eta Kailak erantzun zuen: - Zure aita ez da bizirik egongo espazioan. Eta Mikel negarrez hasi zen. Kailak esan zion: -Ez egin negar ,ez da gertatzen ezer Mikel. Kaila oso azkarra zen eta jakin zuen nola itzuli Lurrera baina lehenengo laga zion Mikeli leihotik begiratzen.Mikelek leihotik begiratu zuenean negar egiteari utzi zion zeren ez zen polita, zoragarria zen!!!, eta Kailak aipatu zuen: -Gu izan gara lehenengo umeak espaziora joan garenak!

Kaila bere etxera heldu zen eta ez zegoenez inor eta Mikelekin joan zen, zeren ez zuon lagako bakarrik joaten etxera. Bere amak bronka botako zuela pentzatzen zuen etxetik galdetu gabe joan zelako, baina ez zion errieta egin. Mikelen ama ez zuen bronka asko botatzen eta‌ Mikel heldu zenean etxera bere amak besarkada handi bat eman zion, eta Mikelen aurpegian irribarre bat agertu zen. Bere amarekin pozik bizi izan zen baina bere aita beti gogoratu zuen.



GABONAK ESPAZIOAN Ba ziren behin 9 eta 10 urteko bi ahizpa, Maider eta Paula. Paula oso lotsatia zen, eta bere amets handiena espaziora joatea zen.Maider, oso ausarta zen eta bere ametsa espazioan dantza egitea zen. Maider eta Paula, Atrepa izeneko herri txiki batean bizi ziren bere gurasoekin. Aitak, Jose Manuel zuen izena, 45 urte zituen, igeltseroa zen eta oso pertsona alaia. Amak, Nora zuen izena, 43 urte zituen ,oso eskuzabala zen eta umeak zaintzen egiten zuen lana. 2014ko abenduaren hasieran, Maider eta Paularen gurasoak, hauei gabonetarako zer oparitu pentsatzen hasi ziren. Denbora asko pentsatzen egon eta gero, eta hainbat opari burura etorri eta gero( Port Aventurara bidaia, ordengailu bat, jostailuak..) gurasoek erabaki bat hartu zuten. Maider eta Paulari espaziora kohetean bidai bat oparitzea erabaki zuten, hauen ametsa bertara joatea zelako. -Maider: entzun duzu aitak eta amak esan dutena? -Paula: Bai! Entzun dut.

Nahiz eta ideia hau bikaina izan, oso garestia zen bidaia hau antolatzea. Beraz, oparia egiteko dirua nola lortu ahal zuten pentsatzen hasi ziren. Egun batzuk dirua lortzeko zer egin ahal zuten pentsatzen egon ziren eta azkenik, eskubaloiko txapelketa bat antolatzea erabaki zuten. Eskubaloiko txapeketarekin lortutako diruarekin nahikoa diru izango zutela uzte zuten. Txapelketa Maider eta Paularen lagunek, eta lagunen gurasoaek parte hartu zuten.

Txapelketa abenduaren 12an jokatu zen, guztiek oso ongi pasatu zuten baina hauetako partida batean Maider lurrera jausi zen eta besoan miĂąa hartu zuen. Bere ama korrika joan zen ea ondo zegoen ikustera. -Amak: Ondo zaude? -Maider: Ez, miĂąa daukat besoan. Maiderrek min handia zuela esan zion, orduan txapelketaren hurrengo egunean medikuarengana joan


ziren. Eskubaloiko txapelketan diru asko lortu zuten, orduan espaziora joan ahal ziren. Baina Maider eta Paularen ama oso arduratuta zegoen, Maiderrek besoan miĂąa zuelako eta agian espaziora ezin zelako joan.

Hurrengo goizean, Maider eta Paula esnatu zirenean gurasoek gabonetako oparia zein zen esan zioten. Maider eta Paula pozik jarri ziren. -Ama: Jarraitzen duzu besoan miĂąa edukitzen? -Maider: Ez, oso ondo nago. Espazioan dantza egiteko gogoa daukat. . Handik aste batera, Maider, Paula eta gurasoak espaziora joan ziren kohetean. Bertan oso ondo pasatu zuten.

EGILEA:Maider Corrales 2020


MIKEL ETA BERE ESPAZIOA Espazioko ipuin honetan, Mikel 23 urteko mutila da, espazioko eta Unibertsoko gauzak gustatzen zaizkio eta koheteentzako piezak egiten ditu, June 22 urteko neska bat da, beldurtia eta astronomiako gauzak dakizki. Ibai 15 urteko mutila da, eta institutoan espazioko gaiak ikasten ditu. Denak anai arrebak dira. Behin bere etxean, telebista ikusten zeudela, astronauta gutxi gelditzen zirela konturatu ziren, eta jendea astronauta izatera aurkeztu behar zela. Mikelek aurkeztu nahi zuen, baina Junek eta Ibaik ez zuten aurkeztu nahi, hala eta guztiz Mikelek bere horretan jarraitzen zuen. Egunak pasatu ziren eta jende asko animatu zen, azkenak gelditzen ziren eta Ibaik eta Junek hobeto pentsatu zuten eta azkenean aurkeztu ziren. Mikel eta June errusiera ikasten zeuden eta Ibai institutoan galaxia eta espazioko gai berri bat lantzen. Mikeli mezu bat heldu zitzaion, egun batzuetan espaziora joan behar zirela abisatzen eta Mikel, June eta Ibai prestatzen hasi ziren. Bi egun lehenago espaziora joateko Moskura bidaitau zuten, kohetean sartzeko. Heldu zen eguna, eta kohetean lau pertsona joan behar ziren, eta Neuer deituriko mutil bat ezagutu zuten bertan. Alemaniakoa zen eta errusiarrez zekien. Neuerrek martxan jarri zuen kohetea eta abiada baten joan ziren espaziora. Ordu bat eta erdira, sua moduko usaina usaindu zuen Mikelek eta pieza bat apurtuta zegoela konturatu ziren. -Pieza hori gabe ezin gara Ilargira joan eta Marten gelditu behar gara -esan zuen Junek-. Ordu erdira, koheteak ezin zuen distantzia gehiago egin pieza hori gabe eta Marten gelditu ziren. Mikel egunak eta egunak egon zen pieza hori konpontzen. -Ezin da pieza hau konpondu gauza bat faltatzen zaiolako -esan zuen Mikelek. Bi egunetara Marte ezagutzen zeudela, Junek eta Ibaik pieza bat topatu zuten eta Mikeleri eman zioten konpotzeko. Pieza hori koheteari jarri zioten eta ez zuen funtzionatzen. Ordu batzuk pasatu zirenean, kohete bat abandonatuta ikusi zuten eta bertan sartu ondoren pieza bilatzen hasi ziren: -Ez dago. Baina falta zaigun pieza, beste pieza batzuk elkartuta egin dezaket -esan zuen Mikelek.

Formatiert: Block


Mikelek, pieza egin eta koheteari ipini zion: -Funtzionatzen du!-esan zuen Mikelek. Neuerrek kohetea ilargiraino gidatu zuen, eta han, espazioa aztertu zuten. Horrela beraien istorioa bere lagunei kontatzeko zuten. Espazioa aztertu eta gero, Lur-planetara joan baino lehen, saltoka ibili ziren ilargian, eta paper batean han zegoen buzoi batean beraien izena jarri zuten. Kohetean Lur-planeta bueltan zihoazela, Moskura heldu ziren. Han hegazkin bat hartu eta Bilbora bere etxera joan ziren. Bilbora iristerakoan, urte bat eta erdi egon zirela espazioan konturatu ziren, eta Mikel,June eta Ibai telebista ikusten zeudenean, beraiei buruz hitzegiten zeudela konturatu ziren eta Mikelek bere laguneri kontatu zien guztia.

Kimetz De Dios Agirregomezkorta

Formatiert: Block


ESPAZIOKO ADISKIDETASUNA Bazen behin mutil bat Alejandro izena zuena.Ilea marroia zuen, begiak berdeak eta ahoa txikia, argala zen eta besoak ertainak zituen. Alejandro Bartzelonan bizi zen eta NASA organizazioan lan egiten zuen. Alejandrok lagun bat zeukan Kris deitzen zena. Sukaldatu, irakurtzea eta gauza gehiago gustatzen zitzaizkion. Egun batean Alejandrok esan zion bere lagunari: -Kris nahi duzu etorri nirekin espaziora? -Bale -erantzun zion Krisek, baina ez zekien zer gertatuko zen. ASTELEHENA: Alejandro eta Kris espaziora joan ziren. Kohetean entzuten zen:10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3 , 2 ,1, 0 Bat batean kohetea aireratu zuen eta Marten amaitu zuten. Irtetzerakoan alien bat ikusi zuten. Aliena beraie begira geratu zen eta lagunak egin ziren. Alienari Nikole deitu zioten eta paseo bat ematera joan ziren Martetik. Nikole oso berdea zen, buru handia eta oso argala. Dantzatzea gustatzen zitzaion. ASTEARTEA: Nikolen planeta Upa Lumpa deitzen zen. Han txokolatezko lantegirik handiena zeukaten. Alejandrok probatu zuenean, munduko txokolaterik onena iruditu zitzaion, horregaitik esan zion Nikoleri: -Nikole, al diguzu erakutsi egiten txokolatea? -Bai, noski baietz. -Alejandro al didazu erakutsi munduko dantzarik onena? galdetu zuen Nikolek. -Bai-erantzun zion Alejandrok.


ASTEAZKENA: Gure lagunak Lurrara joan ziren.Han dantza eskola batera apuntatu ziren Suis-suis dantza ikasteko.Aste bat zeramaten ikasten eta bat batean meteorito bat jauzsi zen Lurrara eta Nikolek esan zuen: - Baina zer gertatzen da hemen? -Dirudienez beste planeta batera joan beharko gara bizitzera! Nasan kohete bat itxaroten dago,ez bagara joaten orain ez gara biziko -esan zuen Alejandrok. Korriketan joan ziren, 2 minutu geratzen ziren meteorito handia lurreratzeko. Nasa organizazioa basamortuan zegoen.Hiru lagunak ailegatzerakoan, Alejandron lankide guztiak joanda zeuden, baina nota bat utzi zuten.Notan adieraztu zuten kohete bat bakarrik geratzen zela eta kohetean, bakarrik bi pertsona sartu ahal zirela. Alejandrok,Krisek eta Nikolek erabaki bat hartu behar zuten: han geratzea hirurok edo bat geratzea eta beste biak joatea. Azkenean bigarren erabakia hartu zuten eta gure hiru lagunak Lurrean geratu ziren.Bi segundu falta zirenean lurreratzeko, konturatu ziren ez zela hain handia. Lurrikara txiki baten modukoa izan zen bakarrik. Lehenengo sustoa pasatu eta gero, oso pozik ipini ziren eta Lurrean hirurak bizitzera geratu ziren.

EDER DIAZ.



LURBERRI Behin batean, 2035. urtean, Lurra-planetan familia argia eta azkarra bizi zen. Umea, Markel deitzen zen, anai-arrebaren artean zaharrena zen, beldurtia baina oso argia . Bere arreba Amaia deitzen zen eta oso indartsua zen, eta aita eta ama Albert eta Laura. Bere gurasoak astronomo-fisikoak ziren, NASAn lana egiten zuten eta gauza garrantzitsu bat aurkitu zuten. Baina Albertek eta Laurak ez zuten nahi bere seme alabei egia esatea ez beldurtzeko baina azkenean adostu zuten bere plana kontatzea. Albertek Markeleri hau esan zion: -Lurrak eztanda egingo du baina ez dakigu noiz -Eta zergatik ez duzue gobernuari informatzen?- galdetu zion Markelek. Arazoa zen gobernukoek ez zutela sinisten Lurra eztanda egingo zuenik. Orduan Laurak eta Albertok beste planeta batera joatea erabaki zuten, espazio-ontzi bat lapurtzera. Aste bete pasa zuten plana prestatzen eta gau batean NASAra joan ziren eta beren baimenarekin espazio-ontzi batean sartu ziren eta espaziora joan ziren. Bi egun egon ziren espazioan eta Lurretik ez zegoen berririk heltzen, ez zen ezer gertatzen.

Baina bat-batean BOOM!!!!! Lurrak eztanda egin zuen, bere gurasoak esan zuten bezala. Eztanda bere espazio-ontzira heldu zen eta ezin zuten ontzia kontrolatu, bueltak eta bueltak eman zuen eta planeta ezezagun batean lurreratu ziren. Markel eta bere familia planeta ezagutzen zeudenean Lurretik kanpoko pertsona desberdin bat agertu zen. Hasieran beldurtu ziren baina Markel ez. Berarengana hurbildu zen eta bere laguna egin zen. Markelek “Begi Handi� deitu zion, bere begiak berdeak ziren eta oso handiak eta buruan bi antenak zituelako.

ENEKO FERNĂ NDEZ ITURRIAGAGOITIA


“Begi handi� ere beldurtuta zegoela zirudien. Markel eta bere familia, dardaraka hasi ziren, ez zekiten zer gertatzen ari zitzaion eta bat-batean argi bat agertu zen zeruan eta eklipse bat gertatu zen. -Aaaahh ze polita!!!- esan zuten Markelek eta bere familiak.

Begi Handik eskuekin berarekin joateko esan zien. Minutu batzuk egon ziren ibiltzen eta Begi Handik eraman zituen lekura heldu zirenean -Uuuaaa!!. Herri txiki bat zen eta oso polita, metalezko etxeak zituen, espazioontzi arraro bat ere baina ez zegoen inor. Arraroena Lurreko materialaz egindako egiturak ziren . Egunak pasa eta gero herrialdea ikertzen hasi ziren. Egun batean, herria ikertzen zegoenean Amaiak gela ilun bat aurkitu zuen, gelan sartu zen eta bat-batean -AAAAAAHHHHH!!! -Oihukatu zuen Amaiak, hilotz bat zegoelako lurrean etzanda. Amaia gelatik korrika irten zen eta bere gurasoei hilotz bat gela batean aurkitu zuela kontatu zien. Albert eta Laura beldurtu ziren eta adostu zuten, gauean espazio ontzia hartzea eta beste planeta batera joatea, Begi Handitik ihes egiteko, ez zuelako konfiantzarik ematen. Markelek ez zuen nahi, ez zegoen ados baina gau horretan berriro espaziora abiatu ziren. Bat-batean Begi Handia ontzian agertu zen eta bere begiak gorriagorriak zeuden. Markelek - Beldurtzen ari naiz-, esan zion baina Begi Handiak ez zituen begiak aldatzen bere arpegia haserretuta zegoela zirudien. Baina Albert Begi Handiaren atzetik agertu zen ate bat zabaldu zuen eta Begi Handia ontzitik botatzea lortu zuen. Egun batzuk egon ziren janaririkk gabe espazio-ontziaren barruan, baina egun batean irratitik ahots bat entzun zuten. Lurraren beste espazio-ontzi batetik deitzen ari ziren, planeta berri batera heldu zirela esan zieten, eta orduan planeta horretara joatea erabaki zuten. Planeta horretan , (ez zen ezagutzen dugun Eguzki-sistemakoa) , zuhaitz asko zeuden eta edateko ura ere, janari desberdinak, batzuk goxoak eta zegoen atmosferarekin arnasa hartzea posible zen. Planeta horretan geratu ziren Lurtarrak betirako. Bere bizi berria hasi zuten eta beste planetako bizilagunekin harremanak egin zituzten.Denen artean lagundu ziren, planeta horreri LURBERRI deitu zioten eta oso pozik bizi izan ziren urte askotan.

ENEKO FERNĂ NDEZ ITURRIAGAGOITIA


MARTEN GASOLINARIK GABE Baziren behin Carlos eta Sara, bi lagun ziren. Carlosek 19 urte zituen eta Sarak 18 , lagun onenak ziren, biak Nasan lan egiten zuten. Lagun bat zuten Lukas deitzen zena 20 urte zituena eta Nasan lan egiten zuena. - Bihar Jupiterrera goaz !!!!--Sarak esan zuen. -Ze ondo! Ez nintzen gogoratzen, goaz ohera bihar egun luzea izango da eta -Carlosek esan zuen . Hurrengo goizean esnatu ziren eta gosaltzen zegoela esan zuen Carlosek: -Sara esnatu, kohetea prest dago!!!!! -Bai, jasten nago Kohetea aireratzen zegoela ,Sara oso urduri zegoen ,eta botaka egin zuen, baina aireratu zuten berdin 5,4,3, 2, 1 aireratzen……... - Jupiterrera goaz!!!-Sarak urduri esan zuen. Jupiterrera joan ziren eta oso urduri zeuden, dena ondo ateratzeko irrikitan zeuden. “5 egun geroago”.... Sara: -Gasolina bukatzen dago. -Marte hor dago, aparkatu-Carlosek. -Bai.Erantzun zuen Sarak. Marten aparkatu zuten eta Nasari deitu zioten, baina ez zuten telefona hartzen. Bat-batean estralurtar bat agertu zen , Hau zuen izena. Sara: - Carlos, extralur bat dago!!! Hau: - Sjp ikj -Zer esan du? -Sarak galdetu zuen. ...Nasa deitzen zegoen... Nasatik beste kohete bat bidali zuten, Lucas barruan zegoen. Lukasek aireratu zuen eta, oso beldurtuta zegoen . “ 5 egun geroago “kohetea Martera heldu zen . Sara eta Lukas aurkitu zituen eta hirurok koheteak prestatu zituzten . Pik (marteko estralurtar bakarra) koetera igo zen , mutilak eta neska konturatu gabe. “2 egun geroago” …..


Jupiterra heldu ziren eta Pik susto bat eman zien. -Pik, ezin sara hemen egon --Sarak esan zuen Bat-batean beste estralurtar bat agertu zen. Hau zuen izena. Sara oso beldurtuta zegoen baina Pink kohetetik atera zen. Pink eta Hau hitz egiten hasi ziren. Sara, Lucas eta Carlos lurrera bajatu ziren. “5 urte geroagoâ€? iritsi dira eta etxean daude eta Nasatik batbatean deitu dute . Nasak esan du beste problema bat dagoela Jupiterren . Sara: -Noiz joango gara? Nasa:-Oraintxe bertan. Jupiterrera igo dira problema hori konpontzeko ... ondoren ‌ Pink eta Hau aurkitu dituztee baina bakarrik ez daude beste estralurtar bat dago Pinkhau du izena . Pink eta Hauren semea da ,6 hilabete ditu . Sara, Carlos eta Lukas oso pozik daude bere lagunak berriro ikusi dituztelako. Desagertzeko arriskuan daude orduan erabaki dute Lurrera jeistea. Lurrera jeitsi dira denak Sara ,Carlos ,Lucas , Pink ,Hau eta Pinkhau . Han, hiruren artean estralurtarrak zaindu dituzte . Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila Marten eta Jupiterren .

June Frontaura


MIKEL ETA BERE LAGUNAK MARTEN Baziren behin Hollywood en 3 mutil eta euren izenak Mikel, Erik eta Kail ziren. Mikelek 22 urte zituen eta unibertsitatean zegoen astronauta izateko ikasten, mutila zen, argala eta oso pentsatia. Erikek ikasketak orain dela gutxi bukatu zuen, 23 urte zituen, oso altua zen eta ile marroia zuen, dentista ikasketak egin zituen. Kail,

Mikelen

unibertsitatean

zegoen,

medikua izateko ikasten, baina beti txikitatik martzianoak eta astronautak

gustoko

zituen.

Kail pixka bat baxua zen baina oso ikasle ona. Hirurak plazan geratu ziren 16:00tan, Mikel korriketan joan zen plazara zeren unibertsitatetik berandu urten zen eta 5 minutu geroago, plazara heldu zen eta esan zuen: -Lagunok hemen nago!!! -Erik, Mikel, notizia berri bat daukat, gaur 18:00etan espaziontzi bat airertzen da hemen Hollywooden-esan zuen Kailek. -Benetan!!!-esan zuten Mikel eta Erikek batera. Lagunak espaziontzia aireratzen ikustera joan ziren.


Mikel,Erik eta kail espaziontzia aireratzen ikusteko prest zeuden, baina bapatean martziano bat agertu zen eta hirurak xurgatu egin zituen eta espaziontzi barruan utzi zituen. Hirurek ez zekiten zer gertatu zen baina kasu asko ez zioten egin, zeren heurentzat garrantzitsuena zen jakitea zer egiten zuten espaziontzi barruan. Mikel ez zegoen oso urduri; Kail Mikel baino pixka bat urduriago, baina Erik

oso

zeren

urduri

berak

espaziontzi astronautari

ez

zegoen zekien eta buruzko

gauzarik, berak bakarrik dentista izaten zekien. Espaziontzia 5 minututan aireratzen zen. -Mutilok espaziontzia 5 minututan aireratzen da, zerbait asmatu behar dugu hemendik urtetzeko!-Orduan, hiru lagunak lanean hasi ziren. -Nik ordenagailuak begiratuko ditut eta horren artean zu Mikel espaziontziren norabidea asmatuko duzu , Erik, zu janaria eta erradio bat bilatuko dituzu, orduan danok lanera!!! Danak lanean hasi ziren eta bapatean Mikelek esan zuen: -Lagunok zerbait gertatzen ari da-eta gertatzen zena zen espaziontzia aireratzen zegoela, eta denak jeserlekuetan eseri ziren bada ez bada. Hiru ordu geroago. ‌. -Erik, Kail uste dut heldu garela .Hiru mutilak jantzi espazialak ipini zituzten eta,MARTERA

HELDU

ZIREN!!!

Han

MARTEN

paseatzen hasi ziren, bueltak emanez grabitatea probatzeko.


Berriro espaziontzian sartu ziren lanera eta bakoitza bere gauzak egiten hasi ziren. Mikelek eta Kailek ez zeukaten lanik MARTEN

zeudelako

orduan

Erikeri

lagundu

zioten.

Erik

erradioarekin, Kail janariarekin eta Mikel Erikeri laguntzen hasi ziren. Bapatean esan zuen Kailek -Janaria hemen dago -Oso ondo, orain lagundu guri- Mikelek. 10 minutu geroago -Mikel, Kail hemen dago erradio bat-esan zuen Erikek -Orduan saiatuko gara NASAREKIN kontaktatzen-erantzun zion Mikelek. -Kaixo,hemen gaude hiru gazte S-12 espaziontzian, bialdu mesedez beste espaziontzi bat hiru astronautekin -Oraintxe bertan esan zuten NASAko langileak. Eta horrela hiru gazteak etxera bueltatu ziren bere bizi arruntera EGILEA:Aner Gonzalez 2020ยบ


AMETS ZORAGARRI BAT Bazen behin, neska bat ENOLA izena zuena, ile horia zen, oso lotsatia eta 8 urte zituen. Berak orfanato batean ikasten zuen eta ez zuen lagunik ikastetxean. Enolak gauean egunero liburu bat irakurtzen zuen. Espazioko gauzen liburu bat irakurtzen zegoen eta oso interesantea iruditu zitzaion.Bat-batean andereĂąoa joan zen logelatara neskei lo egiteko esaten. Berak beti kasu egiten zuen eta lo egiten hasi zen. Ametsetan hasi zen espazioan zegoela: Ilargian salto egiten denbora pasatu zuen eta noizbehinka hotza zuenean Marteren gainean etzan egiten zen. Saturnoren aroan biraka hasi zenean alienigena familia batekin aurkitu zen, beraien laguna izan nahi zuen. Azkar beraiengana hurbildu zen. Alienigenak bera hil nahi zugten baina familiako txikiena (Glugu ) agertu zen bera defenditzeko.Horregatik Gugluren laguna egin zen. Glugu familiako jatorrena zen familiakoak oso gaiztoak ziren. ENOLAk eta Gluguk plan asko egin zituzten baina bat aukeratu zuten, hau da; bien artea gauza onak egin familiari demostratzeko bera oso pertsona ona dela eta ez zuela minik egin nahi. Glugu demostratzen zegoenean ez zuela minik egin nahi, ENOLAk ikusi zuen bere ama bahitu zutela. Glugu bueltatu zenean dena kontatu zion eta plan bat egin zuten hau da; izar batengana hurbildu eta izarren hautsa pote batean sartu eta familiaren etxera joan Bueltatu zirenean ama hilda aurkitu zute eta pentsatu zuten: “ gu izarren hautsarekin eginda gaudenez bere amari, apurka-apurka hautsa botako diogu.


Orduan hori egin zuten eta Enolaren ama esnatu zen , eta Enolak pentsatu zuen efektoak oso gutxi iraungo zuela orduan aprobetxatu zuen. Eta honela esan zion. -Ama asko maite zaitut eta ez dut nahi zuri ezer txarra gertatzea , nahiago dut niri gauza txarrak gertatzea. Hala ere ez zuen ondo funtzionatu, amak ez zuen hitz egiten !!!!!!!! Enolak arrazoia zeukan minutu batzuk geroago berriro hilgo zela: -AMAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! maite zaitutesan zuen Enolak negarrez Enolak ikusi zuen nola alienĂ­genak bere untxia Lili hiltzen saiatzen ari ziren, eta bat-batean esnatu egin zen. Lili ez zegoela bere ohean ikusi zuenean, eskola osotik bilatzen hasi zen eta Lili jota akabatuta ikusi zuen, bere aurrean negarrez egon zen denbora batez.

Ikasgelan dena kontatu zuen eta denak beraz barre egin zuten , andereĂąoak oso jatorra zenez, oso sortzailea zela esan zion eta bera defenditzen egon zen, hilabete oso batez, andereĂąoa jatorra izateagatik kanporatu zuten momenturaino.

Enola 16 urterekin joan zen ikastetxe zatar horretatik eta urte horietan berataz barre egin zuten, orain ez da batere lotsatia eta bere beldurrei edo parean jartzen zaion objetuei aurre egiten die.

MAGALI JAUREGUI DOSANTOS


PEDRO ETA OSKARREN LAGUN BERRIA Pedro, hamahiru urteko mutila zen, begi urdinak zituen, ile horia , altua eta sudur ertaina zuen. Oso ausarta zen eta bere ametsik handiena astronauta izatea zen. Bere lagunik onena Oskar deitzen zen, 13 urte zituen baita ere, begi horiak zeuzkan, ile marroia , altua eta sudur txikikoa. Oskar pixkat lotsatia zen eta nagusia izaterakoan astronomoa izan nahi zuen. Behin, Pedro eta Oskar kalean buelta bat ematen zeuden eta bat batean espaziontzi lantegi bat ikusi zuten. Lehenengo Pedro sartu zen barrura eta Oskar Pedroren atzetik. Pixkat beldurtuta zegoen Oskar. Barrura sartu ostean milaka espaziontzi ikusi zituzten. Pedrok Oskarri esan zion: - Oskar, espaziontzi baten sartuko gara? -Eta Oskarrek erantzun zion: - Beno, bale, baina bakarrik nola den ikusteko. - Bai, bai, bakarrik ikusteko- esan zuen Pedrok. Orduan espaziontzi batera sartu ziren . Barruan dena oso arraroa zegoen botoi ezberdin asko zeuden, astronauta arropa ere. Pedro botoi baten gainean eseri eta alarma bat entzun zuten. Alarma hori espaziontzia aireratzeko zen. Orduan, Biak oso urduri ipini ziren.Pedro ateak irekitzen saiatu zen baina itxita zeuden eta ez zuten inongo irteerarik. Atzerako kontaketa hasi zen: bost, lau, hiru, bi, bat, zero !!! eta espaziontzia espaziora abiatu zen. Espazioan zeuden bitartean motorra gelditu eta Marten ondoan zeudela konturatu ziren. Pedrok espaziora irtetzea pentsatu zuen. Kanpoan zegoen bitartean zerbait somatu zuen atzeko partean; buelta eman eta estrarlurtar bat ikusi zuen. Estralurtarrak Pedrori laguntza eskaini zion eta mutilak laguntza onartu zuen.


Oskarrek Pedrori esan zion: - Hortik dena ondo doa Pedro? - Bai eta lagun berri bat daukagu, estralurtar bat da - erantzun zuen Pedrok. Estralurtarrak Pedrori lagundu eta espaziontzira sartu ziren.Espaziontzian zeuden bitartean estralurtarrak Jupiterren familia zeukala esan zien Oskar eta Pedrori. Pedrok Jupiterrera joango zirela erabaki zuen estralurtarraren familia bilatzeko. Oskar berarekin ados zegoen eta Jupiterrerako bidaia hasi zuten. Hurrengo egunean heldu ziren eta heldu bezain laster espaziontzik jaitsi eta estralurtarraren familia bilatzen hasi ziren. Jupiterretik buelta bat eman zuten eta estrarlurtar bat ikusi zuten. Berarengana hurbildu eta ea bere lagun estralurtarraren familiakoa zen galdetu zioten. Baietz esan zuen eta berarekin joan ziren. Etxe arraroak ikusi zituzten T letraren forma zuten eta leihoak hirukiarena. Estralurtar baten irudiak zeuden Jupiter osotik eta bere lagunaren oso antzekoa zen. Irudiaren behean telefono zenbaki bat zegoen. Oskarrek mugikorra hartu eta mugikor zenbakia ipini zuen 668549417,orduan estralurtar batek hartu zuen eta esan zion: -Nire umea aurkitu duzu? -Bai Marten galduta zegoen eta hona etorri gara bere familia aurkitzera. Ondoren beraien lagun estralurtarrari agur esan zioten, espaziontzian sartu eta Lurrera bueltatu ziren. Heldu eta berehala etxera bueltatu ziren eta gurasoei besarkada handi bat eman zioten.


KLARA ETA ZULO BELTZA Baziren behin, 2 lagun Klara eta Mikel zituzten izenak. Klarak 10 urte zituen eta Mikelek 11 urte. Klara oso alaia eta dibertigarria zen eta Mikel ere bai. Biak, joan nahi zuten Ilargira han zegoen altxorra aurkitzera Egun batean, Klarak eskatu zion bere amari Ilargira joateko: - Ama, ideia oso ona daukat, zergatik ez gara joaten Ilargira altxorra aurkitzera? Eta esan zuen bere amak: - Gustatuko litzaidake, baina ez dakat dirurik Ilargira joateko, ezin dugu joan oraindik. Klara oso triste ipini zen, baina oraindik itxaropena zuen.Geroago, Klara arratsalde guztia egon zen pentsatzen nola joan ilargira, eta azkenean lortu zuen: - Espazi-ontzi bat erosi ezin badut, nik egingo dut . Klarak Mikeleri deitu zion laguntza eskatzeko ezpazio-ontzia egiteko, eta Mikel bareala joan zen.Lehenengo piezak hartu zituzten, gero erramientak argibideak egiteko, ondoren pintura, eta azkenean eraikitzen hasi ziren. Bi aste eta gero: - ! AMAITU DUGU¥ - esan zion Klarak Mikeleri , eta mutilak erantzun zuen. - Bai Klara, amaitu dugu baina nola joango gara espaziora, espazio - ontzia pilotatzen ez badakigu?- eta neskak esan zuen: - Ikasiko dugu, zu ez pentsatuko, espaziora joango nintzela espazio - ontzi bat pilotatzen jakin gabe ez? Eta gainera guk ez dugu pilotatuko, nire ama espazio ontzi bat pilotatzen ikasteko klaseetara joango da. Klara bere amaren bila joan zen eta dena azaldu zion. Bere amari ondo iruditu zitzaion eta espazio - ontzi bat pilotatzen ikasteko klase batera apuntatu zen. Bitartean, Klara eta Mikel espazioko trajeak erostera joan ziren. Hilabete bat geroago: Neska mutilak maletak egiten zeuden, egun horretan espaziora joango zirelako. Geroago seirak, Klararen eta Mikeleren gurasoak eta beraiek, espazio - ontzian sartzen zeuden. Mikel eta Klara espaziora begira ezerita zeuden, aitak eta amak espazio - ontzia pilotatzen, besteak, abiadura controlatzen, handik eguzkira zenbat metro dagoen‌ Bi lagunak eserita egoteaz gain, ikusten zituzten planetak, papel batean idazten eta argazkiak ateratzen ari ziren, gero ikastolan erakusteko.


Bereala ailegatu ziren ilargira, eta altxorra bilatzen hasi ziren. Gauza asko aurkitu zuten: joiak, burdinezko gauzak ,disdiratsuak, oso interesgarriak, balio zuenak, politak, txikiak, handiak, modu bitxietan… baina ez zen beraiek bilatu nahi zutena.Klarak ilusio handia zuen espaziora joan eta altxorra topatzeko eta ez aurkitzeak ilusio hori dena hautsi egin zuen, eta esan zuen: - Ama, noiz joango gara hemendik- eta bere amak erantzun zuen: - Arratsaldean joango gara, ondo zaude?- eta Klarak esan zuen: -Bai, ez da pasatzen ezer, azkenean bagenekien ez genuela topatuko. Geroago Klara oinez zebilen ilargian eta: - ! AAAAAAAAaaaa ¡- Entzun zen ahots bat urrun, eta Mikelek esan zuen oso urduri: - Hori ez da Klara?- eta korriketan joan ziren Klararen bila. Ailegatu eta konturatu ziren, Klara zulo beltz batean jausi zela.

gero

Mikelek gauza asko pentsatu zuen: makina bat eraiki Klara bueltatzeko, deitu ertzaintzari .....baina azkenean soka luze luze bat egin zuen eta bere aita eta amaren laguntzaz poliki poliki sartu zen zulo beltean. Hasterakoan bakarrik ikusi zuen dena beltza baina gero argi pizka bat eta azkenean baso polit bat ikusi zuen hiri batera eramaten zuena. Hiri horretan Klara zegoen, baina ez bakarrik Klara, bere ondoan altxorra zegoen, benetazko altxorra eta neskak esan zion Mikeleri: - Horregaitik ez du inor inoiz ikusi altxorra, zeren hemen dago zulo beltz baten barruan. Gero Mikelek Klarari eta altxorrari soka bat lotu zion eta hirurok bueltatu ziren ilargira, eta esan zion bere amari: - !Amaaa¡ - ¡Klaraaa¡ - eta amak ohikatu zuen: - Oraintxe bertan bueltatuko gara Lurrera bale?Eta Klarak esan zuen: -Bale- eta besarkada handi bat eman zuten. Azkenean Klara, Mikel eta denak bueltatu ziren etxera eta neskak beti gogoratu zuen egun hori eta horri esker Klara nagusitan astrologoa izan zen.


MARTEKO BILERA Gaizka, Ander, Eneko, Aner, Kimetz eta Amets lagunak ziren.Lagunak ikasketak egitekobanatu behar ziren. Gaizka, Aner eta Eneko Ermura joango ziren eta ostera Kimetz, Ander eta Amets Bilbon geldituko ziren. Guztiek azkenengo eguna elkarrekin ospatu zuten Ametsen etxean afaltzen eta begiak bustita agurtu ziren. Hamabost urte eta gero, Amets, Ander eta Kimetz Moskura joan ziren. Nasan parte hartzea nahi zuten,espaziora joateko. Horretarako errusierako froga egin zuten, biziraupena, lehen laguntzak‌ ikasi zituzten. Zortez hirurak izan ziren aukeratuak espaziora joateko baina sorpresa bat hartu zuten: ez ziren bakarrik espaziora joango, beraiek izango ziren Martera joango ziren lehen gizakiak. Abiarazte egunean guztiak oso pozik eta baita urduri zeuden. Kohetean sartu ziren eta 34.000.000 gizaki kohetea aireratzen zuzenean ikusten zeuden. Bi egun eta gero Martera ailegatu ziren, argazkiak ateratzen egon ziren, zelaia ikusten eta kohetera joan ziren.

Kohetera ailegatu zirenean ez zen gelditzen erregaia eta oxigenoa gabe gelditu ziren. Nasari abisatu eta beste nabe bat bidali zuten. Nabea zabaldu zenean hor zeuden Eneko, Gaizka eta Aner. Beste hirurei lagundu zieten sartzen nabean eta barruan hitz egiten egon ziren .


Ametsek esan zuen: -Zelan egon zarete 15 urte honetan? -Ondo ez da gertatu ezer berezia- Anerrek esan zuen. -Guri ezta- Anderrek hitz egin zuen. -Hau ospatu behar dugu- Kimetzek. -Bai diskotekara joango gara-Enekok -Hombre baietz- esan zuen Ametsek. -Ja ja ja-guztiek barre egin zuten. Goiko argazkian ikusten den bezala ospatu zuten eta Andorran bizi dira seirak.

AMETS ULLOA PRIETO

gaur egun


3 ASTRONAUTAK Ander, Ibai eta Ayoubek 27 urte dituzte eta hirurak astronauta dira. Ander alaia da eta kirola asko gustatzen zaio. Ibai lasaia eta azkarra da. Ayoub azkarra da eta futbola gustatzen zaio. Parisen bizi dira, entrenamendu zentro batean eta NASArekin bilera oso garrantzitsua egin zuten. Laster MARTE planetara joango ziren misio bereziarekin. 2038.ko apirilaren 14an bidaia hasi zuten. Espazio ontzi batean oraindik hodeiak pasatzen zeuden, Lurretik atera ziren eta Martera joan. Ander gidatzen zegoen eta bat-batean espaziontziari bolantea apurtu zitzaion. Korrika baten tresnak hartzera joan ziren baina tresnarik ez zegoen!! Orduan NASAri deitu zioten: “Mayday, mayday!! We have a problem�: -

Tresna kaxa hutsik dago, tresnak Lurra Planetan geratu dira!! - esan zion Anderrek - Espazio ontzian, kanpoko aldetik, hariz betetako panela dago. Haraino joan behar duzue eta hari gorria moztu behar duzue. Segiduan piloto automatikoa konektatu - erantzun zuen NASAk - OK, ulertuta! - esan zuen Anderrek .

Orduan Anderrek instrukzioak eman zizkion Ayouberi: - Ayoub kanpora irtetzeko prestatu: astronauten trajea jantzi, walkie talkie eta artaziak hartu, eta kanpora - esan zion Anderek.

-

Ayoub espaziora irten zen eta bere lana egin zuen, Anderrek piloto automatikoa konektatu zuen eta Marteraino bidaia jarraitu zuten arazorik gabe. Martera heldu bezain laster lehenengo espedizioa egitera joan ziren. Azalaren kolore gorriarekin eta ikuspegiarekin oso harrituta geratu ziren. Lagunok zelako leku izugarria - esan zuen Ibaik Zorionez laginak hartzeko leku egokia aurkitu zuten eta ubikazioa hartu zuten hurrengo egunean hara joateko. Pozik joan ziren espazio ontzira lo egitera. Eguna hasi bezain azkar, abentura bila abiatu ziren 3 astronautak.


Bezperako leku berean joan ziren eta neurketak egin zituzten: pH, tenperatura, fosforoa‌ Azkenean lurra, haize, harriak, laginak jaso zituzten NASAko laborategira eramateko. Lan guztia amaitu eta gero espazio ontzira bueltatu ziren Lur planetara. Poz-pozik heldu ziren etxera! Baina bat-batean: -Ander, Ander!! 8rak dira astelehena da, jaiki ikastolara joateko ordua da - esan zuen amak. Dena amets polit bat izan zen.

Ander Vaquero MuĂąoz


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.